Txapeldunen Liga
Sailkapena
Txapeldunen Liga
Ez dago emaitzarik erakusteko.
J: Jokatutakoak
I: Irabazitakoak
B: Berdindutakoak
G: Galdutakoak
AG: Aldeko golak
KG: Kontrako golak
+/-: Aldeko eta kontrako golen diferentzia
Joera:
I
Irabazi
B
Berdindu
G
Galdu
Emaitzak
Emaitzak automatikoki eguneratuko dira.
Ez dago emaitzarik erakusteko.
Txapeldunen Ligari buruzko albisteak
2020/12/14 - 13:27
Bartzelona vs PSG, final-zortzirenetan
Joaneko partidak otsailean jokatuko dira eta bueltakoak martxoan. Atletico Madril vs Chelsea da suertatu den beste kanporaketa handia.
2020/12/10 - 01:16
Real Madrilek mendean hartu du Mönchengladbach eta final-zortzirenetan egongo da
Borussia Mönchengladbach multzoko bigarren sailkatu moduan pasa da hurrengo fasera. PSG, Atletico Madril eta Atalanta taldeek ere final-zortzirenetarako txartela eskuratu dute.
2020/12/09 - 12:56
Real Madril eta Atletico, kinka larrian
Madrileko bi taldeak Txapeldunen Ligatik at gera daitezke seigarren eta azken jardunaldian.
2020/12/09 - 02:25
Juventusek Bartzelona mendean hartu du eta multzoko lehen postua lapurtu dio
Talde italiarrak 0-3ko emaitzarekin irabazi du. Lazio eta Leipzig final-zortzirenetan dira. PSG-Basakheir partida asteazken honetan amaituko da atzeratu egion baita irain arrazistengatik.
2020/12/03 - 14:29
Lehen emakumezko epailea gizonezkoen Txapeldunen Ligan
Juventus - Dinamo Kiev (3-0) partida zuzendu zuen Championseko bosgarren jardunaldian Turineko Juventus Stadium futbol-zelaian.
2020/12/03 - 00:52
Barça aise nagusitu da Ferencvarosen aurka eta Chelseak Sevilla jipoitu du
Borussia Dortmundek final-zortzirenetarako txartela lortu du Laziorekin bana (1-1) berdinduta. Olivier Giroudek lau gol sartu ditu Sanchez Pizjuan estadioan.
2020/12/02 - 09:53
Gaur, M. United - Paris Saint-Germain eta Sevilla - Chelsea
Txapeldunen Ligako jardunaldi garrantzitsua da hau, izen handiko talderen batek agur esan diezaioke final-laurdenei.
2020/12/02 - 00:41
Real Madril eta Atletico, kinka larrian Txapeldunen Ligan
Shakhtar Donetsek garaipena lortu du Real Madrilen aurka (2-0) eta Atleticok eta Bayernek bana (1-1) berdindu dute.
2020/11/25 - 09:48
Inter Milan - Real Madril, gaur, San Siron
Atletico Madril - Lokomotiv Mosku, Bayern Munich- Salzburgo eta Liverpool - Atalanta, gaurko partidak.
2020/11/25 - 00:56
Sevilla, Bartzelona, Chelsea eta Juventus final-zortzirenetan daude jada
Borussia Dortmundek garaipen sendoa lortu du Bruggeren aurka eta F multzoko lehena da; H multzoan, Manchester United taldea da buru, Istanbul Basaksehiri irabazi ostean.
2020/11/24 - 10:36
Final-zortzirenetako txartelak, begi-bistan
Dynamo Kiev - Bartzelona, PSG - Leipzig, Manchester United - Istanbul eta Juventus - Ferencvaros, gaurko partidak.
2020/11/05 - 00:02
Sevillak eta Barçak uste baino gehiago sufrituta lortu dituzte garaipenak
Bartzelonak irabazi dio Dinamo Kievi (2-1) eta Sevillak mendean hartu du Krasnodar. Manchester Unitedek porrota jaso du Istanbulen aurka (2-1) eta PSGk galdu egin du Leipzigen kontra (2-1).
2020/11/04 - 14:13
Gaur, Sevilla - Krasnodar eta Bartzelona - Dinamo Kiev
Errusiako taldean beste kutsatu bat agertzen bada partida bertan behera geratuko omen da.
2020/11/04 - 00:48
Real Madril, garaile Interren aurka; Bayern, Gladbach eta Liverpool, ikusgarri
Madrilgo taldeak garaipen estua lortu du (3-2). Bayernek Salzburg jipoitu du (2-6), B. Mönchengladbachek erakustaldia eman du Shakhtarren aurka (0-6) eta Liverpool aise nagusitu zaio Atalantari (0-5).
2020/10/29 - 00:14
Sevillak garaipena lortu du Rennesen aurka; Barça, garaile Juventusen kontrako lehian
Bartzelonak 0-2ko emaitzarekin irabazi du Turinen eta Lopeteguik zuzentzen duen taldeak 1-0eko emaitzarekin eskuratu ditu hiru puntuak Sanchez Pizjuan zelaian.
2020/10/28 - 01:15
Bayernek eta Liverpoolek ez dute huts egin; Real Madrilek berdindu egin du Alemanian
Bayern Munichek garaipena lortu du Lokomotiven aurka (1-2), Liverpoolek irabazi egin do Midtjylandi (2-0) eta Real Madrilek bina berdindu du Borussia Mönchengladbachekin (2-2).
2020/10/27 - 21:34
Bartomeuk dimisioa aurkeztu du eta ez du Bartzelonako presidente karguan jarraituko
Josep Maria Bartomeuk eta Barçako zuzendaritza batzordeak dimisioa aurkeztu dute, eta ez diote aurre egingo zentsura-mozioari.
2020/10/27 - 09:41
Txapeldunen Ligako gaurko 2. jardunaldia oso garrantzitsua da askorentzat
Real Madrilek eta Paris Saint Germaintek irabazi behar dute lehen jardunaldian etxean galdu eta gero.
2020/10/22 - 01:31
Bayernek Atletico jipoitu du eta Shakhtarrek ezustekoa eman du Real Madrilen aurka
Manchester Cityk 3-1eko emaitzarekin irabazi dio Portori, Liverpoolek garaipena lortu du Ajaxen kontra (0-1) eta bina berdinduta amaitu da Inter-Mönchengladbach (2-2) partida.
2020/10/21 - 01:36
Bartzelonak aise irabazi dio Ferencvarosi eta Unitedek mendean hartu du PSG
Sevillak golik gabe berdindu du Chelsearen aurka (0-0) Stamford Bridgen eta Juventusek garaipena lortu du Dinamo Kieven aurka (0-2).