Unai Laso
2022/08/04 - 00:22
Egungo pilotari onenak egongo dira Donostia Hiria Torneoan
2022ko Donostia Hiria Torneoa aurekeztu dute. Aurten finalerdi bakarra izango du, Laso-Zabaleta eta Altuna III.a-Albisu bikoteek jokatuko dutena abuztuaren 28an. Irabazleek finala jokatuko dute Ezkurdiaren eta Mariezkurrena II.aren aurka, irailaren 2an.
2022/07/31 - 16:50
Lasok eta Martijak lehen puntua lortu dute
Lasok eta Martijak aurtengo CaixaBank Masterseko lehen puntua lortu dute Irribarria eta Albisu mendean hartuta. Gorriek 22 eta 19 irabazi dute Lekunberriko frontoian jokatutako norgehiagoka.
2022/07/28 - 12:41
Jakak eta Zabaletak CaixaBank Txapelketako lehen puntua bildu dute (22-15)
Jaka eta Zabaletak 22-15 irabazi diete Laso eta Martijari, eta, hartara CaixaBank Masterseko lehen puntua bildu dute Huercanosen (Errioxa) jokatu den bigarren jardunaldiko azken partidan.
2022/07/07 - 18:23
2022ko sanferminetako 4 t'erdiko txapelketaren egutegia eta emaitzak
Enpresa bakoitzak bere kanporaketak jokatuko ditu, eta finala uztailaren 7an izango da, San Fermin egunez, Iruñeko Labrit pilotalekuan, 11:00etatik aurrera.
2022/07/07 - 17:38
Ezkurdiak irabazi du San Fermin Torneoa finalean Laso mendean hartuta
Joseba Ezkurdia da 2022ko San Fermin Torneoko txapelduna. Ezkurdiak finala irabazi dio Unai Lasori, 22-15eko emaitzarekin.
2022/07/03 - 22:58
Lasok Peñari irabazi dio eta Sanfermin Txapelketako finala jokatuko du (22-15)
Unai Lasok 22 eta 15 irabazi dio Jon Ander Peñari eta San Ferminetako lau t'erdiko finala jokatuko du Joseba Ezkurdiaren kontra. Hona hemen partidaren laburpena.
2022/07/01 - 23:16
Lasok askorik behartu gabe irabazi dio Artolari (22-11)
Unai Lasok nagusitasunez irabazi du Artolaren aurka (22-11) eta Jon Ander Peña izango du aurkari Baiko enpresako finalean.
2022/07/01 - 17:47
Ezkurdia vs Etxeberria gaur, 22:00etan, ETB1en
Gaur Sanferminetako txapelketako finalerdiak jokatuko dira. Baiko enpresaren adarrean, Laso eta Artola neurtuko dira. Aspe enpresaren adarrean, Joseba Ezkurdia eta Peio Etxeberria lehiatuko dira. 22:00tan, ETB1ek eskainiko du partida zuzenean.
2022/06/28 - 18:43
Sei bikote lehian CaixaBank Mastersean
CaixaBank Mastersa uztailaren 15ean hasiko da Balmasedan eta finala urriaren 2an jokatuko da Nafarroa Arenan. Laso-Martija, Altuna III.a-Imaz, Urrutikoetxea-Rezusta, Jaka-Zabaleta, Irribarria-Albisu eta Ezkurdia-Mariezkurrena II.a bikoteek parte hartuko dute.
2022/06/27 - 23:03
Unai Lasok ez du bide erraza izan maila gorenera iristeko
4 t'erdian hirugarren egin ostean eta Binakakoan finalerdietan zela, 2020ko irailean pilota profesionaletik at geratu zen. Ondorioz, Baikoko pilotariek grebara jo zuten. Bitartean, Lasok afizionatuetan jokatu zuen sasoiari eusteko. Orain, 2027rarte sinatu du enpresarekin.
2022/06/27 - 16:58
Laso: ''Ilusio askorekin nago, Laso berdina ikusiko duzue, ea urte hauetan txapel batzuk ateratzen ditudan''
Unai Lasok kontratua berritu du Baiko Pilotarekin 2027ko abenduaren 31ra arte. Pilotaria pozik azaldu da kontratua berritu ostean.
2022/06/27 - 15:21
Unai Lasok Baikon jarraituko du 2027ra arte
Nafarroako pilotariak kontratua berritu du Baiko Pilota enpresarekin 2027ko abenduaren 31ra arte.
2022/06/18 - 23:47
Anboto taldea, Bizkaia Torneoko finalera
Zierbenan Bizkaia Torneoko lehen finalerdia jokatu da eta Anboto 2-1 nagusitu da Solluberen aurka. Laso-Imaz bikoteak 22-13 galdu du Urrutikoetxea eta Mariezkurrenaren aurka, Agirrek tanto bakarra baino ez du lortu Peña II.aren aurka eta Bakaikoak 18-7 irabazi dio Alberdiri.
2022/06/11 - 22:57
Omenaldi beroa egin diote Bizkarreta-Gerendiaingo herrikideek Unai Lasori
Bizkarreta-Gerendiainek, omenaldi beroa egin dio herriko seme Unai Lasori. Herritarrek modu honetara eskertu dute Laso pilotan egiten ari den ibilbide oparoa. Dantzarien ondoren, Unaik berak lore sorta oparitu dio bere amonari, urteak egin dituelako.
2022/06/03 - 23:28
Aimar Morgaetxebarriak uztailaren 16an egingo du debuta Baikorekin
Bere jaioterrian jardungo du Unai Lasorekin bikotea osatuz, eta Urrutikoetxea eta Elizegi izango ditu aurkari.
2022/05/31 - 02:10
Unai Lasoren erreinaldia
2022ko Buruz Buruko txapelduna da Unai Laso, igandean (maiatzak 29) Joseba Ezkurdia finalean mendean hartu baitzuen. Txapela irabazi ondorengo egunean Lasok EITB Mediarekin hitz egin du finalari eta ospakizunei buruz.
2022/05/30 - 19:19
Unai Laso txapeldun, finalean jaun eta jabe izanda
Unai Laso da 2022ko Buruz Buruko txapelduna. Finalean erakustaldia eman zuen Joseba Ezkurdia mendean hartuta.
2022/05/30 - 13:31
Jai giroan ospatu zuen Unai Lasok Buruz Buruko lehen txapela
Nafarroako sagardotegi batean jaso zuten bere lagun eta familiarrek pilotaria, hura zoriondu, eta jai giroan eta kantuan ospatu zuten Lasoren garaipena.
2022/05/29 - 23:38
Nafarren festa latza Nafarroa Arenan
Nafarroa Arenako harmailetan giro paregabea bizi izan da bertan jokatzen zen lehendabiziko Buruz Burukoan. Ezkurdiaren zaleek zein Lasoren zaleek giro bikaina jarri dute finalean
2022/05/29 - 22:50
Lasok nagusitasunez irabazi dio finala Ezkurdiari (22-7)
Unai Laso Baikoko pilotaria 7 eta 22 gailendu zaio Joseba Ezkurdiari Nafarroa Arenan jokatu den Buruz Buruko finalean. Bizkarreta-Gerendiaingo aurrelariak ez dio aukerarik eman Arbizukoari.