UEFA Europa Liga
2022/11/02 - 20:58
Imanol Alguacil: ''Gutxienez 2 gol egin beharko ditugu partida aurrera ateratzeko''
Imanol Alguacil, Realeko entrenatzaileak, ilusio handiz hartzen du ostegunean Manchester Uniteden kontra jokatuko duten partida. Gaineratu du, 0 eta 1 galtzeak multzoko lider izateko balio dien arren, txuri-urdinak garaipenaren bila aterako direla.
2022/11/02 - 19:56
Reala, Europa Ligako bere multzoan lider amaitzeko erronkaren aurrean
Realak aurrerapausoa eman nahi du Europa Ligako ibilbide apartean (txapelketako partida guztiak irabazteko gai izan den talde bakarra da) bere multzoko lidertza behin betirako eskuratuta, Manchester Uniteden aurka Reale Arenan.
2022/10/28 - 01:08
Reala, multzoko lider izatetik puntu bakarrera Omoniari irabazi ondoren (0-2)
Lehen zatiaren amaieran Robert Navarrok sartutako gol batek eta bigarrenean Brais Mendezek sartutako beste batek hiru puntu eman dizkiete donostiarrei. Nahikoa zaie Manchester Uniteden aurka berdintzea multzoko liderrak izateko.
2022/10/26 - 23:02
Imanol Alguacil: ''Berdegunea gaizki egon arren, ez dago aitzakiarik''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak talde txuri-urdinak urriaren 27an Omonia Nikosiaren aurka jokatuko duen partidaz hitz egin du. Donostiarrek nahikoa dute Manchester Unitedek Sheriffen aurka lortutakoa baino emaitza hobea eskuratzea, lehen postua bereganatzeko.
2022/10/26 - 22:06
Reala, multzoko lehen postua sendotzeko asmoz
Imanol Alguacilek zuzentzen duen taldeak Omonia Nikosia izango du aurkari, eta donostiarrek nahikoa dute Manchester Unitedek Sheriffen aurka lortutakoa baino emaitza hobea eskuratzea, lehen postua bereganatzeko.
2022/10/24 - 18:39
David Silvak lesioa du eskuin muskulu femoralean
Litekeena da kanariarra munduko txapelketa amaitu arte ez lehiatzea. Ondorioz, ligako bi partida (Betis eta Sevilla) eta Europa Ligako beste bi (Omonia eta Manchester) galduko lituzke.
2022/10/14 - 12:52
Imanol: ''Pozik nago, baina aukerak izan ditugu emaitza biribilagoa lortzeko''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, talde txuri-urdinak Europa Ligako 4. jardunaldian Sheriffen aurka eskuratutako garaipenaren (3-0) analisia egin du.
2022/10/14 - 01:10
Realak berriro irabazi dio Sheriffi (3-0), eta hurrengo faserako txartela ziurtatu du
Sorlothen, Ricoren eta Navarroren golak Imanol Alguacilen taldearen nagusitasun handiagoaren saria izan dira.
2022/10/12 - 22:33
Realak laugarren garaipena jarraian lortu nahi du Europa Ligan Sheriffen aurka hiru puntuak eskuratuta
Txuri-urdinek Moldaviako taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak ostegun honetan Anoetan, 21:00etan, multzoen faseko laugarren jardunaldiko partidan.
2022/10/12 - 22:26
Imanol: ''Partida erraza ez da izango, baina nola edo ahala irabazten saiatuko gara''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak talde txuri-urdinak Sheriffen aurka ostegunean Anoetan jokatuko duen Europa Ligako multzoen faseko 4. jardunaldiko partidari buruz hitz egin du.
2022/10/07 - 12:55
Moldavian egon ziren Realeko zaleek kantuz eta pozez ospatu zuten taldearen garaipena
Realak 15 zaleren babesa izan zuen Moldavian Europa Ligako Sheriffen aurkako partidan. Zaleek pozez gainezka eta kantuka ospatu zuten talde txuri-urdinaren garaipena.
2022/10/06 - 22:44
Realak hirugarren garaipena lortu du Europan Sheriff mendean hartuta (0-2)
Silvaren eta Elustondoren golek garaipena eman diete gipuzkoarrei. Hala, bederatzi punturekin euren multzoko liderrak dira, eta hurrengo faserako txartela bideratu dute.
2022/10/06 - 15:17
Realzaleak ere Moldavian dira Reala animatzeko prest, Sheriffen aurkako lehian
Realak Sheriffen aurka jokatuko du ostegun honetan, Europa Ligako 3. jardunaldian. Neurketa Moldaviako hiriburuan (Chisinau) jokatuko bada ere, Sheriff Transnistriako Tiraspol hirikoa da. Aita-seme Realzale batzuk hura bisitatzen ere egon dira.
2022/10/05 - 22:10
Imanol: ''Helburua irabaztea da, ez bihar liderrak izatea, azken partidan baizik''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, talde txuri-urdinak Sheriffen aurka ostegunean jokatuko duen partidaz hitz egin du. Jon Pacheco jokalaria ere norgehiagokaz mintzatu da.
2022/10/05 - 21:04
Realak multzoko lidertza sendotzea izango du helburu Sheriffen aurkako partidan
Txuri-urdinek Ukrainako taldea izango dute aurkari ostegun honetan, 18:45ean, Europa Ligako E multzoko hirugarren jardunaldiko norgehiagokan.
2022/09/16 - 00:47
Imanol: ''Ondo datorkigu horrelako sustoak jasotzea, nola erantzun jakiteko''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Omonoiaren aurkakoa partida "itsusia" izan dela adierazi du, eta defentsiboki badutela zer hobetu. Hala ere, pozik agertu da garaipenagatik.
2022/09/15 - 22:46
Realak garaipena lortu du Omoniaren aurka eta multzoko lider jarri da (2-1)
Guevararen eta Sorlothen bi golek garaipena eman diete gipuzkoarrei, defentsan berdinketa eragin duen akats baten ondoren, partidaren amaieran estutu egin behar izan dutenak hiru puntuak eskuratzeko.
2022/09/15 - 01:21
Reala, Europa Ligako bigarren garaipenaren bila Omonoiaren aurka etxean jokatuko duen partidan
Txuri-urdinek Zipreko taldea hartuko dute Reale Arenan ostegun honetan, 18:45ean, Europa Ligako 2. jardunaldiko neurketan.
2022/09/14 - 22:09
Imanol: ''Omonoiak entrenatzaile ona du eta talde landua da''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, talde txuri-urdinak Omonoiaren aurka ostegunean Reale Arenan jokatuko duen Europa Ligako multzoen faseko 2. jardunaldiko partidari buruz hitz egin du.
2022/09/14 - 21:52
Elustondo: ''Hiru puntuen bila goaz, gauzak ondo eginez gero garaipenetik gertu egongo gara''''
Aritz Elustondo Realeko jokalariak, talde txuri-urdinak ostegunean Omonoiaren aurka Reale Arenan jokatuko duen partidari buruz hitz egin du.