SD Amorebieta
2023/07/15 - 16:39
Amorebietak Mirandesi irabazita ekin dio denboraldiaurreari (3-1)
Zornotzako taldeak 3-1 irabazi dio Burgoskoari Urritxen. Edwards, Jauregi eta Quinterok sartu dituzte Amorebietari garaipena eman dioten golak larunbat honetan.
2023/07/14 - 13:22
Amorebietak Alvaro Nuñez fitxatu du
Sondikako jokalariak Zornotzako taldean jokatuko du 2023-204 denboraldian. Bartzelona B taldearekin kontratua amaitu ostean iritsi da Amorebietara.
2023/07/14 - 11:30
Alex Carbonell fitxatu eta Gorka Iturraspek ez duela jarraituko iragarri du Amorebietak
Carbonell Bartzelona B taldetik dator. 2016ko azaroan, lehen taldearekin debuta egin ondoren, Reus, Kordoba, Holandako Fortuna Sittard, Suitzako Lucerna eta Celta B taldeetan jokatu du.
2023/07/12 - 14:58
Amorebietak Javier Eraso gehitu du taldera
Erdilari nafarra Osasunaren eta Athleticen harrobietan hazi zen, eta Bizkaiko taldera helduko da Zipreko Akritas Chlorakas taldetik.
2023/07/10 - 23:35
Amorebietak Jauregi golegilea berritu eta Hernando erdiko atzelaria fitxatu du
Jauregik jarraituko duenez eta Hernando iritsi denez, Haritz Mujika taldeko entrenatzaileak 15 jokalari ditu oraingoz hurrengo denboraldiari begira.
2023/07/06 - 23:20
Luis Eduardo Quinterok Amorebietan jokatuko du Vila-realek utzita
Aurrelaria Amorebietaren laugarren fitxaketa da Bigarren Mailara itzuli den denboraldirako.
2023/07/04 - 21:35
Daniel Lasure, Amorebietaren hirugarren fitxaketa
Aragoiko atzelaria Eibarretik helduko da talde urdinera, iragan urtarriletik denboraldi amaierara arte armaginekin aritu ostean.
2023/07/04 - 13:48
Amorebietak Moran fitxatu du, Felix izango du utzita, eta Magunagoitia, Marino, Dorrio eta Sibo berritu ditu
Erik Moran Ponferradinatik iritsi da, eta Felix, ordea, Betisek utzita. Magunagoitiak, Marinok, Dorriok eta Sibok, aldiz, Amorebietarekin Bigarren Mailan jokatzeko aukera izango dute, kontratuak berrituta.
2023/06/28 - 16:55
Amorebieta-Levante eta Racing Santander-Eibar, Bigarren Mailako lehen jardunaldian
Bi euskal taldeen arteko derbiak txapelketako 10. eta 38. jardunaldietan jokatuko dira.
2023/06/15 - 19:00
Haritz Mujika entrenatzaileak eta Asier Goiria kirol zuzendariak Amorebietan jarraituko dute
Bizkaiko taldeak entrenatzailearen eta kirol zuzendariaren kontratuak berritu ditu. Horrela, Mujikak hiru denboraldi egingo ditu Zornotzako taldearen aulkian, eta, aldiz, Goiriak zazpigarren denboraldia beteko du kirol zuzendari gisa.
2023/06/10 - 23:11
Amorebietak RFEFeko Lehenengo Mailako Txapeldunen Finala irabazi du Racing Ferrolen aurka
Talde bizkaitarrak 3-0 irabazi zuen joaneko partidan Urritxen, eta itzulerakoa, berriz, 2-0 galdu du. Horrela, mailako txapeldun izendatu da.
2023/05/28 - 15:17
Amorebieta taldeko jokalariek eta zaleek igoera Bigarren Mailara igoera ospatu dute
Haritz Mujikaren jokalariek zaleekin batera ospatu zuten bart maila galdu eta urtebetera lortutako igoera.
2023/05/28 - 00:43
Haritz Mujika: ''Lan handiko denboraldia izan da, eta oso pozik gaude''
Haritz Mujika Amorebietako entrenatzailea pozarren azaldu da Bigarren Mailara igotzea lortu eta gero.
2023/05/28 - 00:33
Amorebietako jokalarien ospakizuna Lezaman, Bigarren Mailara igo ondoren
El Amorebieta ha empatado a cero con el Bilbao Athletic en Lezama y ese empate le ha valido para ascender a Segunda División. Al finalizar el encuentro los jugadores azules han celebrado el ascenso sobre el terreno de juego.
2023/05/28 - 00:00
Amorebieta SmartBank Ligara igo da
Haritz Mujikaren jokalariek, horrenbestez, urtebete eman dute Federazioaren Lehen Mailan, 2022an izandako jaitsieraren ostean. Horrez gain, Sansek igoerako play-offa jokatuko du eta Real Unionek, bitartean, mailari eutsi dio.
2023/01/12 - 20:01
Amorebietak ofizial egin du Julen Jon Guerreroren lagapena
Julen Guerrero Athleticeko jokalari ohiaren semeak Zornotzako taldean jokatuko du denboraldia amaitu arte.
2022/11/13 - 00:28
Gernikak, Arenasek eta Sestao Riverrek aurrera egin dute Kopan; Amorebieta eta Beasain, kanporatuta
Arenas eta Sestao River nagusi izan dira euren neurketetan, eta Gernikak penaltietaraino borrokatu behar izan du. Penalti batek porrotera kondenatu du Amorebieta, eta luzapenean kanporatu dute Beasain.
2022/11/12 - 20:59
Amorebietak agur esan dio Kopari Saguntinoren aurka galduta (1-0)
Bizkaiko taldeak porrota jaso du Atletico Saguntinoren aurka 1-0eko emaitzarekin Errege Kopako lehen kanporaketan. Valentziako Erkidegoko taldeak penaltiz sartu du neurketa erabaki duen gola, 116. minutuan. Amorebieta kanporatuta geratu da.
2022/08/14 - 19:39
Mikel San Josek futbola uztea erabaki du, 32 urterekin
Nafarroakoak bere kirol ibilbideari amaiera ematea erabaki du. Athleticen, Liverpoolen Akademian, Birminghamen eta Amorebietan jokatu du.
2022/05/28 - 22:49
Amorebieta vs Ponferradina (1-0): SmartBank Ligako laburpena, golak eta jokaldirik onenak
2021-2022 denboraldiko SmartBank Ligako 42. jardunaldiari dagokion Amorebieta vs Ponferradina partidako laburpena eta golak. Lehen eta Bigarren Mailako laburpen guztiak eitb.eus-en.