Olinpiar Jokoak
2021/07/02 - 18:41
Urkullu lehendakariak Olinpiar Jokoetan lehiatuko diren euskal kirolariak agurtu ditu
Basque Teamek Getxon duen egoitzan egon da Iñigo Urkullu lehendakaria Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartuko duten euskal kirolariekin.
2021/06/29 - 14:39
5 euskal jokalari, Espainiako selekzioarekin Olinpiar Jokoetan
Luis de la Fuentek Unai Simon, Jon Moncayola, Martin Zubimendi, Mikel Merino eta Mikel Oyarzabal deitu ditu.
2021/06/27 - 23:39
Odei Jainagak eta Carlos Tobalinak urrea eskuratu dute
Carlos Tobalina Basque Teameko pisu jaurtitzaileak urrea eskuratu du (19,89 m), baita Odei Jainagak ere xabalinarekin (79,54 m). Asteazkenean jakingo da Jokoetara joango diren jaurtitzaileen zerrenda.
2021/06/26 - 23:02
Diego Aranaren etengabeko ahalegina Tokion egoteko
Diego Aranak Tokion lehiatuko den taldearen plaza bat berarentzat izatea amesten du, bere lehen hitzordu olinpikoa izango litzatekeena. Rocio Ybarra eta María Lopez de Eguilazek badakite zer den.
2021/06/22 - 13:03
Jon Rahm Tokioko Olinpiar Jokoetan izango da
Carlota Ciganda nafarra ere Japonian egongo da.
2021/06/12 - 14:17
Loyo maratoilaria eta Munguira eta Castillo paratletak, mugak gaindituz
Atalaren hiru protagonistak oso urrun iritsi dira programa olinpikoan zein paralinpikoan izarra den kirolean, atletismoan.
2021/06/08 - 15:24
Pauline Ado, Tokiorako sailkatu den euskal surflari bakarra
Tokioko Olinpiar Jokoetara joango diren 40 surflariak erabakita daude jada. Asteburuan El Salvadorren jokatu da Munduko Txapelketa, Duru eta Fitzgibbons garaileak izan dira.
2021/06/06 - 20:55
Asier Garcia, Txema Avendaño, David Mouriz, Agurtzane Egiluz eta Beatriz Zudaire
Gizonezkoen selekzioa Tokiora iritsi da, Europa eta Munduko Txapelketan eta batez ere Paralinpiar Jokoetan lorpen handiak erdietsita. Emakumezkoen selekzioak, bere aldetik, paper ona egin nahi du.
2021/06/05 - 23:02
Aritz Aranburuk errepeskako 8. kanporaketan agur esan dio Jokoen ametsari
Aritz Aranburu surflari zarauztarrak ezin izan du berraukerako 8. kanporaketa gainditu, El Salvadorren jokatzen ari den Munduko Surf Txapelketan. Hartara, ezingo da Tokion egon.
2021/06/03 - 14:30
Nadia Erostarbek aurrera egin du, eta Andy Criere kanpoan geratu da
Albiste onak eta txarrak ekarri ditu El Salvadorren jokatzen ari den munduko txapelketak. Erostarbek aurrera jarraitzen du bigarren aukeran, eta Crierek, berriz, ezin izan du kanporaketa gainditu.
2021/06/01 - 11:47
Atzerriko lehen talde olinpikoa Tokion da jada
Australiako emakumeen sofbol taldea gaur heldu da Japoniara, denak txertoa jarrita dutela.
2021/05/26 - 18:54
Diziplinak erakusten die bidea Virginia Diaz, Ondiz Lekubarri eta Aitzpea Gonzalezi
Virginia Diazek dagoeneko poltsikoan du Tokioko Jokoetako W2-an lehiatzeko txartela. Bera da kapituluko beste bi arraunlarien erreferentzia: Ondiz Lekubarri eta Aitzpea Gonzalez.
2021/05/23 - 14:29
Virgina Diazek urrea lortu du Lucernako Munduko Kopan
Basque Teameko bekadunaren lemazainik gabeko bikoak hegan egin du azken 500 metroetan.
2021/05/19 - 12:46
Hiri Olinpikoko %80a txertatuta egongo da
Thomas Bach Nazioarteko Batzorde Olinpiko presidentea baikor da.
2021/05/18 - 13:52
Iñigo Llopis, Europako txapelduna
Iñigo Llopisek urrezko domina bereganatu du Madeiran jokoan den igeriketa egokituko Europako txapelketan. Tokioko Paralinpiar Jokoetan goiko postuetan izateko lehian egon daitekeela baieztatu du.
2021/04/20 - 19:44
Iñigo Peñak Tokioko Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratu du
Basque Teameko euskal piraguistak garaipena eta Olinpiar Jokoetarako sailkapena lortu du K-2 1000 metroko mailan Francisco Cubelosekin bikotea osatuta, Espainiako sailkatze-proba irabazita.
2021/04/18 - 19:50
Basque Teameko surflariek haien hastapenak gogoratu dituzte
Aritz Aranburuk, Andy Crierek, Ariane Ochoak, Nadia Erostarbek, Garazi Sanchezek eta Leticia Canalesek Tokioko Jokoetan lehen aldiz olinpikoa izango den kirola izan dute hizpide, 'Lehen olatua' izeneko atal honetan.
2021/04/18 - 15:17
Kipchoge maratoi olinpikorako prest dago, Holandako aireportuko pistan irabazi ostean
Eliud Kipchoge atleta kenyarrak bere 12. garaipena lortu du 14 maratoi ofizialetan. Hala, 2:04:30 denborarekin, Tokion bere titulu olinpikoa mantentzeko prestatzen hasi da.
2021/04/14 - 22:34
Basque Teameko piraguistak, Olinpiar Jokoei begira
Maialen Chourraut, Ander Elosegi, Begoña Lazcano, Iñigo Peña eta Higinio Rivero Basque Teameko piraguistak 2021eko Tokioko Olinpiar Jokoetarako prestatzen ari dira.
2021/02/21 - 00:39
Pau Gasol, Barçara itzultzetik gertu
Hala eman du jakitera 'Mundo Deportivo' egunkariaren edizio digitalak. Alabaina, gerora, Gasol berak adierazi du oraindik ez dagoela kantxetara itzultzeko moduan