Oinatz Bengoetxea
2016/12/31 - 13:33
Bengoetxea VI.ak eta Larunbek bigarren puntua eskuratu dute
22-18 irabazi zieten atzo Elezkano II.a eta Zabaletari Etxebarrin. Alde handiz aurretik ibili ziren Oinatz eta Mikel baina gero kosta egin zitzaien 22-ra iristea. Bengoetxea izan zen onena.
2016/12/24 - 21:03
Victorrek eta Albisuk Bengoetxea eta Larunberi irabazi diete (22-20)
Urdinek txapelketako hirugarren garaipena lortu dute, amaiera estu batean.
2016/12/11 - 21:39
Bengoetxea VI-Larunbe bikoteak lehen puntua eskuratu du
Urrutikoetxea-Beroiz bikotearen kontra irabazi dute Lekeitioko frontoian (22-13), Binakako Txapelketan. Partida atzean erabaki da, eta Larunbe Beroiz baino gehiago izan da.
2016/11/29 - 17:53
Oinatz Bengoetxea, harro hiru txapelen jabe egin delako
7. pilotaria modalitate guztietan txapela lortzen, leitzarrak dio finala sekula jokatu duen partidarik gogorrena izen dela psikologikoki. Kontratua luzatzeko arazorik ez du ikusten nafarrak.
2016/11/28 - 21:36
Oinatz Bengoetxea hiru txapelak dituztenen taldean sartu da
Leitzarrarekin batera, Julian Retegi, Fernando Arretxe, Juan Martinez de Irujo, Aimar Olaizola, Mikel Urrutikoetxea eta Abel Barriola herrikidea daude.
2016/11/28 - 12:57
Oinatz Bengoetxea: 'Sufritzen jakitea izan da gakoa'
22-21 irabazi zuen Leitzakoak Jokin Altunaren kontra Gasteizeko Ogeta pilotalekuan jokatutako finalean.
2016/11/27 - 21:33
Oinatz Bengoetxea, Lau t'erdiko errege
Leitzarrak Jokin Altunari irabazi dio 22 eta 21. Final bikaina jokatu dute bi pilotariek, euren onena emanez.
2016/11/27 - 21:09
Bengoetxea, leher eginda, ezin arnasa hartuta finalaren ostean
Txapelduna oso nekatuta agertu da EITBko kameren aurrean, Lau t'erdiko finala irabazi bezain laster. Geroago, emozionatuta agertu da, irabaztea kostatu zaion txapela lortuta.
2016/11/27 - 20:42
Bengoetxea VI.a, garaile Lau t'erdikoan
Ados heldu dira 21 tantoetara, emozioa azken momentura arte mantenduz, eta azkenean, Oinatz Bengoetxea gailendu zaio Jokin Altunari Lau t'erdiko finalean.
2016/11/27 - 15:55
Bengoetxea eta Altuna, bi pilotari trebe aurrez aurre
Oinatzek hiru txapelak janzten dituen zazpigarren pilotaria izan nahi du. Jokinek, berriz, bere lehen final handia jokatuko du 20 urterekin.
2016/11/26 - 14:08
Bengoetxea eta Altuna, lau t’erdiko txapelaren bila
Jokin Altunarentzat lehen mailako Lau t’erdiko lehen finala da. Oinatz Bengoetxearentzat, berriz, bigarrena izango da, Olaizolarekin 2012koa 22 eta 8 galdu ostean.
2016/11/24 - 10:26
Bengoetxeak eta Altunak pilotak aukeratu dituzte
Igandean jokatuko da final handia Ogetako pilotalekuan, eta bi pilotariek oso pilota ezberdinak aukeratu dituzte, halere, pozik azaldu dira materialarekin.
2016/11/22 - 14:42
Oinatz Bengoetxea, frontoiko zurrunbilotik urrun
Leitzako pilotariak igandeko finalean du burua, baina lasai-lasai dago, zaratatik urrun.
2016/11/14 - 16:33
Bengoetxeak eta Altunak jokatuko dute finala pronostikoak hautsita
Bi multzoetako bigarrenak izango dira finalean Partidu gogoangarrian Bengoetxeak 22 eta 21 irabazi zion Urrutikoetxeari Altunak 13an utzi zuen Olaizola handia 17 urte geroago gipuzkoarra da finalean
2016/11/13 - 20:15
Jokin Altuna izango da Bengoetxea VI.aren aurkaria, final handian
Amezketarra 22 eta 13 gailendu zaio Aimar Olaizolari txapelketako bigarren finalerdian. Finala azaroaren 27an jokatuko da.
2016/11/13 - 15:00
Oinatz Bengoetxeak gaur jakingo du finalean aurkaria nor izango duen
Aimar Olaizola eta Jokin Altuna bigarren txartela lortzen saiatuko dira gaur arratsaldean Donostian. Nafarrak bederatzigarren finala izango luke lau t´erdian eta gipuzkoarrak berriz, estreinakoa.
2016/11/12 - 22:34
Bengoetxea VI.ak 22 eta 21 irabazi dio Mikel Urrutikoetxeari
Leitzakoak Lau t'erdiko txapelketako finala jokatuko du, egungo txapeldunari gailendu ostean.
2016/11/12 - 21:43
Bengoetxea VI.a finalera, Urruti txapelduna kanporatu ostean (22-21)
Leitzarrak atzetik hasi du partida, baina emaitza irauli du joko bikaina eginda. Finaleko aurkaria, Olaizola II.aren eta Altuna III.aren arteko bigarren finalerditik aterako da.
2016/11/12 - 13:46
Bengoetxea VI.a eta Urrutikoetxea finaleko lehen txartelaren bila
Lau t´erdiko Txapelketa azken txanpa sartuko da asteburu honetan. Aurreneko finalaurrekoa gaur jokatuko dute Oinatzek eta Mikelek Labriten. Nafarra saiatuko da txapeldunari lanak ematen.
2016/11/11 - 15:50
Bengoetxea VI.a eta Urrutikoetxea, final handiaren bila
Bizkaitarra egungo txapelduna da eta ez du partidarik galdu aurreko ligaxkan. Leitzarrak, berriz, bakarra galdu du, baina sasoi betean da.