Unai Laso
2022/04/03 - 22:52
Jokin Altunak eta Julen Martijak mendean hartu dituzte Unai Laso eta Ander Imaz finalean (22-20)
Gorriek 11 eta 17ko kontrako emaitza irauli dute eta 2022ko Binakako Txapeldunak dira, partida gogor, bizi eta gorabeheratsuaren ostean.
2022/04/03 - 22:40
Laso: ''Akats asko egin ditugu, horregatik galdu dugu finala''
Unai Lasok eta Ander Imazek Binakako Txapelketako finala aztertu dute Altunaren eta Martijaren kontra galdu eta gero. Haserre daude galdu dutelako, baina kontent finalean izan direlako.
2022/04/03 - 22:00
Binakako finaleko azken tantoa
Bilboko Bizkaia frontoian jokatu dute final handia Altuna III.a-Martija eta Laso-Imaz bikoteek.
2022/04/03 - 21:54
Altuna eta Martija txapeldun, final epikoa jokatuta (22-20)
Nagusi izan dira azken urteetako finalik gogor eta gorabeheratsuenean, 11 eta 17ko emaitza iraulita Unai Laso eta Ander Imazen aurka, lepo egon den Bizkaia Frontoian.
2022/04/03 - 13:39
Zein bikotek irabaziko du Binakako Txapelketako finala?
Altuna-Martija eta Laso-Imaz izango dira aurrez aurre, 2022ko Binakako Txapelketako finalean. Partida zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
2022/04/02 - 19:25
Altuna-Martija vs Laso-Imaz, Bizkaia pilotalekua bete egingo da denboraldiko lehen final handian
Aurreikuspenen arabera, Jokin Altuna eta Julen Martija dira faboritoak. Finala, zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
2022/04/02 - 16:30
Imazen jarraitzaileak: ''Galdu edo irabazi, gozatu egingo dugu''
Oiartzungo Oiarpe pilota klubeko kideak finala noiz hasi zain dira. Imaz herrikide eta lagunaren lehen final handia da eta txapela herrira ekartzeko desiatzen daude.
2022/03/31 - 16:35
Unai Lasok lasaitasunez bizi ditu finalaren atariko orduak
Nafarrak bigarren finala jokatuko du bost hilabetean. Bizkarreta-Gerediaga Nafarroako herrixkan egingo ditu hurrengo egunak, igandeko finala noiz iritsiko zain.
2022/03/30 - 17:12
Ikusmin handia Binakako Finaleko pilota hautaketan
Altuna-Martija eta Laso-Imaz bikoteek igandean jokatuko duten finalerako materiala hautatu dute asteazken honetan. Ikusmin handia egon da ekitaldian, eta, horren ostean, pilotariek prentsurrekoa eman dute.
2022/03/21 - 16:20
Ezusteko finala; lautik hiru pilotari berriak dira
Igandean elkarren aurka jardun zuten bikote biek, Altuna-Martijak eta Laso-Imazek Binakako finala jokatuko dute apirilaren 3an. Hiru debutari finalean.
2022/03/20 - 21:58
Laso eta Imaz, finalera
Unai Lasok eta Ander Imazek 16 tanto egin behar zituzten Jokin Altunaren eta Julen Martijaren aurkako neurketan, Binakako Finalera sailkatzeko. Helburu hori gauzatzeaz gain, neurketa ere aise irabazi dute.
2022/03/20 - 20:27
Laso eta Imaz izango dira finalean, Altuna eta Martijarekin batera
Baikoko bikoteak 16 tanto egin behar zituen finalerako eskubidea bereganatzeko, eta ez du aparteko zailtasunik izan helburu nagusia erdietsi eta partida irabazteko (6-22).
2022/03/20 - 20:11
2022ko Binakako Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Hasierako ligaxkak 14 jardunaldi izango ditu. Ondoren, play-offa jokatuko dute hirugarren eta seigarren postuen artean geratzen diren bikoteek. Finalerdiak izango dira gero, eta, azkenik, finala.
2022/03/20 - 16:29
Lasok eta Imazek 16 tanto behar dituzte finalean egoteko
Altuna III.a-Martija eta Laso-Imaz bikoteek neurtuko dituzte indarrak Eibarreko Astelena Frontoian gaur, arratsaldean (17:00). Bakiokoek 16 puntu behar dituzte finalerako txartela lortzeko.
2022/03/16 - 17:23
Altuna III.a-Martija eta Laso-Imaz bikoteek materiala aukeratu dute igandeko partida erabakigarrirako
Martxoaren 20an, igandean, Laso-Imaz eta Altuna III.a-Martija bikoteak elkarren aurka ariko dira Eibarren, Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako azken jardunaldian. Irabazi beharra daukate aurrera egiteko. Materiala aukeratu dute Astelenan.
2022/03/14 - 22:21
Lau bikoteek finalera sailkatzeko dituzten aukerak
Oso garesti daude finalerako txartelak. 3. jardunaldia erabakigarria izango da. Elezkano II.a-Zabaleta bikoteak Irribarria-Rezustari aurre egin beharko diote martxoaren 19an, Iruñean. Altuna III.a-Martija eta Laso-Imaz neurketa berriz, Eibarren izango da, martxoaren 20an.
2022/03/13 - 22:06
Lasok eta Imazek garaipena lortu dute Elezkano II.a-Zabaleta bikotearen kontra (22-18)
Lasok eta Imazek irabazi egin dute Elezkano II.aren eta Zabaletaren aurka (22-18) jokatu duten Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako 2. jardunaldiko partida, eta aukerak dituzte aurrera egiteko. Elezkano II.a-Zabaleta bikotea, kinka larrian.
2022/03/09 - 18:56
Elezkano II.a-Zabaleta eta Laso-Imaz bikoteak, finalerdietako lehen garaipenaren bila
Igandean, martxoaren 13an, neurtuko dituzte indarrak Elezkano II.a-Zabaleta eta Laso-Imaz bikoteek Eibarko Astelena frontoian. Binakako Txapelketako finalerdietako 2. jardunaldian, lehenengoan lortu ez zuten garaipena erdietsi nahi dute.
2022/03/02 - 18:02
Irribarria-Rezusta eta Laso-Imaz bikoteak, gogotsu finalerdiei ekiteko
Binakako Txapelketako finalerdiak asteburuan hasiko dira Irribarria-Rezusta eta Laso-Imaz bikoteek materiala aukeratu dute Labriten, Iruñean larunbatean jokatuko duten finalerdietako ligaxkako lehen jardunalidiko partidarako.
2022/02/27 - 20:33
Lasok eta Imazek finalerdietarako txartela lortu dute (22-10)
Gasteizeko Ogetako pilotalekuan Lasok eta Imazek Peña II.a eta Albisu gainditu eta Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkan izango dira.