Olinpiar Jokoak
2024/07/27 - 16:28
Espainiak porrota jaso du Australiaren aurka (92-80)
Dario Brizuela gipuzkoarraren eta Xabier Lopez-Arostegui bizkaitarraren taldeak ezin izan du garaipenarekin hasi Parisko Olinpiar Jokoetako ibilbidea, eta Australiak errebantxa hartu du txapelketako lehen partida irabazita (92-80).
2024/07/27 - 13:20
Espainiak 25-22 menderatu du Eslovenia Parisko Jokoetako lehen partidan
Espainiako selekzioak garaipen sufritua lortu du Esloveniaren aurka, atsedenaldira hiru goleko aldearekin galtzen joan (8-11) eta bigarren zatian erreakzio bikaina izan ondoren (25-22). Garciandia gipuzkoarra hasierako zazpikoan egon da.
2024/07/27 - 00:58
Hasi dira Parisko Olinpiar Jokoak, 43 euskal kirolarirekin
Irekiera-ekitaldia Austerlitzeko zubiaren eta Jenako zubiaren arteko sei kilometroetan egin da, Trocaderoko lorategiak eta Eiffel dorrea lotzen dituen zubiraino, Sena ibaitik.
2024/07/25 - 22:01
Chourraut, Lazkano eta Echaniz gogotsu dira lehiaketa hasteko
Hiru euskal palista arituko dira slalom proban Parisko Olinpiar Jokoetan. Miren Lazkano eta Pau Echanizentzat lehen Jokoak izango dira hauek, baina Maialen Chourrautek bosgarrenak izango ditu.
2024/07/25 - 21:47
Espainiak lehen aldiz irabazi du Olinpiar Jokoetan, Japonia garaituz (2-1)
Aitana Bonmatiren eta Mariona Caldenteyren golei esker lortu du Japoniaren aurka kontrako emaitzari buelta ematea.
2024/07/25 - 21:02
Etxeberriak eta Tchaptchetek galdu egin dute Espainiako selekzioarekin Brasilen aurka, Parisen (18-29)
Emaitza honekin, selekzioari txapelketa zaildu zaio. Sailkapenaren bila jarraituko dute, baina faboritoetako batzuen aurka gurutzatzeko arriskuarekin.
2024/07/25 - 17:27
Oier Ibarretxe eta Virginia Diaz prest dira Olinpiar Jokoetan dena emateko
Jokoen hasiera prestatzen ari diren Basque Teameko kirolariekin egon gara: Virginia Diaz arraunlariarekin eta Oier Ibarretxe boxeolariarekin. Diazentzat bigarren Jokoak izango dira; Ibarretxe, aldiz, lehen aldiz arituko da.
2024/07/24 - 22:27
Sergio Gomez txuri-urdinak garaipena eman dio Espainiari Uzbekistanen aurka (1-2)
Aimar Oroz Osasunako erdilaria titular gisa aritu da; Jon Pacheco eta Beñat Turrientes Realeko jokalariek, ordea, aulkitik jardun dute.
2024/07/23 - 16:49
Ibai Gomez Olinpiar Jokoen aurrean: ''Aukera hau aprobetxatu nahi dugu; ilusioz beteta goaz''
Ibai Gomez Dominikar Errepublikako hautatzailea da 2024ko Parisko Joko Olinpikoei begira. Athletic Clubeko bere taldekide ohia, Fernando Amorebieta, bere laguntzailea izango da ibilbide honetan. Bilbotarrak helburuak betetzea espero du.
2024/07/22 - 22:48
Tadej Pogacarrek uko egin die Olinpiar Jokoei atseden hartzeko
Domen Novakek beteko du Frantziako Tourra irabazi berri duenb txirrindulariaren tokia errepideko proban.
2024/07/22 - 16:30
Alex Aranburu eta Oier Lazkano, prest Olinpiar Jokoetarako
Frantziako Tourreko hainbat ihesalditan protagonista izan dira Oier Lazkano eta Alex Aranburu euskal txirrindulariak. Parisko Olinpiar Jokoak dituzte helburu orain.
2024/07/21 - 22:08
Oier Lazkano: ''Etapa zailak izan dira, batez ere azken astean; pozik nago egindakoarekin''
Movistar taldeko txirrindulari gasteiztarra lehenengoz aritu da Frantziako Tourrean. Ihesaldi askotan sartu da, eta orain Parisko Olinpiar Jokoetan parte hartuko du, Espainiako selekzioarekin.
2024/07/18 - 16:30
Joko Olinpikoetan domina lortzeko ametsa du Salma Solaunek
Bakarka lehiatzen hasi zen arren, taldeka lanean ari da gaur egun Salma Solaun. Belauneko ebakuntza egin ziotenean izandako atsedenaldian hartu zuen erabakia. Oso pozik dagoela dio elkarrizketa honetan, eta domina bat lortzeko asmoz doa Parisera.
2024/07/17 - 16:32
Rafa Vilallonga, lehen Joko Olinpikoetarako ilusioz
Rafa Vilallonga getxoztarrak Parisko Olinpiar Jokoetan hartuko du parte, Espainiako belar-hockey selekzioarekin. Dominaren bila joango dela aitortu du elkarrizketa honetan.
2024/07/16 - 13:34
Oier Lazkanok Olinpiadetako erlojupekoan hartuko du parte
Hala, Juan Ayuso ordezkatuko txirrindulari gasteiztarrak; izan ere, Ayusok Tourra utzi behar izan du covidak jota, eta ez da prest egongo.
2024/07/15 - 16:30
John Cabang atleta irurarrak Filipinak ordezkatuko du Olinpiar Jokoetan: ''Ametsa segi behar da''
Parisko Olinpiar Jokoetan hartuko du parte John Cabang jatorri filipinarreko gazte irurarrak. Zer-nolako helburuak dituen kontatu du elkarrizketa honetan, besteak beste.
2024/07/12 - 16:30
Tokioko esperientzia baliatu nahi du Virginia Diazek Parisen
BAT Basque Teameko arraunlaria banaka lehiatuko da Parisen, eta Tokioko esperientzia balaituko du horretarako. Virginia Diazek Suitzako sailkatze estropada guztiak irabazi zituen, eta, beraz, estatistikoki, Jokoetan goian egoteko aukera handia izango du.
2024/07/11 - 16:30
Ariane Toro eta Oier Ibarretxe urrea lortzeko lehian arituko dira Parisen
Ariane Torok eta Oier Ibarretxek adin eta helburu berdinak dituzte. Bata judoka eta bestea boxeolaria. Biak ala biak, Olinpiar Jokoetan egongo dira Basque Teamen eskutik urrezko domina irabazteko asmoarekin.
2024/07/10 - 22:16
Espainiak Beñat Turrientes, Aimar Oroz eta Jon Pacheco deitu ditu, Olinpiar Jokoetarako
Realeko eta Osasunako erdilariak eta Realeko atzelaria Santi Denia Espainiako hautatzaileak egindako zerrendan daude, Parisko Olinpiar Jokoetarako. Multzo fasean, Espainiak Uzbekistan, Dominikar Errepublika eta Egipto izango ditu aurkari.
2024/07/10 - 14:34
Naia Laso eta Alain Kortabitarte skaterrak, Olinpiar Jokoetarako bidean
Bi kirolariek Budapesten lortu zuten Parisen egoteko txartela. Naia Lasok 14 urte ditu, eta Olinpiada batzuetan parte hartuko duen euskal kirolaririk gazteena da.