Unai Laso
2024/06/22 - 22:23
Lasok aise menderatu du Agirre, eta final-laurdenetan da (22-8)
Unai Lasok 22-8 garaitu du Asier Agirre, uste baino errazago, Haron jokatutako 4 t' erdiko San Fermin Torneoko partidan, eta finalerdietarako txartela lortu du.
2024/06/18 - 17:21
Iaz baino bi bikote gehiago, aurtengo Caixabank Masters txapelketan
Uztailaren 19an hasi eta urriaren 6an amaituko da Caixabank Masters eskuz binakako pilota txapelketa. Nobedadeen artean, iaz baino bi bikote gehigok jokatuko dute.
2024/06/15 - 23:16
Sollube taldeak Bizkaia Torneoko finala jokatuko du
Bizkaia Torneoko lehen finalerdian, Sollube Ganekogortari gailendu zaio, eta abuztuaren 20ko finalerako sailkatu da. Lau t'erdikoan, Peñak mendean hartu du Agirre, eta binakakoan, Lasok eta Mariezkurrenak Artola eta Imaz garaitu dituzte.
2024/06/03 - 23:04
Buruz Buruko finalak utzitako daturik esanguratsuenak
Jokin Altunak Buruz Buruko bere hirugarren txapela irabazi du, Unai Laso finalean 22-5 mendean hartuta. Emaitzaz gain, partidak beste datu esanguratsu batzuk utzi ditu historiarako.
2024/06/03 - 13:26
2024ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2024ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 5ean hasi zen, eta ekainaren 2an bukatuko da. Finala Bizkaia Frontoiak hartuko du.
2024/06/02 - 22:34
Nekane Altuna: ''Ikaragarria da egiten ari dena, eta gaur ere disfrutatu dugu pilo bat''
Nekane Altuna izan zen Jokin Altunari pilotan irakatsi zion lehena. Buruz Burukoaren finalaren eta bere nebaren inguruan hitz egin du.
2024/06/02 - 22:33
Buruz Burukoaren finaleko tantorik onena
2024ko Buruz Burukoaren finaleko tantorik onena Jokin Altunak egin du dejadaz. Amezketarrak 12-1ekoa jarri du markagailuan tanto horrekin.
2024/06/02 - 22:22
Jokin Altuna, jaun eta jabe Buruz Burukoaren finalean (22-5)
Amezketarrak ez dio aukerarik eman Unai Laso nafarrari, eta bere ibilbideko bederatzigarren txapela jantzi du, Buruz Burukoan hirugarrena.
2024/06/02 - 22:19
Unai Laso: ''Segi egingo dut lan honekin, eta seguru iritsiko naizela beste final batera''
Unai Lasok bigarren postua eskuratu du 2024ko Buruz Buruko Txapelketan Jokin Altunaren aurka. Finalaren inguruko adierazpen hauek egin ditu.
2024/06/02 - 21:45
Buruz Burukoaren finaleko azken tantoa (22-5)
Jokin Altunak bere ibilbideko bederatzigarren txapela irabazi du, Buruz Burukoan hirugarrena, Bilbon jokatutako finalean, Unai Laso 22 eta 5 mendean hartuta. Partidako azken tantoa jaso dugu bideoan.
2024/06/02 - 21:43
Altuna, Laso eta Artola, 2024ko Buruz Buruko Txapelketaren podiumean
Jokin Altunak irabazi du Buruz Buruko Txapelketa, Bizkaia frontoian, Unai Laso mendean hartuta (22-5). Hirugarren postua Iñaki Artolarentzat izan da, finalaurrekoa Altunaren aurka galdu zuen pilotariarentzat. Jose Angel Iribarrek txapeldunaren kamiseta eman dio Altunari.
2024/06/02 - 21:43
Jokin Altuna: ''Hirugarren txapela irabaztea ikaragarria da''
2024ko Buruz Burukoaren txapeldunak hitz bereziak izan ditu familiarentzat eta zaleentzat. Hunkituta agertu da bere ibilbideko bederatzigarren txapela eta Buruz Burukoan hirugarrena irabazita.
2024/06/02 - 21:26
Jokin Altunak Buruz Buruko bere hirugarren txapela jantzi du, Unai Lasori 22-5 irabazita
Amezketarra jaun eta jabe izan da Bilboko Bizkaia frontoian jokatutako finalean. Lasok txapelketa osoan galdutako lehen partida izan da.
2024/06/02 - 19:52
Unai Lasoren amama bilbotarra, urduri finalaren aurretik
Unai Lasoren amonetako bat Bilboko San Adrian auzoan bizi da, eta bilobak Jokin Altunaren aurka jokatu behar duen finala ikustera joan da. Aitortu duenez, oso urduri jartzen da bilobaren partidetan.
2024/06/02 - 17:54
Altunaren eta Lasoren zaleek argi dute nork irabaziko duen finala
Jokin Altunak eta Unai Lasok hainbat zaleren bultzada izango dute Buruz Burukoaren finalari begira, eta argi dute nork irabaziko duen neurketa.
2024/06/02 - 15:23
Nork irabaziko du Buruz Buruko Txapelketaren finala: Altuna III.ak ala Lasok?
Aitor Elordi pilotariak eta Oinatz Bengoetxea, Patxi Eugi, Iker Irribarria eta Aimar Olaizola pilotari ohiek euren pronostikoa egin digute.
2024/06/01 - 16:44
Altuna III vs Laso finala, botileroen ikuspuntutik
Buruz Buruko Txapelketako final handiaren atarian, Jokin Altunaren eta Unai Lasoren botileroekin hitz egin dugu, Gorka Altunarekin eta Jon Mariezkurrenarekin, hain justu ere.
2024/06/01 - 15:01
Altuna III.a eta Laso nor baino nor gehiago izango dira igande honetan, Buruz Burukoaren final handian
Unai Lasok txapelketako partida guztiak alde handiarekin irabazi ditu, eta Jokin Altuna bera ere mendean hartu zuen. Bi pilotariak maila onean iritsi dira finalera, eta partida ikusgarria espero da.
2024/05/31 - 16:49
Julian Retegi: ''Ez dago faborito argirik Buruz Buruko finalerako''
Julian Retegi pilotari ohiak EITB Mediarekin hitz egin u Buruz Buruko Txapelketako finalaz. Ez du faborito argirik ikusten. Jokin Altunaren eta Unai Lasoren jokoa aztertu du, eta berak jokatzen zuenetik gaur egunera arte pilotaren jokoak izan duen bilakaeraz ere mintzatu da.
2024/05/31 - 16:12
Buruz Buruko Txapelketako finala aztergai, gaur gauean, ''ETB Kantxa Solasean'' saioan
ETB1ek eta eitb.eus-ek, ostiralean, maiatzaren 31n, "ETB Kantxa Solasean" saioa emango dute 22:15etik aurrera. Xabier Euzkitzek eta Elena Azpeitiak aurkeztuko dute saioa eta Buruz Buruko finala izango dute aztergai. Idoate eta Barriola ere izango dira. Altuna III.ak eta Lasok parte hartuko dute.