Amorebietak RFEFeko Lehenengo Mailako Txapeldunen Finala irabazi du Racing Ferrolen aurka
Amorebietak Lehen Federazioko (RFEF) garailea da, Racing Ferrolen aurkako Txapeldunen Finaleko itzulerako partida 2-0 galdu arren. Izan ere, joaneko partida 3-0 irabazi zuen Urritxen.
Tentsio handirik gabeko lehia izan da. Bi taldeak LaLiga SmartBankera igo ziren duela bi aste. Galiziako taldeak aukera gehiago izan ditu, eta presio handiagoa egin du Amorebietaren atean.
Lehen zatian joko bizia egin dute etxekoek, eta hainbat jokalditan goletik gertu ibili dira. Amorebietarren atean presioa egin dute bigarren zatian, eta Muruak bere atean sartu du gola azken minutuetan. Horrek, abantaila eman dio Racing Ferrol taldeari, eta zazpi minuturen faltan joaneko partidako aldea murriztu dute Heber Penak sartutako golarekin.
Fitxa teknikoa
0 - Racing Ferrol: Diego Rivas, Pep Caballe (Enol Coto, 46. min), Jon Garcia, David Castro, Brais Martinez (Alex Lopez, 46. min), Carlos Vicente, Jesus Bernal, Fran Manzanara (Manel Martinez, 55. min), Luis Chacon (David del Pozo, 69. min), Jorge Padilla (Heber Pena, 46. min) eta Manu Justo.
0 - Amorebieta: Marino, Jorge Mier, Murua, Antxon, Bujan (Edwards, 61. min), Albisua, Pradera (Ewan, 77. min), Iturraspe (Jauregi, 61. min), Canton (Yriarte, 61. min), Toni Herrero eta Dorrio (Etxeita, 85. min)
Golak: 1-0, 77. min: Murua, bere atean; 2-0, 83. min: Heber Pena.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkerrek agur esan dio Erregina Kopari
Getxoko taldeak agur esan dio Erreginaren Kopari Burgosen aurka 2-1 galdu ostean.
Gorka Guruzetak lesio moderatua du eskuin belauneko iskiotibialean
Athleticeko aurrelaria, horrenbestez, ziurrenik baja izango da larunbatean, Bilboko taldeak San Mamesen Elxen aurka jokatuko duen partidan, eta ez dago argi datorren asteko bi partidetan jokatzeko moduan izango den, hau da, Levanteren eta Alavesen kontra.
2026ko Urrezko Baloirako izendatuen zerrenda osoa
Urriaren 26an, Londresen, hala egingo dute; orduan, “France Football” aldizkariaren iritziz mundu mailan 2026ko futbolaririk onenek sariak jasoko dituzte. Hona hemen nortzuk dauden izendatuta, golardo bakoitzean.
Johaneko, Athleticeko jokalaria: “Oso harro nago. Lanean jarraitu behar da minutuak izateko”
Louis-Jean Johanekok debuta egin du denboraldi honetan lehen taldearekin, eta bere sentipenak partekatu ditu prentsaurrekoan.
Nahuel Tenaglia: “Gozatu beharreko bolada ona bizitzen ari gara”
Nahuel Tenaglia Alaveseko jokalariak prentsaurrekoa eman du, larunbat honetan Racingen aurka jokatuko duten partidari buruz hitz egiteko eta taldearen bolada onaz hausnartzeko.
Manchester Cityk, Aston Villak eta Betisek etxetik kanpo irabaziz ekin diote Txapeldunen Ligari
AEK Atenasek, Real Madrilek eta Betisek ere irabazi egin zuten Europako txapelketa nagusiaren hasieran.
Osasunak Racing garaitu du eta Erregina Kopako bigarren kanporaketara igaro da
Osasuna Racing baino gehiago izan da norgehiagokan 2-4koa lortuz. Ondorioz, Erregina Kopako bigarren kanporaketara pasa da talde gorritxoa.
Urrezko Baloia: Unai Simon atezainik onenaren sarirako eta Mikel Arteta eta Unai Emery entrenatzailerik onenaren sarirako izendatu dituzte
Athleticeko atezainak, munduko txapelduna bera, Yashin Garaikurrerako izendatu dute, 2024an bezala; Arsenaleko eta Aston Villako entrenatzaileek, 2025-2026 denboraldian, Ingalaterrako Liga eta Europa Liga irabazi zituzten, hurrenez hurren.
Realak Granadan galdu du (3-2), eta punturik batu ezinik jarraitzen du Moeve F Ligan
Gorka Alvarezen taldeak, Carlota Chaconek eta Klara Cahynovak sartutako golen bidez, bi aldiz berdindu zituen Granadaren abantailak, baina, bigarren zatiaren hasieran, Andaluziako taldeak hirugarren gola egin zuen, erabakigarria. Realak, txapelketako bi partida jokatuta, ez du punturik, oraindik.
Facundo Garcesek haustura du eskuin belauneko lotailu gurutzatuan
Alaveseko erdiko atzelariari ebakuntza egingo diote, hurrengo egunetan. Garces FIFAk zigortuta dago, baina entrenatzeko baimena zuen, eta, aurreko astean, entrenamendu batean lesionatu zen.