Taxoare
Raul Moro: “Ondo jarraitzeko eta taldeari eta klubari laguntzeko zereginarekin nator”
Raul Morok 2031ra arte fitxatu du Osasunarekin. Ajaxeko jokalari ohiak prentsaurrekoa eman du Braulio Vazquezekin batera, eta bere ustez egon behar duen lekuan dagoela adierazi du.
Herrandok 2030era arte berritu du kontratua Osasunarekin, 20 milioiko etete-klausularekin
24 urterekin, nafarrak 65 partida ofizial jokatu ditu lehen talde gorritxoarekin. Kontratua 2027an amaitzen zitzaion.
Javi Galan bere aurkezpenean: "Nahi dudan tokian nago, eta maila ona ematen saiatuko naiz"
Javi Galan Atletico Madriletik iritsi da, eta gaur aurkeztu dute Sadarren Osasunako jokalari berri gisa, goizean Taxoaren egindako entrenamenduan parte hartu ostean.
Osasunak Alykall Doumbia harrobiko aurrelari azkarrari kontratua 2029ra arte berritu dio
Gainera, talde gorritxoak 2031ra arte luzatu ahal izango du lotura profesionala. Jokalariaren etete-klausula 20 milioikoa izango da, eta 40 milioira igoko da lehen taldeko kide bada.
Valentin Rosierrek bere taldekideekin entrenatu du, Taxoaren
Osasunako jokalariak taldearekin entrenatu ahal izan du, hilabete eta erdi baino gehiago lesionatuta eman ondoren; horrela, hurrengo astelehenean berragertu ahalko litzateke, Levanteren aurkako partiduan.
Lisci: ''Moncayolak eta Aimar Orozek ez dute Ebroren aurkako neurketa jokatuko, arriskurik ez hartzeko''
Kopako aurkariari buruz, Osasunako entrenatzaileak esan du "talde oso lehiakorra" dela, "oso futbolari onekin". "Oso serio hartu behar dugu, talde fisikoa eta geldikako baloietan ona delako. Ez zaude sekula eroso horrelako taldeen aurka", ohartarazi du.