Surfa
2024/10/15 - 14:30
Julen Martikorena eta Santxo Etxeberri surflariak eta lagunak, ''Helmuga'' saioko protagonistak
Julen Martikorena eta Santxo Etxeberri elkarrizketatuko dituzte Helmuga saioan, igande honetan. Sorosleak eta surflariak izateaz gain, elkarren lagunak ere badira.
2024/08/01 - 15:31
Andy Criere eta Janire Gonzalez-Etxabarri Olinpiar Jokoetatik kanpo geratu dira
Basque Teameko surflariak 2024ko Olinpiar Jokoetan ez dute jarraituko bigarren aukeran ez direlako sailkatu. Dena eman dute Andy Crierek eta Janire Gonzalez-Etxabarrik Tahitin.
2024/08/01 - 15:09
Nadia Erostarbe: ''Nahi dudan emaitza domina bat lortzea da''
Nadia Erostarbe domina olinpikoa lortzeko lehian jarraitzen du. Lehenengo txandan ebaluazio onenak izan ditu surflari zarauztarrak eta itxaropena dauka domina bat etxera eramateko.
2024/08/01 - 11:35
Horrelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia uztailaren 31n, asteazkena
Euskal kirolariek asteazken honetan, uztailak 31, Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan lortutako emaitzen laburpena: arrauna, piraguismoa, futbola, belar-hockeya, saskibaloia eta surfa.
2024/07/31 - 11:09
Horrelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia uztailaren 30ean, asteartea
Euskal kirolariek astearte honetan, uztailak 30, Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan lortutako emaitzen laburpena: arrauna, belar-hockeya, saskibaloia, eskubaloia, futbola, piraguismoa, ur-poloa eta surfa.
2024/07/31 - 10:42
Eguraldi "eskasak" Erostarbe eta Duru surflariak lehiatu gabe utzi ditu
Nadia Erostarbe eta Joan Duru lehiatzekoak ziren final-laurdenak, finalerdiak eta surf dominen txandak bertan behera geratu dira Tahitiako Teahupoo hondartzako eguraldi txarragatik.
2024/07/29 - 15:02
Horrelakoa euskal kirolarien jardunaldia uztailaren 27an, larunbata
Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan ari diren euskal kirolarien parte-hartzearen eguneko laburpena.
2024/07/29 - 13:35
Janire Gonzalez Etxabarri eta Andy Criere olinpiar jokoetatik at geratu dira
Bi euskal surflariek ez dute bigarren errondatik pasatzea lortu. Gonzalez Etxabarrik Anat Lelior israeldarraren kontra galdu du; Andy Crierek, berriz, ezin izan du Alan Cleland mexikarra mendean hartu.
2024/07/08 - 16:11
Janire Gonzalez-Etxabarri, Olinpiar Jokoen inguruan: ''Presio gabe goaz, baina oso ondo egin nahi dugu''
Janire Gonzalezek Basque Team taldea ordezkatuko du Pariseko Joko Olinpikoetan. 19 urterekin bere estreinako Munduko Txapelketa irabazi zuen Puerto Ricon eta txartel olinpikoa lortu zuen. Zumaiarra aukera aprobetxatzeko gogoz agertu da, baina urduri Tahitiko olatuengatik.
2024/05/05 - 14:00
BAT To Paris: ''Ustekabekoa egia bihurtuz''
Aste honetan, Basque Team Fundazioak ekoitzitako 'BAT To Paris' telesailak surfa izan du ardatz, 'Ustekabekoa egia bihurtuz' izeneko atalean. Nadia Erostarbe euskal surflaria izan du protagonista.
2024/05/02 - 16:03
Nadia Erostarbe euskal surflaria, igandeko ''Helmuga'' saioan
Aste honetan, Basque Team Fundazioak ekoiztutako 'BAT To Paris' telesailaren baitan, "Ustekabekoa egia bihurtuz" atala izango da ikusgai "Helmuga" saioan.
2024/04/19 - 22:56
Sebastian Steudtner surflariak inoizko olaturik handiena surfeatu du, baieztapen ofizialaren faltan
Urte amaieran ofizialki ontzat ematen bada, Steudtner alemaniarrak duela lau urte ezarritako munduko errekorra gainditu du. 28'5 metroko olatua surfeatu du oraingoan.
2024/03/03 - 21:03
Nadia Erostarbek eta Joan Duruk laugarren egin dute Munduko Txapelketan, Puerto Ricon
Parisko Olinpiar Jokoetarako txartela lortu dute, eta Tahitin lehiatuko dira zortzigarren izan den Andy Criererekin eta Janire Gonzalez-Etxabarrirekin batera.
2024/03/03 - 18:42
Erostarbe eta Duru, laugarren Munduko Surf Txapelketan
Emakumezkoen mailako finala laugarren postuan amaitu du Nadia Erostarbek. Fitzgibbons izan da txapelduna. Gizonezkoen mailan, aldiz, Joan Duru laugarren izan da. Titulua Medinak bereganatu du. Basque Teameko surflariek txapelketa bikaina egin dute.
2024/03/03 - 16:05
Erostarbe eta Duru, Munduko Surf Txapelketa irabazteko borrokan
Nadia Erostarbe eta Joan Duru Basque Teameko euskal surflariak Puerto Ricon jokatzen ari den Munduko Txapelketa irabazteko lehian ari dira.
2024/03/02 - 22:14
Andy Crierek eta Joan Duruk Olinpiar Jokoetarako txartela ziurtatu dute
Puerto Ricoko Munduko Surf Txapelketan, Andy Criere eta Joan Duru Basque Teameko surflariek Olinpiar Jokoetarako txartela lortu dute.
2024/03/01 - 22:28
Nadia Erostarbek eta Janire Gonzalez-Etxabarrik historia egin dute Olinpiar Jokoetarako txartela lortuta
Nadia Erostarbe eta Janire Gonzalez-Etxabarri Basque Teameko surflariek historia egin dute Puerto Ricoko munduko txapelketan. Bertan lortutako emaitzei esker, zumaiarra eta zarauztarra Parisko Olinpiar Jokoetan izango dira.
2024/03/01 - 16:17
Nadia Erostarbek historia egin du Olinpiar Jokoetarako txartela lortuta
Puerto Ricoko munduko txapelketan, Nadia Erostarbe Basque Teameko surflariak historia egin du. Bertan lortutako emaitzei esker, Parisko Olinpiar Jokoetan egoteko txartela eskuratu du.
2024/02/28 - 22:18
Puerto Ricoko Munduko Surf Txapelketako hirugarren kanporaketa jokatu da
Puerto Ricoko Munduko Surf Txapelketan Joan Duruk, Andri Krierrek eta Nadia Erostarbek aurrera egitea lortu dute. Hauek, geroz eta gertuago dute Pariso Joko Olinpikoetan egotea. Janire Gonzalez Etxebarrik, Kai Odriozolak eta Keoni Lasak bigarren aukera gainditu dute.
2024/02/26 - 19:55
Asteleheneko jardunaldia eten egin dute antolatzaileek, itsasoaren baldintza txarren ondorioz
Hala ere, goizeko saioa lehiatzeko moduan izan dira. Keoni Lasak maila handia erakutsi du eta Janire Gonzalez-Etxabarri ere fin aritu da. Pendiente geratu diren lan saioei asteartean ekingo diete.