Remco Evenepoel
2024/07/10 - 18:12
Pogacarrek Puy Mary mendatean egin du erasoa, Erdialdeko Mendiguneko etapan, 31 kilometro gelditzen zirela
Sailkapen nagusiko liderrak 1. mailako mendateko gainerako 600 metro geratzen zirela jo du aurrera, Frantziako Tourreko 11. etapan. Vingegaard, Roglic eta Evenepoel atzean utzi ditu.
2024/07/10 - 12:50
Philipsenek irabazi du Saint-Amand-Montrondeko esprinta, eta aurrenekoz gailendu da 2024ko Frantziako Tourrean
Alpecin-Deceuninckeko esprinter belgikarrak lau etapa eta puntukako sailkapena irabazi zituen 2023ko Tourrean, eta azkarrena izan da hamargarren etapan, 111. Frantziako Tourreko bosgarren esprintean. UAEko Tadej Pogacarrek lider jarraitzen du, eta sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan.
2024/07/09 - 20:21
Frantziako Tourreko 10. etapako azken kilometroa
Jasper Philipsen belgikarra izan da 2024ko Frantziako Tourreko hamargarren etapako esprintean azkarrena. Sailkapen orokorrean ordea, ez da aldaketa esanguratsurik izan.
2024/07/09 - 10:50
2024ko Frantziako Tourraren 10. etaparen profila eta ibilbidea: Orleans - Saint Amand Montrond (187,3 km)
Errepideetara itzultzeko modu lasaia izango da, ibilbidea laua izango baita ia osorik, eta mendaterik gabea.
2024/07/07 - 20:14
Turgis garaile etapa amaierako esprintean; Aranburu laugarren izan da
Turgis izan da ihesaldiko azkarrena, David Romo, Alex Aranburu, Tom Pidcock eta Derek Gee txirrindulariekin lehiatu ostean garaipenaren bila.
2024/07/07 - 20:10
Pogacarrek, Vingegaardek eta Evenepoelek ikuskizun bikaina eman dute Tourreko 9. etapako 'sterrato' zatietan
Frantziako Tourreko 9. etapa ikusgarria izan da. Hainbat 'sterrato' zati izan ditu, eta txirrindulariek ikuskizun bikaina eman dute. Tadej Pogacar liderra, Remco Evenepoel (sailkapen nagusiko bigarrena) eta Jonas Vingegaard (hirugarrena) nor baino nor gehiago ibili dira.
2024/07/06 - 19:57
Biniam Girmay eritrearrak irabazi du etapa, esprintean, bigarrenez
Biniam Girmayk bigarren garaipena lortu du larunbat honetan Frantziako Tourrean, Jasper Philipsen belgikarra esprint itxi batean menderatuta. Tadej Pogacar esloveniarrak arazorik gabe eutsi dio sailkapen nagusiko lidergoari.
2024/07/06 - 10:38
2024ko Frantziako Tourraren 9. etapako profila eta ibilbidea: Troyes - Troyes (199 km)
Laugarren mailako lau mendate igo beharko dituzte, baina, oro har, ibilbide osoa izango da gorabeheratsua. Horrek arazoak eragin diezazkioke baten bati, egunotan pilatutako nekeagatik.
2024/07/05 - 23:17
Evenepoel jaun eta jabe izan da Frantziako Tourreko lehen erlojupekoan
Remco Evenepoel txirrindulari belgikarra hasieratik gailendu da faborito nagusien artean, eta bere lehen garaipena lortu du Frantziako Tourrean.
2024/07/05 - 21:57
Evenepoel hiru handietan garaipenak lortu dituzten ziklisten zerrendan sartu da
Remco Evenepoelek etapa garaipenak lortu ditu hiru itzuli handietan (Tourra, Giroa eta Itzulia), eta txirrindularitzaren ohorezko zerrendan sartu da, Tourreko zazpigarren etapa irabazi ostean.
2024/07/05 - 20:14
Pello Bilbao: ''Nahiko gustura nago egindako lanarekin''
Remco Evenepoel belgikarrak irabazi du Frantziako Tourreko lehen erlojupekoa (00:28:52) ostiral honetako zazpigarren etapan. Lehen euskalduna, berriz, Pello Bilbao izan da, eta irabazleak baino minutu bat eta 30 segundo gehiago behar izan ditu ibilbidea egiteko.
2024/07/05 - 20:09
Evenepoel gailendu da erlojupekoan, Pogacar eta Roglicen aurretik
Remco Evenepoel txirrindulari belgikarrak irabazi du Frantziako Tourreko lehen erlojupekoa. Tadej Pogacar izan da bigarrena (12 segundora), Primoz Roglic hirugarrena (34ra) eta Jonas Vingegaard laugarrena (37ra). Ikusi faborito nagusien helmugaratzea.
2024/07/05 - 20:00
Evenepoelek atzeko gurpilean presioa galduta egin ditu Tourreko 7. etapako erlojupeko azken bi kilometroak
Remco Evenepoelek irabazi du Frantziako Tourreko zazpigarren etapako erlojupekoa. Helmugarako bi kilometro baino zertxobait gehiago falta zirenean, zerbait igarri du atzeko gurpilean; gurpilak presioa galdu du. Hala ere, belgikarrak etapa garaipena bereganatu du.
2024/07/05 - 19:58
Evenepoelek erlojupekoa irabazi du eta Pogacar liderrarekiko distantzia murriztu du
Soudal taldeko txirrindulariak 12 segundo atera dizkio Tadej Pogacar liderrari, eta, ondorioz, esloveniarrak 33 segundora du orain belgikarra.
2024/07/05 - 12:57
2024ko Frantziako Tourraren 8. etaparen profila eta ibilbidea: Semur en Auxois - Colombey les Deux Églises
Jardunaldiak 183,4 kilometroko ibilbidea du, eta profil laua, baina bost mendate puntuagarri izango dira: 3. mailako bi eta 4. mailako hiru.
2024/07/04 - 20:29
Frantziako Tourreko 6. etapako azken kilometroa, Dylan Groenewegenek esprintean irabazi duena
Jayco AlUla taldeko Dylan Groenewegen txirrindulari herbeheretarrak irabazi du 2024ko Frantziako Tourreko seigarren etapa, ostegunean, Dijonen, oso estua izan den esprintean
2024/07/04 - 19:43
Dylan Groenewegenek irabazi du Dijonen izandako esprinta, eta Pogacarrek lider jarraitzen du Tourrean
Herbehereetako txapeldunak, azken metroetan, Biniam Girmay eta Fernando Gaviria menderatu ditu, eta, horrenbestez, seigarren aldiz lortu du etapa garaipena Tourrean. Sailkapen nagusian, ez da nabarmentzeko moduko aldaketarik izan.
2024/07/04 - 12:16
2024ko Frantziako Tourraren 6. etaparen profila eta ibilbidea: Macon - Dijon (163,5 km)
Pedalei ematen hasi bezain laster aurkituko duten laugarren mailako mendate bakarra izan ezik, etapako ibilbidea laua izango da. Aukera ona izango da maillot berdea lortu nahi dutenentzat.
2024/07/04 - 12:14
2024ko Frantziako Tourraren 7. etaparen profila eta ibilbidea: Nuits Saint Georges-Gevrey Chambertin (25,3 km)
Erlojupekoetan espezialistak diren parte hartzaileentzat jardunaldi aproposa da ostiralekoa, eta arreta osoa maillot horia lortzeko hautagaiek izango dute. Etaparen amaieran, Curtil-Vergy igoera izango dute (1,6 kilometro, eta batez beste, %6,1ko maldekin).
2024/07/03 - 20:12
Cavendish izan da azkarrena Frantziako Tourreko 5. etapako azken kilometroan
Txirrindulari britainiarrak bere Frantziako Tourreko 35. etapa irabazi du. Saint Vulbaseko esprinta irabazi eta Tourreko etapa gehien irabazi dituen txirrindularia bilakatu da.