SD Amorebieta
2024/01/31 - 19:00
Luis Quinterok ez du Amorebietan jarraituko
Amorebietak, Luis Eduardo Quintero jokalariaren lagapena eten du. Vila-realetik udan utzita etorri zen jokalaria aurrerantzean Deportivon arituko da.
2024/01/29 - 23:54
Hypermotion Ligako 24. jardunaldiko partida guztietako golak
Hemen dituzu ikusgai Bigarren Mailako hogeita laugarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2024/01/27 - 20:02
Amorebieta galtzaile atera da sailkapeneko azken bi taldeen arteko lehiatik (1-0)
Partidako gol bakarra Andy Rodriguezek egin du, penaltiz, Edwardsek baloia area barruan besoarekin argi eta garbi desbideratu ostean, 76. minutuan.
2024/01/23 - 00:46
Hypermotion Ligako 23. jardunaldiko partida guztietako golak
Hemen dituzu ikusgai Bigarren Mailako hogeita hirugarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2024/01/20 - 19:55
Amorebietak galdu egin du Eldenseren aurka (0-2), eta salbaziora hurbildu gabe jarraitzen du
Amorebietak eta Eldensek Lezaman neurtu dituzte indarrak, etxeko taldearen beharrak markatutako partidan. Ortuñok aurretik jarri du Alacanteko taldea neurketako lehen minutuetan, eta Mario Soberonek partida erabakita utzi du bigarren zatian.
2024/01/19 - 21:14
Reala-Osasuna EA Sports Ligako derbia otsailaren 10ean jokatuko da Reale Arenan, 16:15ean
Alaves-Vila-real neurketa egun berean jokatuko da, larunbatean, 14:00etan. Athleticek, ordea, Almerian jokatuko du astelehenean, otsailaren 12an, 21:00etan.
2024/01/18 - 18:53
Iker Unzueta eta Angel Troncho, biak utzita, eta Unai Bustinza, fitxatuta, Amorebietako jokalari berri
Unzueta Vizela taldeak laga dio Amorebietari, eta Troncho Eibarrek. Bustinzak, ordea, Malagan jokatu zuen 2022-23 denboraldian.
2024/01/14 - 11:33
Amorebietak puntu bat eskuratu du Oviedoren aurka (1-1)
Moyanok aurretik jarri du talde asturiarra norgehiagokako lehen minutuetan, eta Jauregik partida berdindu du (1-1) atsedenaldira iritsi aurretik. Urdinek meritu handiko puntu bat lortu dute Asturiasen.
2024/01/13 - 11:30
Hypermotion Ligako 22. jardunaldiko partida guztietako golak
Hemen dituzu ikusgai Bigarren Mailako hogeita bigarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2024/01/11 - 23:30
Marco Da Gracak ez du Amorebietan jarraituko
Da Graca joan den udan sartu zen talde zornotzarrean eta hilabete hauetan zehar klubean 13 neurketa ofizialetan parte hartu du, horietatik 12 Hypermotion Ligan eta bat Kopan.
2024/01/07 - 18:49
Errege Kopako Amorebieta-Celta kanporaketako laburpena eta golak (2-4)
Jauregik eta Raycok sartu dituzte Amorebietaren golak; Celtarenak, berriz, Miguelek, Jailsonek eta Douvikasek (2). Bizkaiko taldea, hala, txapelketatik at gelditu da.
2024/01/07 - 15:28
Amorebieta Kopatik kanpo geratu da, Celtaren aurka galduta (2-4)
Zornotzarrak 2-1 irabazten izan dira atsedenaldian, baina galiziarrek emaitza irauli dute bigarren zatian.
2023/12/22 - 00:56
Amorebietak galdu egin du Alcorconen aurka, aurkari zuzena (1-2)
Talde bizkaitarrak aurrea hartu du Garretaren golari esker, baina Obietak markagailua berdindu du eta Garciak garaipenaren gola sartu du bigarren zatian.
2023/12/20 - 10:14
Hypermotion Ligako 21. jardunaldiko partida guztietako golak
Hemen dituzu ikusgai Bigarren Mailako hogeita batgarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2023/12/19 - 12:28
Hypermotion Ligako 20. jardunaldiko partida guztietako golak
Hemen dituzu ikusgai Bigarren Mailako hogeigarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2023/12/18 - 19:29
Athletic-Reala EA Sports Ligako derbia urtarrilaren 13an jokatuko dute, larunbatez, 18:30ean
Partida 20. jardunaldikoa da, hau da, bigarren itzuliko lehenengokoa. Sevilla-Alaves neurketa ostiralez jokatuko dute, urtarrilaren 12an, 21:00etan. Bartzelona-Osasuna norgehiagoka urtarrilaren 30ean jokatuko dute, asteartez, Superkopagatik.
2023/12/17 - 21:55
Amorebietak gutxi dirudien puntua lortu du Zaragozaren aurka (1-1)
Bizkaiko taldea 10. minuturako aurreratu da Lezaman, baina abantaila handiagoa emango zukeen penalti bat huts egin du. Zaragozak, aldiz, 11 metrotik lortu du gola.
2023/12/14 - 16:11
Jandro Castro: ''Egoera ez da erraza, baina ziur nago aterako garela''
Jandro Castro Amorebietako entrenatzaile berria da, eta gaur goizean aurkeztu dute. Pozik eta ilusioz egingo diola uarre erronka berri honi adierazi du.
2023/12/13 - 22:28
Jandro Castro da Amorebietaren entrenatzaile berria
Vila-real C taldeko orain arteko arduradunak hartuko du aste honetan bertan kargutik kendu duten Haritz Mujikaren lekua.
2023/12/12 - 20:25
Alaves-Betis, urtarrilaren 6an; Eibar-Athletic, Malaga-Reala, Castello-Osasuna eta Amorebieta-Celta, 7an
Mendizorrotzako partida 20:00etan hasiko da; biharamunean, Ipuruako derbia 19:00etarako dago aurreikusita, Malaga-Reala partida 21:00etan jokatuko dute, Castello-Osasuna, 16:00etan, eta Amorebieta-Celta, 12:00etan.