Saskibaloiko Erregina Kopa
2021/03/05 - 23:55
IDK Euskotren Kopatik at geratu da Valentziaren aurka porrota jasota
Talde donostiarrak 74-58ko emaitzarekin galdu du Erreginaren Kopako final-laurdenetako partida. Valentzia izango da Lointek Gernika Bizkaiaren aurkaria finalerdietan.
2021/03/05 - 22:10
Lointek Gernika Bizkaia finalerdietan da
Talde bizkaitarrak garaipena lortu du Ciudad de La Laguna Teneriferen aurka (79-56) Erreginaren Kopako final-laurdenetan, eta finalerako txartela izango du jokoan larunbatean.
2021/03/05 - 20:16
Lointek Gernika finalerdietan da Teneriferi aise irabazi ostean
Bizkaiko taldeak 79-56ko emaitzarekin lortu du garaipena Erreginaren Kopako final-laurdenetako partidan, eta finalerako txartela izango du jokoan larunbatean.
2021/03/02 - 22:25
Eraunzetamurgil: ''Ilusioz goaz Kopara, Valentziak du presioa''
Maria Eraunzetamurgil IDK Euskotren taldeko jokalariak, Erreginaren Kopako ostiraleko Valentziaren aurkako final-laurdenetako partidari buruz hitz egin du.
2021/03/02 - 18:15
Alberdi: ''Fisikoki ez gaude ondo, aurkariak korrika egitea eragotzi behar dugu''
Lointek Gernikak ostiralean jokatuko du Teneriferen aurka Erreginaren Kopako final-laurdenetako partida. Itziar Ariztimuño eta Marta Alberdi jokalariek taldea nola dagoen azaldu digute.
2020/12/13 - 12:24
IDK Euskotren Erreginaren Kopan izango da, Lointek Gernikarekin batera
Gipuzkoarrek txapelketa jokatzeko txartela lortu dute ligako lehen itzuliko azken partidan etxean Valentzia Basketen aurka 64-58 galdu arren.
2020/03/07 - 16:38
Araskik porrota jaso du Perfumerias Avenidaren aurka eta finalik gabe geratu da
Arabako taldeak 45-60eko emaitzarekin galdu du Erreginaren Kopako finalerdia. Partida ona jokatu du talde gasteiztarrak, baina ez da nahikoa izan.
2020/03/05 - 21:13
Araski finalerdietan sartu da, Gernika Bizkaiari luzapenean irabazita (80-83)
Bi euskal taldeek partida ederra jokatu dute Salamancan. Bizkiatarrek garaipena eskura izan dute azken arauzko denborako azken segundoetan baina gasteiztarre luzapena behartu eta irabazi dute.
2020/03/05 - 10:37
Lointek Gernika vs RPK Araski, zuzenean, gaur
Final-laurdenetako kanporaketa ETBn eta eitb.eus-en eskainiko da zuzen-zuenean ostegunean arratsaldeko 18:00etan.
2020/03/03 - 21:38
Izaskun Garcia: ''Gakoa defentsan egongo da, baina erasoan ere ondo ibili behar dugu''
RPK Araski taldeko jokalaria den Izaskun Garciak, ostegunean Erreginaren Kopako final-laurdenetan Lointek Gernikaren aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du.
2020/03/03 - 20:43
Naiara Diez: ''Badakigu hasieratik ehuneko ehuna eman behar dugula''
Naiara Diez Lointek Gernika taldeko jokalariak, talde bizkaitarrak ostegunean RPK Araskiren aurka jokatuko duen Erreginaren Kopako final-laurdeneteako partidari buruz hitz egin du.
2020/03/03 - 20:13
Lointek Gernikak ekipazio berezia jantziko du Salamancan
Talde bizkaitarrak Erreginaren Kopan erabiliko duen arropa aurkeztu du. Gernikak Araski izango du aurkari final-laurdenetan.
2020/01/14 - 14:03
Lointek Gernika vs RPK Araski, final-laurdenetan
Kanporaketa martxoaren 5ean, ostegunean, jokatuko da Salamancan, eta finala hilaren 8an, igandean.
2019/03/03 - 15:52
Perfumerias Avenida, Kopako txapeldun
Salamancako taldeak 71-79ko emaitzarekin irabazi dio finala Spar CityLift Girona taldeari. Ondorioz, Gasteizko Erreginaren Kopako garaikurra altxatu du.
2019/03/02 - 22:46
Lointek Gernikak agur esan dio Kopari
Lointek Gernika Bizkaiak galdu egin du Perfumerias Avenidaren aurka (74-46) jokatu duen Gasteizko Erreginaren Kopako finalerdietako partida.
2019/03/01 - 21:46
Lointek Gernikak irabazi du derbia eta finalerdietan izango da (83-70)
Gernikarrekin debuta egin duen Courtney Williams estatubatuarrak 29 puntu sartu eta partidako jokalaririk nabarmenena izan da.
2019/03/01 - 18:21
Lointek Gernika eta IDK Gipuzkoa aurrez aurre, kopako finalerdien bila
Bi taldeen artean denboraldi honetan izandako aurrekari bakarrean donostiarrak nagusitu ziren puntu bateko aldeagatik (65-64).
2019/03/01 - 16:29
Giro aparta espero da Mendizorrotzako derbian
Ostiral honetan, arratsaldeko 19:30etan zuzenean ikusi ahalko duzu Lointek Gernika Bizkaia eta IDK Gipuzkoaren arteko euskal derbia, zuzenean, ETB4en eta eitb.eus orrialdean.
2019/02/28 - 23:16
Araskik ezin izan du aurrera egin 'bere' kopan (66-60)
Etxekoek 17 puntuko errenta izan dute euren alde, baina ezin izan dute baliatu finalerdietara sailkatu ahal izateko
2019/02/28 - 11:34
Araskik koparekin amestu nahi du
Gasteiztarrek Cadi La Seu izango dute aurkari 19:30etik aurrera, eguneko bigarren final-laurdenean.