Unai Laso
2022/02/24 - 17:23
Laso-Imaz eta Peña II.a-Albisu bikoteak, huts egiteko aukerarik gabe
Otsailaren 27an, igandean, Binakako Txapelketako playoffetako partida jokatuko dute Laso-Imaz eta Peña II.a-Albisu bikoteek Gasteizko Ogeta pilotalekuan. Bertan aukeratu dute materiala. Finalerdietarako txartela izango dute jokoan.
2022/02/22 - 18:22
Binakako Txapelketako playoffetako partiden datak eta ordutegiak
Ezkurdia-Tolosa bikoteak Irribarriaren eta Rezustaren aurka jokatuko du otsailaren 25an Donostian. Laso-Imaz eta Peña II.a-Albisu bikoteen arteko lehia otsailaren 27an izango da, Gasteizen. Bi norgehiagokak zuzenean eskainiko dituzte eitb.eus eta ETB1ek.
2022/02/20 - 21:40
Altunak eta Martijak irabazi egin dute eta finalerdietarako ligaxkara sailkatu dira zuzenean (22-15)
Altunak eta Martijak txapelketako 10. puntua lortu dute Laso eta Imazi irabazita. Hartara, Aspeko bikoteak ligaxkako lehen postua eskuratu du, baita finalerdietako ligaxkan zuzenean egoteko eskubidea ere. Eurekin batera Elezkano-Zabaleta bikoteak ere leku segurua dute.
2022/02/17 - 16:41
Playofferako eta finalerdietarako txartelak jokoan, asteburu honetako partidetan
Ezkurdia-Tolosak Urrutikoetxea-Arangurenen aurka neurtuko dituzte indarrak larunbatean. Bi bikoteek garaipena behar dute playoffean sartzeko. Igandean, Altuna-Martijak euren esku dute finalerdietan matematikoki sartzea. Laso-Imazek beste emaitzen zain egon beharko dute.
2022/02/14 - 22:33
Gauza asko erabakitzeke Binakako Txapelketako azken jardunaldian
Jardunaldi bakarra falta da Binakako Txapelketako ligaxka amaitzeko. Irribarria-Rezusta, Altuna III-Martija eta Elezkano-Zabaleta bikoteek 9na garaipen dituzte. Lasok eta Imazek 8. Peña II.a eta Albisu playoffetara sailkatuta daude. Beste guztia airean dago.
2022/02/10 - 17:24
Dena prest, Labriteko eta Tafallako partida garrantzitsuetarako
Ezkurdia-Tolosa eta Jaka-Mariezkurrena II.a bikoteek Labriten jokatuko dute Binakako Txapelketako 13. jardunaldiko partida. Bestalde, Irribarria-Rezusta eta Laso-Imaz bikoteak nor baino nor ariko dira Tafallan. Materiala aukeratu dute jada.
2022/02/05 - 21:47
Laso eta Imaz behin-behineko liderrek kinka larrian utzi dituzte Ezkurdia eta Tolosa (18-22)
Lasok eta Imaze, zortzigarren puntua batu dute Binakako Txapelketan, Ezkurdia eta Tolosari 22 eta 18 irabazita. Aspeko bikotea kinka larrian dago. Baiko enpresakoa, aldiz, sendo, lider jarri da, behin-behinean.
2022/01/31 - 15:33
Irribarria eta Laso dira lider berriak
Binakako Txapelketako 11. jardunaldia jokatuta behealdetik oraindik dena dago argitzeko eta goialdetik lau bikote daude zazpi garaipenetan berdinduta.
2022/01/29 - 12:11
Hirugarren partida jarraian galdu du Elezkano-Zabaleta bikoteak (22-15)
Laso eta Imaz nagusi izan dira Hendaiako pilotalekuan jokatutako partidan. Neurketa irauli eta irabazi dute, atzetik joan eta 14 eta 2ko partziala eginda.
2022/01/28 - 17:32
Binakako Txapelketako lidertza jokoan, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
Binakako Txapelketako 11. jardunaldiari ekingo diote Laso-Imaz eta Elezkano-Zabaleta bikoteek gaur gauean, Hendaian. Lehendabizikoek irabaziz gero, bigarrenak harrapatuko lituzkete sailkapenean. 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.
2022/01/26 - 17:46
Elezkano II.a-Zabaleta eta Laso-Imaz bikoteak, prest Hendaian ikusmina sortu duen partidarako
Ostiral honetan, urtarrilaren 28an, Elezkano II-Zabaleta eta Laso-Imaz bikoteak nor baino nor ariko dira Hendaian, Binakako Txapelketako 11. jardunaldiko partidan. Jada, materiala aukeratu dute.
2022/01/24 - 22:40
Lehia estutu egin da Binakako Txapelketan, 10. jardunaldiaren ostean
Binakako Txapelketak gainditu du jada hamargarren jardunaldia. Sailkapena estutu egin da, azken emaitzen eraginez.
2022/01/22 - 21:04
Laugarren garaipena jarraian, Peña-Albisu bikotearentzat (22-14)
Iazko txapeldunordeek txapelketako bosgarren puntua eskuratu dute Laso eta Imaz Markinan mendean hartuta.
2022/01/17 - 21:34
Irribarria-Rezusta, Ezkurdia-Tolosa eta Laso-Imaz bikoteen garaipen garrantzitsuak Binakako Txapelketan
2022ko Binakako Txapelketak atzean utzi du jada 9. jardunaldia. Bideo honetan duzu ikusgai laburpen onena.
2022/01/15 - 17:43
Lasok eta Imazek bereganatu zuten Buñuelen jokoan egon zen puntua (17-22)
Buñuelgo herrian jokatutako Baikoko pilotarien arteko norgehiagokan, Unai Laso eta Ander Imaz nagusitu ziren Mikel Urrutikoetxea eta Aitor Arangurenen aurrean.
2022/01/14 - 14:40
Binakako Txapelketa Buñuelera bueltatuko da
Ostiral honetan, Buñuelgo (Nafarroa) frontoiak bigarrenez hartuko du Binakako Txapelketako neurketa bat: Urrutikoetxea-Aranguren vs Laso-Imaz. ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai 22:00etatik aurrera.
2022/01/12 - 16:17
Urrutikoetxea-Aranguren vs Laso-Imaz, Buñuelen
Buñuelgo (Nafarroa) frontoiak hartuko du Binakako Txapelketako 9. jardunaldiko lehen partida ostiral honetan. Pilotari gehienentzat arrotza den frontoia da.
2022/01/10 - 22:45
Lidergoan dagoen Elezkano II.a-Zabaleta bikoteak ondo ekin dio Binakako Txapelketako bigarren itzuliari
2022ko Binakako Txapelketako bigarren itzulia abian jarri zen iragan astean. Bideo honetan duzu ikusgai zortzigarren jardunaldiaren laburpena.
2022/01/06 - 21:15
Lasok eta Imazek bosgarren puntua lortu dute (22-21)
Jaka eta Mariezkurrena hartu dituzte mendean Eibarko Astelena pilotalekuan jokatutako partida ikusgarrian.
2022/01/05 - 17:36
Zabaleta eta Laso, Binakako Txapelketako lehen itzulian gehien nabarmendu diren pilotariak
2022ko Binakako ligaxkaren lehen 7 jardunaldiak jokatu ostean, Aspeko Jose Javier Zabaleta atzelaria eta Baikoko Unai Laso aurrelaria izan dira pilotari nabarmenenak.