UEFA Europa Liga
2025/01/29 - 18:37
Imanol: ''Berritzeko aukera daukat, nahi dudanean sinatu dezaket, baina ez dut edozelan berritu nahi''
Imanol Alguacil Realaren entrenatzaileak prentsaurrekoa egin du PAOKen aurkako Europa Ligako 8. jardunaldiko partidaren bezperan. Besteak beste, esan du kontratua berritzeko aukera mahai gainean daukala, baina gaineratu du ez duela edozelan berritu nahi. Gainera, aitortu du jarraitu nahi duela.
2025/01/28 - 13:55
UEFAk Bilboko Europa Ligako finaleko kartelak aurkeztu ditu
Europa Ligako finala Bilbon jokatuko da, San Mamesen, maiatzaren 21ean. UEFAk finala iragartzeko kartelak nolakoak izango diren publikatu du. Txapelketako garaikurrarekin batera hiriko hainbat toki eta eraikin esanguratsu agertzen dira.
2025/01/24 - 14:06
Galarreta eta Djalo baja izango dira Leganesen aurka; Sancet taldera itzuliko da
Galarretak "lesio moderatua du ezker hankako bizeps femoralean" eta Djalok "bihurritua eskuin orkatilako kanpoko lotailuan", Athleticek jakinarazi duenez.
2025/01/24 - 00:42
Imanol: ''Honek hobetu egingo gaitu, aurrera begiratuz''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Europa Ligan Lazioren aurka jasandako porrotaz (3-1) hitz egin du. Lehenengo zatia ikusita, bigarrenean egindakoarekin pozik geratu dela adierazi du, aldeko golak duen garrantzia azpimarratuta.
2025/01/24 - 00:00
Realak garesti ordaindu du Lazioren aurkako partida hasiera kaskarra (3-1)
Aihenek jasotako txartel gorriak eta ordu erdian jasotako hiru golek porrotera eraman dute Reala, luze egin zaion partidan. Barrenetxeak sartu du ohorearen gola.
2025/01/23 - 16:54
Aperribay: ''Gure zaleak Laziokoenak egon ohi ez diren leku batean zeuden''
Jokin Aperribay Realaren presidenteak Europa Ligako partidaren atarian Lazioren eta Realaren jarraitzaileen artean Erroman izandako istiluak deitoratu ditu, eta azaldu du txuri-urdinak italiarrak joan ohi ez den eremu batean zeudela.
2025/01/23 - 13:48
Realzaleak Erroman, garaipena lortzeko itxaropentsu
Realak Lazioren kontra jokatuko du gaur Erroman, Europa Leagueko partidan. Han dauden zaleak pozik daude, partidaz disfrutatzeko asmoz, eta garaipena lortzeko itxaropenez.
2025/01/23 - 09:23
Athleticek argi galdu du Besiktasen aurka (4-1), eta aurrenekoz atera da galtzaile Europa Ligan
Rashicak egin du partidako lehenengo gola, Unai Gomezek berdinketa egin du atsedenaldira joan aurretik, eta, bigarren zatian, berriro Rashicak, Rafa Silvak eta Joao Mariok beste hiru golak sartu dituzte. Horrenbestez, Athleticek ez du ziurtatuta, oraingoz, final zortzirenetara zuzenean sailkatzea.
2025/01/22 - 23:12
Imanol, Lazio-Reala partidaz: ''Espero dut taldeak ausardiaz jokatzea''
Realak Erroman jokatuko du ostegunean, Lazioren aurka. Imanol Alguacilen esanetan, talde txuri-urdina "ilusioz" ari da partida prestatzen; nabarmendu egin du aurkariaren maila bikaina.
2025/01/22 - 21:29
Unai Gomez: ''Partida plana ez da irten; haiek hobeak izan dira''
Athleticeko jokalariak gola egin du Istanbulen, Besiktasen aurkako neurketan, eta 1-1ekoa jarri du, baina bigarren zatian Turkiako taldeak beste hiru gol sartu ditu. Bermeotarrak onartu du aurkaria gehiago izan dela.
2025/01/22 - 15:47
Xabi Prieto, baikor, Realak Lazioren aurka jokatuko duen Europa Ligako partidari begira
Xabi Prieto Realaren Ordezkari Instituzionalak gizonezkoen lehen taldeak Lazioren kontra Erroman urtarrilaren 23an jokatuko duen Europa Ligako partidari buruz hitz egin du. Baikor azaldu da.
2025/01/22 - 13:30
Athleticzaleak gogotsu daude Istanbulen, Besiktasen aurkako partidaren atarian
600 zalek baino gehiagok egin dute bidaia Turkiara, Athleticek Besiktasen kontra jokatuko duen Europa Leagueko neurketa ikusteko.
2025/01/21 - 22:24
Andoni Gorosabel: ''Badakigu Besiktasen aurkako partida oso zaila izango dela''
Athleticen atzelariak, asteartean, Istanbulerako hegaldia hartu baino lehen, nabarmendu zuen talde zuri-gorriak giro beroa espero duela Besiktasen zelaian, Tupras Stadyumun; halaber, azpimarratu du Bizkaiko taldea "gogo handiz" joan dela Turkiara.
2025/01/21 - 21:30
Valverde eta Guruzeta, ilusionatuta eta zuhur, Besiktas hizpide; Athleticek final zortzirenak nahi ditu
Bizkaiko taldeak, Istanbulen, Besiktas aurkari, asteazkenean, 2024-25 denboraldiko liga faseko zazpigarren jardunaldian, sailkapeneko aurreneko zortzien artean izango dela bermatzea du helburu; horrek final zortzirenetara eramango lituzke zuri-gorriak, zuzenean.
2025/01/21 - 13:14
Athleticek Europa Leagueko final zortzirenetako txartela ziurtatu nahi du Besiktasen aurka
Batetik, Oihan Sancet ez da lehoien deialdian sartu, ez dagoelako jokatzeko moduan; Turkiako taldeak, bestetik, entrenatzaile berria du, Ole Gunnar Solskjaer Manchester Unitedeko jokalari eta entrenatzaile ohi norvegiarra.
2025/01/20 - 15:10
Nico Serranok kontratua berritu du Athleticekin 2028ra arte
Iruñako 21 urteko jokalariak bi urtez luzatu du talde zuri-gorriarekin lotzen duen kontratua; hau da, 2028ko ekainaren 30era arte.
2025/01/10 - 15:55
Oyarzabal: ''Titulu bat helburutzat jartzea ez dakit ona den ala ez, baina lortzeko ilusioa badaukagu''
Mikel Oyarzabalek EITB Mediarekin hitz egin du Realaren gaurkotasunari buruz. Taldea nola ikusten duen, bera zer moduz dagoen eta denboraldi amaierara arteko helburuak zeintzuk diren ere azaldu digu.
2024/12/19 - 18:34
Sergio Gomez: ''Urtarrila garrantzitsua da, aurrera ateraz gero, gauza politak lortzeko lehian egongo gara''
Sergio Gomez Realeko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du, hainbat konturi buruz. Realera nola egokitu den, Donostiara iritsi aurretik bizitako esperientziak, taldearen helburuak eta bere jomuga pertsonalak izan ditu hizpide, besteak beste. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2024/12/13 - 00:50
Olasagasti: ''Pozik, sentsazio onekin eta gehiagoren bila''
Jon Ander Olasagasti Realeko jokalariak Dinamo Kieven aurka lortutako garaipenaz (3-0) hitz egin du. Pozik azaldu da taldeak egindako partidagatik, baita berak ere izandako minutuengatik.
2024/12/12 - 23:58
Reala jaun eta jabe izan da Dinamo Kieven aurka (3-0)
Oyarzabalen bi golek, bat penaltiz, eta Beckerren beste batek garaipena eman diote talde gipuzkoarrari, hasieratik bukaerara nagusi izan diren partida batean.