Tenisa
2023/07/07 - 23:03
Azkoitiko herriak harrera beroa egin dio Garbiñe Muguruzari
Garbiñe Muguruza tenislaria Azkoitian izan da ostiral honetan. Aurrenekoz bisitatu du aitaren herria eta inoiz ahaztuko ez duen eguna bizi izan du.
2023/06/11 - 20:45
Djokovicek 2023ko Roland Garros irabazi du, eta gizonezkoen mailan Grand Slam gehien dituen tenislaria da
Novak Djokovicek Casper Ruud mendean hartu du finalean (7-6, 6-3 eta 7-5), hirugarrenez irabazi du Roland Garros eta bere 23. Grand Slama bereganatu du.
2023/06/10 - 21:20
Swiatekek bere hirugarren Roland Garros txapelketa eskuratu du
Poloniarrak sailkapeneko lehen postua sendotu du Karolina Muchova mendean hartuta eta, ondorioz, Roland Garrosen hiru garaipen lortu dituen tenislari gazteena bihurtu da.
2023/06/10 - 01:20
Ruudek eta Djokovicek neurtuko dituzte indarrak Roland Garroseko finalean
Novak Djokovicek Carlos Alcaraz kanporatu du, eta Casper Ruudek, berriz, Alexander Zverev hartu du mendean bigarren finalerdian.
2023/06/09 - 01:20
Muchova eta Swiatek, Roland Garroseko finalistak
Karolina Muchovak Aryna Sabalenka kanporatu du txapelketako lehen finalerdian, eta Iga Swiatekek Beatriz Haddad Maia garaitu du bigarren finalerdian.
2023/05/18 - 18:33
Nadalek ez du Roland Garros txapelketa jokatuko
Nadalek lesioa du ezker hankako psoasen, eta ez du torneorik jokatu iragan urtarrilean Australiako Irekian lesionatu zenetik. Harrezkero, hasieran aurreikusita zuen txapelketa bakoitzari uko egin dio.
2023/03/20 - 18:05
Emakumezkoen IV. Araba World Tennis Tourra aurkeztu dute
80 tenislari inguruk hartuko dute parte uztailaren 16tik 23ra bitartean jokatuko den txapelketan. Denboraldiko zoru gogorreko lehen txapelketa izango da.
2023/03/20 - 13:19
Carlos Alcaraz eta Elena Rybakina, Indian Wellsen garaile; espainiarrak munduko lehen postua berreskuratu du
Alcarazek, gizonezkoen finalean, Medvedev menderatu du igandean (6-3, 6-2); Rybakinak, larunbatean, Sabalenka hartu zuen mendean (7-6, 6-4). Horrela, Alcaraz, berriro ere, munduko sailkapeneko lehen postuan dago.
2023/03/06 - 18:08
Djokovicek ez du Indian Wellsen parte hartuko, COVID-19aren aurkako txertoa jaso ez duelako
Serbiarrak arrazoi beragatik jokatuko ez duen hirugarren txapelketa izango da, iaz Australiako Irekian eta AEBkoan parte hartu gabe geratu ostean.
2023/02/27 - 19:58
Garbiñe Muguruza munduko 100 onenetatik kanpo geratu da 10 urteren ostean
Tenislaria 40 postu jaitsi da aste honetan, eta orain munduko 127.a da sailkapenean.
2023/02/20 - 21:30
Novak Djokovicek Steffi Grafen marka berdindu du 377 astez munduko rankingeko lehen postuan egon ostean
Aste hau serbiarraren 377.a izango da munduko rankingeko lider gisa, eta hurrengoan, alemaniarraren errekorra gaindituko du.
2023/02/19 - 13:01
Lara Arruabarrena: ''Gauza asko erakutsi dizkit tenisak; hala ere, bakarrik zaude, bakarrik sentitzen zara''
Lara Arruabarrena tenislari ohiarekin izan gara 'Helmuga' saioan. 2022. urteko abuztuaren 12an tenisa uztea erabaki zuen eta bizitakoak eta bizi gabe geratu direnak kontatu dizkigu.
2023/01/29 - 16:46
Djokovic, historikoa: Australiako Irekiko txapeldun izan da hamargarrenez eta bere 22. Grand Slama irabazi du
Novak Djokovicek 2023ko Australiako Irekia irabazi du finalean Stefanos Tsitipas mendean hartuta. Gainera, serbiarrak bere 22. Grand Slama bereganatu du.
2023/01/29 - 14:20
Djokovicek bere kirol ibilbideko 22. Grand Slama bereganatu du Australiako Irekia hamargarrenez irabazita
Novak Djokovicek hamargarrenez irabazi du Australiako txapelketa handia finalean Tsitsipas mendean hartuta (3-6, 6-7 eta 6-7), eta 22. Grand Slama gehitu du bere palmaresera.
2023/01/28 - 16:03
Sabalenkak irabazi du Australiako Irekia
Aryna Sabalenka tenislari bielorrusiarrak bereganatu du garaipena denboraldiko lehen Grand Slamean, finalean Elena Rybakina mendean hartuta, 4-6, 6-3 eta 6-4ko emaitzarekin.
2023/01/27 - 14:31
Djokovicek eta Tsitsipasek jokatuko dute Australiako Irekiaren finala
Serbiarrak hamargarren aldiz irabaz lezake txapelketa, Melbournen jokatuko duen hamargarren finalean, eta greziarrarentzat, aldiz, Grand Slameko bigarren finala izango da.
2023/01/26 - 16:33
Rybakina eta Sabalenka izango dira aurrez aurre Australiako Irekiaren finalean
Victoria Azarenka eta Magda Linette kanporatu dituzte, hurrenez hurren, finalerdietan. Batak zein besteak bi setetan garaitu dituzte euren aurkariak, eta Melbournen lehen aldiz irabazten saiatuko dira inoiz ikusi gabeko finalean.
2023/01/25 - 15:10
Novak Djokovicek bere amari zorionak abestu dio urtebetetzeagatik, Australiako Irekian
Tenislari serbiarrak bere ama eta fisioterapeuta zoriondu ditu zaleen laguntzarekin haien urtebetetzeagatik Australiako Irekian, Rubleven aurkako partida amaitu ostean.
2023/01/25 - 14:38
Djokovic-Paul eta Sabalenka-Linette, Australiako Irekiko bigarren finalerdiak
Gizonezkoetan, Djokovic serbiarrak Rublev garaitu du eta Paul estatubatuarrak Ben Shelton. Emakumezkoen aldetik, Linettek Karolina Pliskova txekiarrari irabazi dio eta Sabalenkak Donna Vekic gainditu du.
2023/01/24 - 17:56
Rybakina, Azarenka, Tsitsipas eta Khachanov, finalerdietara
Rybakinak Ostapenko irabazi dio eta Azarenkaren kontra arituko da. Bere aldetik, Azarenkak Pegula utzi du bidean. Gizonezkoetan, Tsitsipasek eta Khachanovek neurtuko dituzte indarrak. Tsitsipasek Jiri Lejeka txekiarra kanporatu du, eta Khachanovek lesionatuta erretiratu den Korda.