Mikel Urrutikoetxea
2025/09/20 - 22:40
Omenaldi beroa egin diote Mikel Urrutikoetxeari bere azken partidan
Mikel Urrutikoetxeak agur esan dio pilota profesionalari 16 urteko ibilbidearen ondoren. Omenaldi beroa jaso du Bizkaia Frontoian.
2025/09/18 - 22:57
Urrutikoetxeak agur esango du larunbatean, 16 urte profesionaletan eman eta 719 partida jokatu ondoren
Zaratamarrak hiru txapelak dituen zortzi pilotarietako bat da. 2015ean eskuz banakako eta lau t 'erdikoa irabazi zituen. Urtebete geroago, Aimar Olaizola lagun zuela eta atzelari bezala, binakako txapela lortu zuen.
2025/07/08 - 13:59
Urrutikoetxea eta Albisu garaile, Ezkurdiaren eta Martijaren aurka, Sanferminetako ligaxkako lehen partidan
Urrutikoetxea-Albisu bikoteak 22-19ko emaitzarekin bereganatu du garaipena Ezkurdiaren eta Martijaren aurka jokatutako San Fermin Torneoko A multzoko ligaxkako estreinako neurketa. Hala, bada, lehen puntua poltsikoratu dute Urrutikoetxeak eta Albisuk.
2025/07/02 - 14:45
Binakako San Fermin Txapelketa uztailaren 5etik 14ra artean jokatuko da
Lau bikotek badute jada multzoen faserako txartela ziurtatuta: Etxeberria-Zabaleta, Artola-Iztueta, Altuna III-Bikuña eta Peña II-Mariezkurrena II. Horiez gain, Urrutikoetxea-Albisu vs Larazabal-Imaz eta Ezkurdia-Martija vs Elordi-Rezusta partidetako irabazleek osatuko dute txapelketa.
2025/06/03 - 19:31
Azken finalak eta Buruz Buruko palmaresa
Retegi II.a, hamaikarekin, da Banakako Txapelketa gehien irabazi dituen pilotaria.
2025/03/19 - 19:26
Aimar Olaizola: ''Urrutikoetxea, kirol mailan, pilotari konpletoenetako bat izan da''
Aimar Olaizola Baiko Pilotaren kirol zuzendariak Mikel Urrutikoetxeak emandako maila goraipatu du, zaratamoztarrak erretiroa irailaren 20an hartuko duela iragarri duen prentsaurrekoan.
2025/03/19 - 15:40
Urrutikoetxea, txapeldun baten agurra
Mikel Urrutikoetxeak amaiera jarriko dio bere kirol ibilbide profesionalari 2025eko irailaren 20an. Pilotaritzaren historiako onenen artean da, besteak beste, hiru txapel handiak irabazi baititu: Buruz Burukoa, Binakakoa eta Lau t'erdikoa.
2025/03/19 - 12:48
Mikel Urrutikoetxea: ''Esan dezaket pozik eta harro nagoela egindako ibilbide polit honekin''
Mikel Urrutikoetxeak pilota utziko duela iragarri du, asteazken goizean emandako prentsaurrekoan. Azaldu du aken partida irailaren 20an jokatuko duela, Bizkaia frontoian.
2025/03/19 - 12:24
Mikel Urrutikoetxea, Buruz Burukoaren txapela Bizkaira berriro eraman zuen pilotaria
Zaratamoztarrak iragarri du irailaren 20an emango diola amaiera pilotaritzan egin duen ibilbideari. Palmaresean, hiru txapel handi ditu: 2015eko Buruz Buruko Txapelketakoa, 2015eko Lau t'erdikoa, eta 2016ko Binakakoa.
2025/03/19 - 12:20
Mikel Urrutikoetxeak erretiroa hartuko du 2025eko irailaren 20an
Zaratamokoak esku pilota profesionala uztea erabaki du, 35 urterekin, eta palmaresean hiru txapel handi dituela. Bere azken partida irailaren 20an jokatuko du, Bilbon.
2025/02/15 - 21:53
Urrutikoetxeak eta Mariezkurrenak garaipen batekin amaitu dute ligaxka (22-11)
Mikel Urrutikoetxea eta Jon Mariezkurrena 22 eta 11 nagusitu zaizkie Salaberria eta Rezustari final-laurdenetako ligaxkako azken partidan.
2025/02/10 - 18:23
Binakako Txapelketako 13. jardunaldiko hiru tantorik onenak
Mikel Urrutikoetxea, Jokin Altuna eta Erik Jaka pilotariek egin dituzte Binakakoaren 13. jardunaldiko tantorik onenak.
2025/02/09 - 22:06
Ezkurdia eta Rezusta zuzenean sailkatu dira finalerdietara (16-22)
Aspekoek Urrutikoetxea (Lasoren ordezkoa) eta Iztueta gainditu dituzte Eibarko Astelena pilotalekuan jokatutako partidan. Partida berdinduta joan da 16-16koa jarri duten arte. Ondoren, 0 eta 6ko partzialari esker, bikote urdinak lortu du garaipena.
2025/02/03 - 14:48
Urrutikoetxeak Laso ordezkatuko du Binakako Txapelketako 13. jardunaldian
Unai Lasok minduta du ezker eskua eta ez du jokatuko otsailaren 9ko Binakako Txapelketako partida. Haren ordez Mikel Urrutikoetxea ariko da Iztuetarekin batera Ezkurdia-Rezusta bikotearen aurka, Eibarren.
2024/12/03 - 12:56
Mikel Urrutikoetxeak kontratua urtebeterako berritu du Baikorekin
Zaratamoko aurrelariak hamaseigarren denboraldia sinatuko du profesional gisa; 2009an debutatu zuen.
2024/11/24 - 23:46
2024ko Lau t'erdiko Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Urriaren 11tik azaroaren 24ra jokatuko dute, eta finala Bilbon izango da, Bizkaia frontoian.
2024/10/12 - 15:52
Iraitz Zubizarreta Lau t'erdikoaren final-laurdenetako ligaxkan izango da
Zubizarreta III.ak 14-22 menderatu zuen Mikel Urrutikoetxea Lau t'erdiko Txapelketako final-zortzirenetako kanporaketan, ostiral iluntzean, Agoitzen jokatutako neurketan. Horrenbestez, ataundarra final-laurdenetako ligaxkan izango da aurten.
2024/10/08 - 17:22
Urrutikoetxeak, Zubizarretak, Ezkurdiak eta Artolak Lau t'erdiko final-zortzirenetarako materiala hautatu dute
Urrutikoetxeak eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute txapelketako lehen partida ostiralean; larunbatean, berriz, Ezkurdia eta Artolaren txanda izango da, nahiz eta Artolak azken unera arte ez duen erabakiko jokatzeko moduan egongo den ala ez.
2024/10/08 - 12:41
Lau t'erdiko Txapelketa, urriaren 11tik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en
2024ko Lau t'erdikoa urriaren 11n hasiko da. Dena prest dago txapelketari ekiteko. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dituzte partidak. Ikuskizuna telebistan zein webgunean gozatezeko aukera izango duzu ostiral honetatik aurrera.
2024/10/01 - 15:24
Lau t'erdiko Txapelketa urriaren 11n hasi eta azaroaren 24an bukatuko da
Unai Laso txapela lortzeko lehian egongo da, iaz baja izan ostean. Jokin Altuna titulua berriz lortzen saiatuko da. Horrez gain, Iñaki Artolaren parte hartzea zalantzan dago. Baikoko pilotariak azken unera arte itxarongo du jokatuko duen ala ez erabakitzeko.