Tenisa
2020/11/21 - 14:00
Djokovic finalerdietan da Alexander Zverev gaindituta
Serbiarra 6-3 eta 7-6 gailendu zaio alemaniarrari eta Dominic Thiem austriarra izango du aurkari finalerdietan.
2020/11/08 - 13:02
Ane Mintegik tenisean daukan talentua Bartzelonan garatzea erabaki du
Idiazabalgo gazteak tenisaren munduarekin lotutako helburu profesionalak ditu eta Bartzelonan entrenatzea erabaki du bere talentua garatzeko. BTT akademian entrenatzen du, han jarraitzeko asmoarekin.
2020/11/08 - 01:00
Ane Mintegi tenista eta Patrick Fuentes izotz hockey jokalaria, gaurko "Helmuga"n
Ana Ramosen eskutik, kirola izugarri maite duten bi protagonista hauek gehiago ezagutzeko aukera eskainiko du saioak.
2020/11/05 - 13:22
Nadalek bere 1000. garaipena lortu du Parisen
Rafa Nadalek Feliciano Lopez gainditu zuen 4-6, 7-6 (5) eta 6-4 Pariseko Masterreko bigarren kanporaketan eta beste marka bat ezarri du bere kirol-palmaresean.
2020/10/31 - 15:55
Lorenzo Sonego italiarrak aise garaitu du Djokovic, Vienan
Novak Djokovic tenislari serbiarrak bere ibilbideko porrot handienetako bat jaso zuen Vienako txapelketaren final-laurdenetan, 6-2 eta 6-1 galdu baitzuen Lorenzo Sonego italiarraren aurka.
2020/10/11 - 20:46
Rafa Nadalek Djokovic jipoitu du finalean
Manacorreko tenislariak 13. aldiz irabazi du Frantziako txapelketa handia eta dagoeneko 20 Grand Slam ditu, Roger Federerrek beste.
2020/10/11 - 20:09
Rafa Nadal errege Parisen, hamahirugarrenez
Manacorreko tenislaria aise gailendu zaio finalean Novak Dkjokovic munduko lehen tenislariari hiru setetan.
2020/10/10 - 19:38
Inga Swiatek da Roland Garroseko txapeldun berria
19 urteko tenislaria Sofia Kenin estatubatuarrari gailendu zaio bi setetan.
2020/10/10 - 19:03
Swiatek poloniarrak Kenin jipoitu du Roland Garroseko finalean
Kenin faboritoa bi setetan menderatu du zirkuitu profesionaleko lehen txapelketa irabazteko.
2020/10/10 - 13:06
Djokovic Tsitsipasi gailendu zaio eta Nadalen aurkaria izango da finalean
Tenislari serbiarrak bost set behar izan ditu finaletrako txartela lortzeko: 6-3, 6-2, 5-7, 4-6 y 6-1.
2020/10/09 - 21:15
Rafa Nadal finalerako sailkatu da
Manacorreko tenislaria David Schwartzman argentinarrari gailendu zaio finalerdietan 6-3, 6-3 eta 7-6.
2020/10/08 - 23:12
Swiatekek eta Keninek jokatuko dute Roland Garroseko finala
Iga Swiatekek garaipena lortu du Nadia Podoroskaren (6-2 eta 6-1) aurka finalerdietan, eta Sofia Keninek mendean hartu du Petra Kvitova (6-4 eta 7-5).
2020/10/08 - 02:00
Djokovicek eta Tsitsipasek Roland Garroseko finalerdietan neurtuko dituzte indarrak
Novak Djokovicek garaipena lortu du Pablo Carreñoren aurka (4-6, 6-2, 6-3 ea 6-4) eta Stefanos Tsitsipasek irabazi egin dio Andrey Rublevi (7-5, 6-2 eta 6-3).
2020/10/07 - 19:36
Kvitova eta Kenin Roland Garroseko finalerdietan dira
Petra Kvitovak garaipena lortu du Laura Siegemunden aurka (6-3 eta 6-3) final-laurdenetan. Bestalde, Sofia Keninek irabazi egin dio Danielle Collinsi (6-4, 4-6 eta 6-0).
2020/10/07 - 14:07
Nadal, berriro ere Roland Garroseko finalerdietan
Mallorcako tenislariak Diego Schwartzman argentinarraren kontra jokatuko du.
2020/10/07 - 13:49
Rafa Nadalek eskura du Roland Garroseko beste final bat
Mallorcako tenislariak Jannik Sinner gainditu zuen 7-6 (4), 6-4 eta 6-1 final-laurdenetan eta berriro ere finalerdiak jokatuko ditu Parisen.
2020/10/07 - 00:48
Swiatekek geldiezin jarraitzen du eta finalerdietara sailkatu da
Iga Swiatek 19 urteko tenislariak Martina Trevisani (6-3 eta 6-1) irabazi dio final-laurdenetako partida. Finalerdietan Nadia Podoroska izango du aurkari.
2020/10/06 - 23:38
Schwartzmanek Roland Garroseko finalerdiak jokatuko ditu Thiem mendean hartu ostean
Diego Schwartzmanek lehen aldiz jokatuko ditu Grand Slam bateko finalerdiak. Dominic Thiemi irabazi dio 7-6 (1), 5-7, 6-7 (6), 7-6 (5) eta 6-2ko emaitzarekin, final-laurdenetan.
2020/10/06 - 23:06
Podoroskak finalerdietarako txartela lortu du Svitolinari irabazita
Nadia Podoroskak 6-2 eta 6-4ko emaitzarekin irabazi dio Elina Svitolinari eta finalerdiak jokatuko ditu. Collinsek Jabeur hartu du mendean (6-4, 4-6, 6-4) eta final-laurdenetara sailkatu da.
2020/10/05 - 00:46
Nadal final-laurdenetara sailkatu da; Halep eta Zverev, ez
Rafa Nadal Roland Garroseko final-laurdenetan izango da, Sebastian Korda gainditu ondoren. Bestalde, Alexander Zverevek eta Simona Halepek ez dituzte euren kanporaketak gainditu.