Olinpiar Jokoak
2024/08/07 - 01:43
Paredesek, Oihane Hernandezek, Lucia Garciak eta Letek brontzezko domina izango dute jokoan, Alemania aurkari
Olinpiar Jokoetako hirugarren postua eskuratzeko partida ostiralean jokatuko dute, 15:00etan, eta Espainiak Bibiane Schulzeren Alemania izango du aurkari. Asteartean jokatutako finalerdian, Brasilek 4-2 menderatu du Espainiako selekzioa.
2024/08/06 - 23:39
Basque Teamek eta Atletico San Sebastianek Pau Etxaniz, Maialen Chourraut eta Miren Lazkano omendu dituzte
Astearte arratsaldean, Donostian, Parisko Olinpiar Jokoetan domina irabazi duen Etxanizek eta Jokoetan parte hartu duten Chourrautek eta Lazkanok omenaldi beroa jaso dute.
2024/08/06 - 21:06
Naia Laso zazpigarren geratu da skate parkeko finalean
Basque Team taldeko skaterrak 86.28 puntu lortu ditu bere hirugarren saiakeran, aurreko bietan erori ondoren. Horrenbestez, diploma olinpikoa eskuratu du.
2024/08/06 - 13:38
Gracia Alonso: ''Ez nuen inoiz pentsatu izango domina olinpikoa lortzea''
Gracia Alonso de Armiño bilbotarrak zilarrezko domina bereganatu du hiruko saskibaloian, Espainiako selekzioarekin. Finaleko neurketan puntu bategatik galdu zuen bere taldeak Alemaniaren aurka (17-16), eta lehia berdintzeko azken jaurtiketa izan zuen euskal ordezkariak, baina ez zuen asmatu
2024/08/06 - 01:34
Zilarra Gracia Alonso de Armiño bilbotarrarentzat, hiruko saskibaloian (17-16)
Espainiak galdu egin du Alemaniaren aurka, Parisen jokatutako finalean.
2024/08/06 - 01:27
Horrelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia abuztuaren 5ean, astelehena
Jardunaldiaren laburpena: kayak krosa, hiruko saskibaloia, futbola eta waterpoloa
2024/08/05 - 22:50
Oroz, Turrientes eta Pacheco Olinpiar Jokoetako finalerako sailkatu dira, Espainiako selekzioarekin
Espainiak Maroko menderatu du, 1-2, astelehenean jokatutako finalerdian. Ferminek eta Juanluk egin dituzte Espainiaren golak, eta Rahimik, penaltiz, partidako lehenengo gola sartu du. Aimar Orozek partida osoa jokatu du, eta Beñat Turrientes azken minutuetan zelairatu dute.
2024/08/05 - 20:05
Luis Mari Lasurtegi: ''Podiumera igo aurretik arrauna altxatu nuen''
Gaur 40 urte, Luis Mari Lasurtegik Los Angelesko 1984ko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina kolkoratu zuen. Arraunlari sanjuandarrak Fernando Climent sevillarrarekin osatu zuen bikotea.
2024/08/05 - 19:09
Chourrautek ezin izan du kayak kroseko finalerdietara sailkatu, eta Parisko Olinpiar Jokoei agur esan die
Lasarte-Oriako palistak, piraguismo eslalomeko K1eko hiru olinpiar dominaren jabea bera, final laurdenetan kanporatu dute, astelehen arratsaldean, bere kanporaketan hirugarren postua erdietsita; aurreneko biek lortu dute finalerdietarako txartela.
2024/08/05 - 18:09
Alain Kortabitartek ''baldintzatuta'' jardungo du asteazkenean, belaunean min hartu ostean
Alain Kortabitarte errenteriarra (19 urte) asteazkenean estreinatuko da Parisko Olinpiar Jokoetan, skateko "park" modalitatean. Astelehen honetan, entrenatzen ari zela, min hartu du belaunean, eta uste du "baldintzatuta" arituko dela etziko proban.
2024/08/05 - 01:20
Horrelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia abuztuaren 4an, igandea
Euskal kirolariek igande honetan, abuztuaren 4an, Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan lortutako emaitzen laburpena: golfa, eskubaloia, piraguismoa, atletismoa eta hockeya.
2024/08/05 - 01:05
Kauldi, Garciandia eta Hernandez final-laurdenetan dira, Espainiak Kroaziari irabazita (32-31)
Azken segundoan sartutako golak garaipena eman dio Jordi Riverak entrenatutako taldeari. Final-laurdenetan Egipto izango dute aurkari.
2024/08/04 - 23:02
Diploma olinpikoa irabazi du Jon Rahmek, dominak gertu izan ostean
Barrikakoa sailkapenaren buruan egon da lau kolperainoko aldearekin, baina huts egin du azken bederatzi zuloetan. Urrea Scottie Scheffler estatubatuarrak irabazi du.
2024/08/04 - 22:15
Rahm: ''Oso ondo jokatzen nenbilen, eta azkenean ezertarako aukerarik ez izatea mingarria da''
Jon Rahm bosgarren sailkatu da Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetako golf txapelketan, eta, ondorioz, diploma olinpikoa bereganatu du. Dominak lortzeko lehian ibili da ia azkenera arte, baina podiumetik at geratu da. Txapelketa amaitutakoan, adierazpen hauek egin ditu.
2024/08/04 - 21:23
Kristen Faulkner estatubatuarrak irabazi du urrezko domina txirrindularitza proban
Helmugatik hiru bat kilometrora eraso erabakigarria jo du Kristen Faulknerrek, eta ezustean harrapatu ditu berarekin ihesean joan diren Marianne Vos, Lotte Kopecky eta Blanka Vas.
2024/08/04 - 20:41
Maialen Chourraut kayak-kroseko final-laurdenetarako sailkatu da, eta Miren Lazkano kanporatu egin dute
Final-laurdenak astelehenean izango dira, 15:30ean, Vaires-sur-Marne herriko kanalean.
2024/08/04 - 20:39
Basterra eta Vilallonga dominak lortzeko borrokatuko dira finalerdietan, Belgika 2-3 garaitu ostean
Espainiako belar-hockeyko gizonezkoen selekzioak mendean hartu du Belgika Parisko Olinpiar Jokoetako final-laurdenetan, 'Chefo' Basterraren gol bati esker.
2024/08/04 - 00:10
Horrelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia abuztuaren 3an, larunbata
Euskal kirolariek larunbat honetan, abuztuaren 3an, Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan lortutako emaitzen laburpena: arrauna, golfa, waterpoloa, piraguismoa, judoa, futbola, eskubaloia eta txirrindularitza.
2024/08/03 - 23:35
Espainiako selekzioa Olinpiar Jokoetako finalerdietarako sailkatu da, Kolonbia kanporatuta
Espainiako selekzioak Kolonbiakoa kanporatu du final-laurdenetan. Neurketa 2-2 amaitu da, eta penalti jaurtiketetan Espainia nagusitu da (4-2)-
2024/08/03 - 21:42
Rahm eta Schauffele lidertzan dira azken jardunaldiaren faltan
Barrikako golf-jokalariak eta estatubatuarrak, 199 kolperekin (14 parretik behera) hirugarren jardunaldian, golf txapelketako lidergoa partekatzen dute.