Ordizia Rugby
2022/04/02 - 22:05
Ampo Ordizia finaletik kanpo geratu da, El Salvadorrekin 16-23 galduta
Gipuzkoarrek partida txukuna egin dute eta amiera arte izan dute irabazteko aukera, baina azkenean galtzaile atera dira.
2022/01/29 - 22:18
Ordizia, aurreskua eta garaipena, Kawa Leaumaren omenez
Ampo Ordiziak garaipen berezia eskuratu eta eskaini dio Kawa Leauma taldekide zenari. Bere kamiseta aurrean, aurreskua dantzatu dute.
2022/01/26 - 16:42
Kawa Leauma zendua omenduko du Ampo Ordiziak larunbatean
Ordizia Rugby Taldeak omenaldia egingo dio Kawa Leaumari, 2021eko abenduaren 21ean hil zen jokalariari. Ekitaldia datorren larunbatean, urtarrilaren 29an, izango da, 16:00etan hasiko den Ampo Ordizia eta Ciencias Enerside taldeen arteko partidaren ostean.
2022/01/26 - 14:19
Ampo Ordiziak omenaldia egingo dio Kawa Leaumari, larunbatean
2021eko abenduaren 21ean hil zen jokalaria omenduko du klubak urtarrilaren 29an, Ciencias Enerside taldearen aurkako partidaren ostean.
2022/01/16 - 13:00
Kawa Leauma Ampo Ordiziako jokalariaren heriotzak hutsunea utzi du taldean
Herbehereetan zela hil zen joan den abenduaren 21ean, istripuz. Jokalariek atsekabez gogoratu dute taldekidea.
2022/01/14 - 13:38
Kawa Leauma Ordizia errugbi taldeko jokalaria gogoan, aste honetako "Helmuga" saioan
Horrez gain, Adur Amatriain surflari zarauztarra eta eski alpinoan aritzen diren Aingeru Garay, Juan del Campo eta June Garitano izango dituzte protagonista.
2022/01/09 - 17:08
Ampo Ordiziak Kawa Leauma zendutako jokalaria omendu du
Ampo Ordiziak 22 eta 3 irabazi dio Burgosi. Garaipena Kawa Leaumarentzat izan da. Ordiziako jokalaria abenduaren 21ean hil zen, Herbehereetan izan zuen zoritxarreko istripu baten ondorioz. Bere taldeak omenaldi xume eta hunkigarria egin dio zendutako taldekide eta lagunari.
2021/12/21 - 18:08
Galparsoro: ''Kawa adibide bat zen zelaian eta zelaitik at, klubean jota gaude''
Iñaki Galparsoro Ordizia Errugbi Taldeko presidenteak, astearte honetan hil den Kawa Leauma Ampo Ordiziako jokalariari buruz hitz egin du. Klubean minduta eta jota daudela adierazi du.
2021/12/21 - 12:47
Kawa Leauma Ampo Ordiziako jokalaria zendu da
Amsterdamgo ospitale batean zegoen larunbataz geroztik, Espainiako selekzioak Herbehereen aurka jokatu zuen partidaren ostean ustekabeko istripu bat izan ondoren. Burezurreko traumatismo larria izan zuen. Ordutik, bere egoera kritikoa zen.
2021/03/27 - 20:41
Ampo Ordizia, Realarekin: ''Ordizia Rugbyko jokalariak zuekin gaude!''
Ampo Ordiziako jokalariek Realari Athleticen aurkako finalean animoak emateko grabatutako bideoa.
2021/02/28 - 13:00
Igor Genua errugbira itzuli da
Urte askoan Hernani taldeko ikurra izan zen Igor Genua eta, geldialdi baten ostean, berriz ere errugbira itzultzea erabaki du, kasu honetan Ampo Ordiziarekin.
2019/07/29 - 15:19
Zazpi taldek jokatuko dute lehen Euskal Errugbi Liga
Aviron Bayonnais, Biarritz Olympique-Pays Basque, Anglet, Hernani, Ordizia, Getxo eta Bera Bera ariko dira lehen mailan.
2019/05/07 - 22:30
AMPO Ordizia, finalerako txartelaren bila
Larunbatean, finalerdietan, El Salvador boteretsua hartu beharko du mendean talde gipuzkoarrak, finalera iristeko.
2019/05/02 - 13:18
Orioko arraunlariak eta Ordizia errugbi taldea, batera entrenatzen
Arraunak eta errugbiak bat egin dute Altamiran. Orioko arraunlariek onartu egin dute Ordiziako errugbi taldeak batera entrenatzeko egindako gonbidapena, eta irudi bitxia eman dute kirolariek.
2019/04/30 - 17:52
Ordizia, ligako tituluaren bila
AMPO Ordiziak helburu potoloa jarri dio bere buruari; liga irabaztea. Igande eguerdian eman nahi du lehen urratsa, Ubu-Colina Clinic taldeari Altamiran irabazita.
2013/09/08 - 23:07
AMPO Ordiziak ezin izan du Superkopa irabazi (3-14)
Valladolideko VRAC Quesos Entrepinares taldea nagusitu da (3-14), eta bigarren urtez jarraian eskuratu du txapelketa.
2013/05/21 - 13:07
Joanes Aierbek agur esan dio errugbiari
Ordiziako kapitainarekin hitz egin dugu, azken partida jokatu ostean.
2013/05/05 - 20:33
Ampo Ordizia, Errege Kopako txapeldun
Talde gipuzkoarrak 17-27 irabazi dio Quesos Entrepinaresi finalean, eta Kopako irabazlea da bigarren urtez jarraian. Aurkako 17-0eko emaitza iraultzea lortu du Ordiziako taldeak.
2013/05/05 - 20:31
Ampo Ordizia Kopako txapeldun izendatu da, 17-0eko emaitza iraulita
Talde gipuzkoarrak bigarren urtez jarraian lortu du Errege Kopa irabaztea. Finalean Quesos Entrepinares gainditu du, 17-27ko emaitzarekin.
2012/05/11 - 21:14
Ampo Ordiziak errugbiko liga finala jokatuko du zuzenean ETB-1en
ETB-1ek Italikoa Giroaren zazpigarren etapa eta Bigarren B Mailako Numantzia eta Deportivoren arteko norgehiagoka eskainiko ditu.