Wout van Aert
2023/03/08 - 19:36
Philipsenek irabazi du Tirreno-Adriatikoko hirugarren etapa eta Gannak lidertzari eutsi dio
Jasper Philipsenek esprintean mendean hartu ditu Phil Bauhaus eta Biniam Girmay. Bestalde, Filippo Gannak jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan.
2023/03/05 - 12:18
Tirreno-Adriatiko 2023: etapen profilak, ibilbidea eta parte-hartzaileak
Primoz Roglic esloveniarraren eta Wout Van Aert belgikarraren estreinaldia izango da 2023ko denboraldian; biak ala biak izango dira Jumbo-Vismako taldeburuak. Mikel Landa eta Alex Aranburu euskal txirrindulariak ere egongo dira lasterketan.
2023/02/06 - 16:45
2023ko Munduko Ziklo-kros Txapelketa: Horrela irabazi zion Van der Poelek Van Aerti
Mathieu van der Poel herbeheretarrak garaipena kendu zion Wout van Aert belgikarrari joan zen igandean Hoogerheidenen jokatu zen lasterketako azken esprintean. Irabazleak bere bosgarren urrezko domina lortu zuen ziklo-kroseko Munduko Txapelketan. Bideo honetan probaren laburpena ikus daiteke.
2023/02/05 - 18:42
Van der Poel, bosgarrenez ziklo-kroseko munduko txapeldun esprintean Van Aert mendean hartuta
Mathieu van der Poelek erasoa jo du helmugara iristeko 500 metro falta zirenean, Wout van Aert irten da haren atzetik, baina belgikarrak ezin izan du herbeheretarra gainditu. Eli Iserbyt izan da hirugarren.
2022/07/23 - 20:26
Van Aerten azken kilometroa 20. etapako erlojupekoan
Wout Van Aertek (Jumbo-Visma) irabazi du 20. etapako erlojupekoa. 47 minutu eta 59 segundoko denbora egin du. Hau izan da bere azken kilometroa.
2022/07/23 - 20:17
Wout van Aertek bere hirugarren garaipena lortu du, Tourreko bigarren erlojupekoa bereganatuta
Jumbo-Visma taldeko txirrindulari belgikarrak lasterketa apart bat egin du beste garaipen bat gehitzeko. Jonas Vingegaard taldekidea bigarren geratu da eta ia ziurtatuta du maillot horia.
2022/07/17 - 22:52
Philipsenen estreinaldia Carcasonan
Wout Van Aert, Mads Pedersen eta Jasper Philipsen izan dira amaierako esprintean eta azken honek bereganatu du 15. etapa.
2022/07/17 - 20:26
Lehia estua 15. etapako azken kilometroan
Jasper Philipsenek (Alpecin) irabazi du 15. etapa esprint estu-estu bat eta gero. Wout Van Aert (Jumbo-Visma) izan da bigarren eta haren atzetik sartu da Mads Pedersen (Trek).
2022/07/17 - 20:05
Philipsenek helmugan bertan gainditu ditu Van Aert eta Pedersen
Helmugatik 500 metrora Thomas harrapatu dute, lasterketako liderra zena ordurarte, eta etapako irabazlea zentimetro batzuengatik erabaki da azken esprintean.
2022/07/09 - 21:44
Van Aertek irabazi du Tourreko zortzigarren etapa eta Pogacarrek lau segundoko gainsaria jaso du
Wout van Aert izan da etapa garailea, azken metroetan Matthews mendean hartuta. Tadej Pogacar liderra hirugarren izan da.
2022/07/09 - 20:04
Tourreko zortzigarren etapako azken bi kilometro zirraragarriak
Frantziako Tourreko zortzigarren etapako azken bi kilometroak guztiz ikusgarriak izan dira. Van Aert belgikarrak azken txanpan aurreratu du eta garaipena lortu du, Matthews eta Pogacar atzean utzita.
2022/07/06 - 20:11
Oztopoz betetako 5. etapa Jumbo-Visma taldearentzat
Jumbo-Visma taldeari denetarik gertatu zaio Frantziako Tourreko 5. etapan. Van Aertek erorikoa izan du, Vingegaardek matxura bizikletan, eta Roglic ere lurrera joan da. Hala ere, azkenean, nahiko ondo salbatu dute jardunaldia.
2022/07/06 - 18:51
Vingegaarden eta Jumbo-Vismako taldekideen komeriak bizikleta aldaketekin
Jumbo-Visma taldearentzat etapa nahasia izan da Tourreko bosgarrena. Van Aert erori egin da, ondoren, Vingegaardek arazoak izan ditu bizikletarekin, Kruijswijkek utzi dio berea, eta geroago azaldu da taldeko autoa dena konpontzeko.
2022/07/06 - 18:17
Van Aerten erorikoa eta sustoa auto batekin, bosgarren etapan
Frantziako Tourreko liderra den Wout van Aertek erorikoa izan du bosgarren etapan. Gainera, auto batekin sustoa izan du, eta ia lurrera joan da berriro. Belgikarrak lasterketan jarraitu ahal izan du.
2022/07/05 - 20:56
Van Aertek hegan egin du Calaisen eta elastiko horia sendotu du
Jumbo-Visma taldeko txirrindulari belgikarrak bere taldeak jardunaldiko azken igoeratxoan egindako lan bikaina aprobetxatu du etapa garaipena lortzeko.
2022/07/05 - 20:24
Van Aertek irabazitako 2022ko Frantziako Tourreko 4. etapako azken kilometroak
Frantziako Tourreko 4. etapak Wout van Aerten erakustaldia ekarri du. Bideo honetan jardunaldiko azken 5 kilometroak ikus daitezke.
2022/07/05 - 20:07
Jumbo-Vismak txikitu egin du lasterketa 4. etapako azken igoeran, Van Aerten mesedetan
Jumbo-Vismak talde estrategia bikaina egin du 4. mailako azken kota igotzeko, tropela desegin eta Van Aert lasterketa buruan uzteko.
2022/07/03 - 22:25
Dylan Groenewegen garaile; Wout van Aert, berriro bigarren
Herbeheretarra Van Aert, Philipsen eta Saganen pare helmugaratu da, eta zentimetro gutxigatik irabazi du etapa. Wout van Aertek maillot horia mantentzea lortu du.
2022/07/03 - 19:44
Dylan Groenewegen nagusitu da etapa amaiera oso lehiatuan
Herbeheretarra Van Aert, Philipsen eta Saganen pare helmugaratu da, eta zentimetro gutxigatik irabazi du etapa. Wout van Aertek maillot horia mantentzea lortu du.
2022/07/02 - 23:10
Jakobsenentzat etapa eta Van Aertentzat maillot horia
Fabio Jakobsenek irabazi du esprintean Frantziako Tourreko bigarren etapa. Sailkapen nagusiari dagokionez, Wout van Aertek eskuratu du maillot horia.