Unai Laso
2023/12/03 - 20:30
Unai Laso asteazkenean berragertuko da, Tolosako Beotibarren
Aurrelari nafarra ekainetik izan da pilotalekuetatik kanpo, aldakako haustura bategatik ebakuntza egin baitzioten.
2023/11/21 - 14:10
Unai Laso: ''Ez nago batere ados bikoteen osaketarekin''
Unai Laso Baikoko pilotariak adierazi duenez, ez dago konforme Binakako Txapelketarako egindako bikoteekin. Lesio larri batetik errekuperatzen ari da Laso, eta eskatutako laguntza eman ez izana egotzi dio enpresari.
2023/11/21 - 13:00
Azkoitian hasiko da 2024ko Binakako Txapelketa, ostiralean
Finala martxoaren 31n jokatuko dute, Iruñean, Nafarroa Arenan. Aurreko urtean parte hartu zuten pilotariei erreparatuta, aldaketa bakarra da Baikok Iñaki Artola hautatu duela, Mikel Urrutikoetxearen ordez. Jokin Altuna eta Unai Laso ez dira aurreneko partidetan izango.
2023/11/10 - 20:35
Baikok Artola, Jaka, Laso, Peña, Albisu, Aranguren, Imaz eta Mariezkurrena izango ditu Binakako Txapelketan
Duela urtebete Baikok aukeratu zituen zortzi pilotariekin alderatuta, Iñaki Artola da berritasuna; azken hori Mikel Urrutikoetxearen ordez arituko da. Atzelariei dagokienez, ez dago aldaketarik. Unai Lasok, aldakan izandako ebakuntzaren ostean, berriro ere ibiliko da kantxan.
2023/10/27 - 17:01
Unai Laso frontoian entrenatzen hasi da
Unai Laso min hartuta egon da azken hilabeteetan. Ekainaren 12an ebakuntza egin zioten, eta sendatze prozesuko azken txanpan dago jada. Urriaren 27an entrenamendua egin du frontoian, ebakuntzaren osteko lehena, eta sentsazio onak izan ditu.
2023/06/29 - 18:16
Unai Laso gogor ari da lanean aldaka sendatzeko
Unai Laso errekuperazio lanetan ari da dagoeneko. Maiatzaren 30ean jokatu zuen azkenekoz; ekainaren 2an ebakuntza egon zioten apendizitisagatik eta 10 egunera berriro pasatu zen kirofanotik aldakako hausturagatik.
2023/06/12 - 21:27
Unai Lasok sei hilabete emango ditu bajan, aldakan egin dioten ebakuntzagatik
Bizkarreta-Gerendiaingo aurrelariak, beraz, ezingo du jokatu 2023ko Lau t'erdiko txapelketan. Ebakuntza astelehenean egin diote, Gasteizen.
2023/06/06 - 22:46
Ebakuntza egingo diote aldakan Unai Lasori, ekainaren 12an
2022ko Buruz Burukoaren txapeldunak hautsita du eskuineko aldaka; nafarrak denbora luzea darama mina duela, eta, azkenean, ebakuntza egitea erabaki du.
2023/06/02 - 17:27
Lasori apendizitis ebakuntza egin diote
Unai Laso ospitaleratu egin dute, apendizitisak jota. Pilotaria ebakuntza-gelatik pasa da, eta egun batzuk eman beharko ditu jokatu gabe.
2023/05/30 - 20:47
Nor ikusten dute faborito gainontzeko pilotariek, Altuna edo Elordi?
Jokin Altunak eta Aitor Elordik igandean jokatuko duten buruz buruko finalak ikusmina piztu du pilotarien artean. Batzuek argi daukate zein den faborito nagusia.
2023/05/30 - 17:29
X. Bizkaia Torneoa ekainaren 16an abiatuko da
Mallabian hasiko da txapelketa, eta finala Bizkaia Frontoian izango da abuztuaren 22an, Bilboko Aste Nagusian.
2023/05/27 - 17:39
2023ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2023ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 7an hasi eta ekainaren 4an bukatuko da. Finala Bizkaia Frontoiak hartuko du.
2023/05/25 - 18:13
Pilota Jaia ekainaren 3an ospatuko dute Labriten
Hurrengo hilabetean, ekainaren 3an, ospatuko den Pilota Jaia aurkeztu dute gaur Labriten. Familia giroko ospakizuna izango da eta, zuzeneko musika eta zozketak izateaz gain, profesionalen arteko partidak jokatuko dira, eta gazteek pilotekin argazkiak atera ahalko dituzte jaialdiaren aurretik.
2023/05/13 - 14:38
Elordi Buruz Buruko Txapelketako finalerdietarako sailkatu da, Laso mendean hartu ostean
Aitor Elordik irabazi egin dio Unai Lasori 16-22ko emaitzarekin final-laurdenetako ligaxkako hirugarren eta azken jardunaldiko azken partida. Ondorioz, Elordik Dario izango du aurkari finalerdietan.
2023/05/13 - 02:14
Elordi Lasori gailendu zaio, eta Buruz Burukoaren finalaurrekoa jokatuko du, Darioren aurka
Aurrelari bizkaitarra 16-22 nagusitu da, Bilbon, eta, horrenbestez, zehaztuta geratu da zeintzuk izango diren finalerdietako bi partidak: maiatzaren 20an, Iruñean, Jokin Altunak Joseba Ezkurdiaren kontra jokatuko du, eta hilaren 21ean, Gasteizen, Dariok Elordi izango du aurkari.
2023/05/12 - 14:21
Lasok eta Elordik Buruz Buruko Txapelketako finalerdietarako azken txartela izango dute jokoan Bilbon
Partida zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en, 22:30etik aurrera.
2023/05/09 - 18:33
Lasok eta Elordik materiala aukeratu dute ostiraleko partidarako, Bilbon
Ostiralean Unai Lasok eta Aitor Elordik neurtuko dituzte indarrak Bizkaia Frontoian, eta Buruz Buruko finalerdiak zehaztuko dira neurketa horretan. Laso ondo helduko da partidara, ezker eskuan izan dituen arazoak gaindituta.
2023/05/01 - 18:20
Altuna finalerdietan da, eta Laso txapeldunak aukerei eusten die
Jokin Altuna laugarrenez jarraian izango da Buruz Buruko txapelketako finalaurrekoetan, asteburuan, sufrituta, Aitor Elordi gainditu ostean. Unai Laso egungo txapelduna ere sufritzen ari da, baina aukerak ditu oraindik Elezkano gainditu ondoren.
2023/04/29 - 22:14
Unai Laso garaile, Elezkanoren aurkako hil ala biziko partidan (22-11)
Egungo txapeldunari kosta egin zaio bizkaitarra mendean hartzea, 12-11 hurbildu da Elezkano, baina horik aurrera Laso jaun eta jabe izan da. Aitor Elordirekin neurtu beharko ditu indarrak, finalaurrekoetan sartzeko lehian.
2023/04/26 - 18:21
Hil ala biziko partida jokatuko dute Lasok eta Elezkano II.ak, larunbatean, Labriten
Danel Elezkano eta Unai Laso nor baino nor gehiago ibiliko dira apirilaren 29an Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako A multzoko 2. jardunaldian. Irabazten duenak finalerdietara sailkatzeko aukerekin jarraituko du.