San Mames
2024/06/16 - 22:28
Athleticek Sevillari 2-1 irabazita itxi du denboraldia
Garaipen honekin, zuri-gorriek bosgarren postuan amaitu dute F LIga. San Mamesen, etxekoen golak Jone Amezaga eta Ane Azkonak egin dituzte, Garazi, Yulema eta Eunateren agurrean.
2024/06/16 - 21:51
Athleticek Garazi Murua, Yulema Corres eta Eunate Arraiza omendu ditu San Mamesen
Garazi Muruak eta Yulemak Corresek erretiroa hartuko dute, eta Eunate Arraizak beste talde batean jarraituko du bere ibilbide profesionala, aurrerantzean. Athleticek hirurak omendu ditu San Mamesen, Sevillaren aurkako partida jokatu aurretik.
2024/06/13 - 16:30
Yulema Corres eta Garazi Muruak futbola utziko dute denboraldi amaieran
Yulema Corres eta Garazi Muruak Athleticen bizitako momentuak ekarri dituzte gogora futbola utzi aurretik. Adierazi dute pixkanaka hartzen joan direla futbola uztearen erabakia, bai adinagatik bai eta lesioengatik.
2024/06/05 - 14:15
Athleticek Aston Villarekin neurtuko ditu indarrak abuztuaren 7an Ingalaterran
Partida 20:30etatik aurrera jokatuko da Beskot estadioan.
2024/06/04 - 13:33
Garazi Muruak futbola utziko duela iragarri du
Erdiko defentsa getxoztarrak Lezama utziko duela jakinarazi du, hamar denboralditan 178 neurketa jokatuta. Athleticekin liga irabaztea ere lortu zuen 2015-16 denboraldian.
2024/06/03 - 13:11
Itxaso Uriartek kontratua berritu du Athleticekin beste denboraldi baterako
Erdilari gasteiztarrak laugarren denboraldia beteko du Lezaman, eta 25 partida jokatu ditu aurten.
2024/05/30 - 14:47
FIFAren ordezkaritza bat San Mamesen eta Reale Arenan, 2030eko Munduko Txapelketari begira
Nicholas Rozenberg buru duen taldeak bi estadioak bisitatu zituen asteazkenean, 2030eko Munduko Futbol Txapelketako egoitza izateko hautagaiak baitira.
2024/05/24 - 21:15
Irene Paredes eta Damaris Egurrola, Emakumezkoen Txapeldunen Ligako tituluaren bila
Damaris Egurrolaren Olympique Lyonek eta Irene Paredesen Bartzelonak indarrak neurtuko dituzte Txapeldunen Ligako finalean. Bi euskal jokalariak hasierako hamaikakoan izango omen dira.
2024/05/22 - 18:16
Irene Paredes: ''Jendeak erantzuten du emakumezkoen kirolarekin, kasu honetan futbolarekin''
Irene Paredesek larunbatean (maiatzaren 2an) Bartzelonaren eta Lyonen artean San Mamesen jokatuko den Txapeldunen Ligako finalaren inguruan hitz egin du.
2024/05/21 - 21:14
Damaris Egurrola: ''Nik uste dut munduan ikusi ahal den partidarik onenetarikoa izango dela''
Lyoneko jokalariak maiatzaren 25ean San Mamesen jokatuko den 2024ko Emakumezkoen Txapeldunen Ligako Bartzelonaren aurkako finalaren inguruan hitz egin du.
2024/05/20 - 16:49
Athleticen emakumezkoen taldeak San Mamesen jokatuko denboraldiko azken partida
Sevilla izango dute aurkari azken jardunaldi horretan. Zuri-gorriek hirugarrenez jokatuko dute San Mamesen aurtengo denboraldian.
2024/05/20 - 00:58
Iker Muniain: ''Nire iritziz, jendearen maitasuna da garrantzitsuena''
Jokalari nafarrak denboraldia amaituta utziko du Athletic, eta, igandean, zuri-gorri gisa azkenengoz jokatu du San Mamesen. Muniainek gol bat sartu du azken partida horretan, eta hunkitu egin da zaleen aldetik jasotako maitasunagatik.
2024/05/20 - 00:38
Oscar de Marcos: ''Denbora behar izan dut; uste dut, kirol ikuspegitik, ekarpena egin ahal dudala, ondo nago''
Guardiako jokalariak, igandean, Athletic-Sevilla partida amaitu berritan, iragarri du, San Mameseko berdegunean bertan, klub zuri-gorriarekin duen kontratua berritu duela. Horrenbestez, De Marcos izango da Athleticeko kapitaina 2024-25 denboraldian.
2024/05/19 - 23:10
De Marcosek kontratua berritu du Athleticekin denboraldi batez
Oscar De Marcosek 2025eko ekainaren 30era arte luzatu du talde zuri-gorriarekin lotzen duen kontratua. Horrenbestez, Arabako jokalariak beste denboraldi bat emango du Bilboko taldean.
2024/05/19 - 22:56
Athleticek Sevilla menderatu du (2-0), Raul Garciak eta Muniainek gola sartuta, eta bosgarren amaituko du Liga
Raul Garciak eta Iker Muniainek egin dituzte, 17. eta 19. minutuetan, talde zuri-gorriari garaipena eman dioten golak, San Mamesen Athleticeko futbolari bezala jokatu duten azken partidan. Aingeru Olabarrietak debuta egin du lehen taldearekin, eta Oscar de Marcosek berritzea iragarri du.
2024/05/13 - 23:32
Iker Muniainek 20.000 zale baino gehiagoren aurrean esan dio agur Athleticeko ibilbideari, San Mamesen
Iker Muniainek 20.000 zale baino gehiago bildu ditu San Mamesen, Athleticeko jokalari gisa agur esateko ekitaldi batean. Bertan, senideekin, lagunekin, taldekideekin eta futbol munduko jende gehiagorekin egon zen.
2024/05/12 - 14:44
Raul Garciak omenaldi hunkigarria jaso du San Mamesen Athleticen eta Osasunaren arteko derbia hasi aurretik
Raul Garcia Athleticeko jokalariari omenaldia egin dio klubak San Mamesen, Osasuna bere talde ohiaren aurka EA Sports Ligako 35. jardunaldiko derbia hasi aurretik. Jokalari nafarrak zale zuri-gorrien zein gorritxoen babesa jaso du.
2024/05/12 - 13:10
Raul Garcia: ''Partida oso maldan gora jarri da, eta, azkenean, polita da puntu bat biltzea''
Raul Garcia Athleticeko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du Osasunaren aurkako derbiaren amaieran. Zuri-gorrien eta gorritxoen arteko lehia 2-2 amaitu da. Nafarrak omenaldia jaso du partida hasi baino lehen. (adierazpenak, gaztelaniaz)
2024/05/12 - 12:36
Arrasate: ''Berdinketa bat San Mamesen ontzat eman ahal dugu, baina partida ikusita amorru handia ematen du''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak Athleticen aurkako derbiko berdinketaz (2-2) hitz egin du San Mameseko prentsa aretoan.
2024/05/12 - 02:23
Athleticek azken momentuan berdindu du Osasunaren aurkako derbia (2-2)
Asier Villalibrek luzapenean Sergio Herrera atezainaren hutsa aprobetxatuta egindako golak berdinketa ezarri du San Mameseko markagailuan.