SD Amorebieta
2024/05/17 - 16:51
Felix Garretak bilakaera "motela baina ona" azaltzen du
Amorebietak, Felix Marti Garretak Betisek utzita jokatzen duen klubak, adierazi du futbolariak "bilakaera motela baina ona" duela, eta "konorte-aldi laburrak" izan dituela.
2024/05/15 - 00:13
Felix Garreta Amorebietako jokalaria komatik esnatu da
Betisek utzita Bizkaiko taldean jokatzen duen erdiko atzelaria bere senideak ezagutzeko gai izan da.
2024/05/13 - 01:09
Hypermotion Ligako 39. jardunaldiko partida guztietako golak
Hemen dituzu ikusgai Bigarren Mailako hogeita hemeretzigarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2024/05/12 - 20:32
Amorebietak salbatzeko ametsari eutsi dio Vila-real mendean hartuta (2-0)
Urdinek Felix Garreta taldekideari eskaini nahi zioten garaipena lortu dute. Unzueta (penaltiz) eta Edward izan dira partidako golegileak.
2024/05/10 - 16:26
Jandro: ''Garrantzitsuena Felix ondo jartzea da, partida bat daukagu eta beragatik irabazi behar dugu''
Jandro Castro Amorebietako entrenatzailek premntsaurrekoa eskaini du Urritxen. Felix Garreta taldeko jokalaria koma induzituan dago, burezurreko traumatismo batengatik, etxeko istripua izan ostean, eta hari buruz mintzatu da. (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/05/09 - 23:58
Felix Garreta Amorebietako jokalaria, koma induzituan
Atzelari katalanak 20 urte ditu, eta Betisek utzita jokatu du, denboraldi honetan, Bizkaiko klubean. Kataluniako ospitale batean dago, koma induzituan, burezurreko traumatismo batengatik, etxeko istripua izan ostean.
2024/05/06 - 10:32
Hypermotion Ligako 38. jardunaldiko partida guztietako golak
Hemen dituzu ikusgai Bigarren Mailako hogeita hemezortzigarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2024/05/05 - 18:24
Eibarrek Amorebieta jipoitu du (5-0)
Armaginek Lehen Mailara igotzeko aurrerapausoa eman dute, garaipen argia lortuta; Amorebietari, berriz, zaildu egin zaio mailari eusteko borroka.
2024/04/30 - 02:05
Hypermotion Ligako 37. jardunaldiko partida guztietako golak
Hemen dituzu ikusgai Bigarren Mailako hogeita hamazazpigarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2024/04/27 - 21:14
Morcillok amesten jarraitzeko puntua eman dio Amorebietari (2-2)
Bizkaiko taldeak berdindu egin du (2-2) Burgosen aurka, Plantio estadioan jokatu den Hypermotion Ligako 37. jardunaldian. Bi gol kontra zituela galtzen joan ondoren, Morcillok markagailua berdintzea lortu du, bi minutuan bi gol sartuta.
2024/04/25 - 19:12
EA Sports Ligako 35. jardunaldiko Athletic-Osasuna derbia maiatzaren 11n jokatuko dute, larunbatez, 21:00etan
Alaves-Girona partidak emango dio hasiera jardunaldi horri, ostiralean, eta Bartzelona-Reala neurketak itxiko du, astelehenean. Aste horretan bertan, asteartean, Osasuna-Mallorca eta Real Madril-Alaves partidak jokatuko dituzte; Celta-Athletic asteazkenean da, eta Reala-Valentzia, ostegunean.
2024/04/23 - 00:42
Hypermotion Ligako 36. jardunaldiko partida guztietako golak
Hemen dituzu ikusgai Bigarren Mailako hogeita hamaseigarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2024/04/20 - 18:16
Amorebietak 0-3 galdu du Valladoliden aurka, eta agur esan dio bolada onari
Zornotzako taldeak galdu egin du (0-3) Lezaman jokatutako Hypermotion Ligako 36. jardunaldiko partida; ondorioz, atzerapausoa eman du salbazioa lortzeko lehian. Amorebietak jokalari bat gutxiagorekin jokatu du bigarren zatia, Felix Garretak txartel gorria ikusi baitu 41. minutuan.
2024/04/16 - 01:21
Hypermotion Ligako 35. jardunaldiko partida guztietako golak
Hemen dituzu ikusgai Bigarren Mailako hogeita hamabosgarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2024/04/14 - 01:41
Amorebietak mailari eusteko borrokan jarraitzen du, Levanteri 89. minutuan irabazi ostean (1-2)
Amorebietak bost partida jarraian daramatza galdu gabe, eta jaitsiera postuetatik atera da, behin-behinean bada ere.
2024/04/09 - 00:44
Hypermotion Ligako 34. jardunaldiko partida guztietako golak
Hemen dituzu ikusgai Bigarren Mailako hogeita hamalaugarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2024/04/06 - 01:15
Amorebietak Racing Ferrol menderatu du (3-1), eta Hypermotion Ligako 18. sailkatuak beste puntu ditu
Jandroren taldeak beste behin irabazi du Lezaman, Felix Garretak eta Josue Dorriok lehen zatian eta Iker Unzuetak bigarren zatian penaltiz egindako golei esker. Amorebietak, horrenbestez, sendo jarraitzen du mailari eusteko lehian.
2024/03/31 - 22:54
Hypermotion Ligako 33. jardunaldiko partida guztietako golak
Hemen dituzu ikusgai Bigarren Mailako hogeita hamahirugarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2024/03/31 - 19:11
Amorebietak Alcorconen etxean berdindu du, azken ordu erdia jokalari bat gutxiagorekin jokatuta (1-1)
Jandroren taldeak madrildarrek egindako gol goiztiarra berdintzea lortu du, baina bigarren zatian epaileak Bustinza kaleratu du, bi txartel hori aterata, eta azken minutuetan bizkaitarrek asko sufritu dute.
2024/03/26 - 00:01
Hypermotion Ligako 32. jardunaldiko partida guztietako golak
Hemen dituzu ikusgai Bigarren Mailako hogeita hamabigarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.