Munduko Saskibaloi Txapelketa
2016/11/23 - 22:33
Garaipen garrantzitsua Berlinen (88-92)
RETAbet Bilbao Basketek azken laurden bikainari esker irabazi eta Eurocupeko hurrengo faserako sailkatzeko pauso garrantzitsua eman du. Lapornik, 18 punturekin, saskiratzaile onena.
2016/09/27 - 14:05
Istanbul, 2017ko Lauko Finalaren egoitza
16.000 zaleentzako jesarleku dituen Sinan Erdem Dome pabiloian jokatuko da aurten Euroligako Final Fourra.
2016/06/09 - 00:39
Laugarren partida jokatuko dute Baskoniak eta Bartzelonak (89-83)
Bartzelona Lassaren aurka hirugarren partida jokatu du Laboral Kutxak eta Endesa Ligako finalerdietan bizirik dira oraindik.
2016/02/18 - 16:25
Bilbao Basket eta Baskonia, Kopari ekiteko prest
Hainbat zale heldu dira Euskal Herritik gure bi ordezkariei animoak emateko. Bilbao Basketek gaur arratsaldean jokatuko du, eta Baskoniak, aldiz, bihar du hitzordua.
2016/02/18 - 15:08
Bilbao Basket, 2008ko balentriaren bila Bartzelonaren aurka
Talde katalana faboritoa da, Sito Alonsoren gizonen kontrakoan, baina bizkaitarrak finalerdietara sailkatzen saiatuko dira. Partida 19:00etan hasiko da.
2016/02/18 - 13:13
Heldu da eguna: hemen da Kopa
Baskoniak bihar jokatuko du Obradoiroren aurka; Bilbao Basketek, aldiz, gaur bertan du hitzordua, Bartzelonaren kontrako partidan.
2016/02/17 - 18:30
Errege Kopa, inoiz baino hautagai gehiagorekin
Real Madril, Bartzelona, Valentzia eta Baskonia dira, askoren ustez, faborito nagusiak. Azken urteotan, zuriak eta talde katalana nagusitu dira Kopan, baina aurten talde gehiago dabiltza oso sendo.
2016/02/17 - 11:52
Dena prest Coruñan Koparen zirraraz gozatzeko
Real Madril, Valentzia, Bartzelona eta Baskonia dira faboritoak titulua eskuratzeko. Datozen lau egunotan, emozioa eta zalantza izango dira nagusi erritmo handiko hitzorduan.
2016/02/16 - 17:35
Bilbao Basket ilusionatuta doa Kopara, ezustekoa emateko asmoz
Sito Alonsoren gizonek azken bi partidak galdu dituzte, Koparen atarian, eta Europatik kanpo geratu dira, baina gogo handiz helduko dira Coruñara.
2016/02/16 - 15:31
Baskonia, Kopako titulua eskuratzeko faboritoetakoa
Gasteiztarrak oso sendo dabiltza; erdietsitako azken garaipenek ondo islatzen dute Perasovicen gizonak sasoi betean daudela, aurkari gogorren artean lortu baitituzte.
2016/02/15 - 16:56
Shengeliari ebakuntza egingo diote ostiralean kanpoko meniskoan
Baskoniako jokalari georgiarrak UCAM Murtziaren aurkako partidan jasan zuen lesioa, ezkerreko belaunean.
2016/02/15 - 14:04
Puntuen errekorra, Kobe Bryanten azken All Starrean
Mendebaldeko jokalariek 196-173 irabazi dute, Ekialdekoen aurka. Lakers taldeko jokalari mitikoak azken aldiz jokatu du All Starra.
2016/01/31 - 22:45
Bilbao Basketek ez du aukerarik izan liderraren aurka (85-49)
Sito Alonsoren gizonek galdu dute Fontetan, Valentziaren kontra. Etxekoek erakutsi dute zergatik dauden lehen postuan eta zer dela eta irabazi dituzten partida guztiak.
2016/01/31 - 16:14
Baskoniak Murtzian galdu du, amaiera polemikoko partidan (68-66)
Shengeliak saskiratzea lortu du, eta bi puntu horiek luzapena behartzeko balio zuten, baina epaileek erabaki dute jokaldia denboraz kanpo izan dela eta georgiarrak ez duela faltarik jaso.
2016/01/31 - 00:42
GBCren ahaleginak ez du etekinik eman Fuenlabradan (94-82)
Porfi Fisacen gizonek lan ona egin dute bolada onean dabilen arerio baten aurka, baina ezin izan dute garaipenik eskuratu. Doblasek, Landryk eta Wearrek partida bikaina egin dute.
2015/12/17 - 01:42
Bilbao Basket aise gailendu zaio Trentori eta bere taldeko liderra da
Sito Alonsoren gizonek partida bikaina egin dute Italiako taldearen aurka. Laster jakingo dute zeintzuk izango diren Eurocupeko ondorengo fasean izango dituzten arerioak.
2015/12/16 - 19:51
Baskoniak garaipena nahi du Top 16ri bigarren postutik ekiteko
Perasovicen gizonek, Cedevitari gailentzeaz gain, behar dute Olympiacosek Anadolu Efes menpean hartzea; izan ere, turkiarrak dira taldeko bigarren tokian azken jardunaldiaren faltan.
2015/09/09 - 20:22
Dejan Todorovicek beste urtebete emango du Dominion Bilbao Basketen
Jokalari serbiarra iaz ere aritu zen Bilboko taldean, eta Unicajak, bere klubak, kontratua berritu dio; utzita bueltatu denez, Sito Alonsoren esanetara jarraituko du.
2015/09/08 - 02:11
Baskoniak biziago jokatzea eta defentsa jokoa egitea espero du Adamsek
Aurten Gasteizen bigarren denboraldia jokatuko duen antolatzaile estatubatuarraren ustez, denboraldi-aurrean 'talde-jokoa handiagoa da, aurrez aurreko jokaldi gutxiago bilatzen dira'.
2015/09/06 - 00:00
Serbia Espainiari gailendu zaio Eurobasketen hasieran (70-80)
Scarioloren gizonek hamar puntuko aldea ere izan dute, baina egungo munduko txapeldunordeak defentsa erabili du markagailuari buelta emateko eta hirugarren laurdenean apurtu du partida.