Mikel Nieve
2019/05/24 - 20:11
13. etapako azken 15 kilometroak: Nieve, bigarren; Landa, erasora
Giroko 13. etapak irudi gogoangarriak utzi ditu. Mikel Nieve nafarra garaipenetik gertu egon da eta Mikel Landa arabarra erasokor azaldu da berriro ere. Ikusi hemen etapako azken 15 kilometroak.
2019/05/24 - 19:31
Nieve bigarren izan da Zakarinek irabazitako etapan; Landak tartea murriztu du berriz
Mikel Nieve leitzarra eguneko ihesaldian izan da, baina azken bi kilometroetan Zakarin errusiarra gehiago izan da. Landak, bere aldetik, eraso egin du berriro eta aldea atera die faboritoei.
2019/05/09 - 11:36
Giroko taldeak eta parte-hartzaileak
Guztira 22 talde eta 176 txirrindulari egongo dira irteeran, tartean 6 euskal ziklista: Mikel Landa, Ion Izagirre, Victor de la Parte, Markel Irizar, Mikel Nieve eta Pello Bilbao.
2019/05/08 - 22:40
Landa, Bilbao eta Nieve, Girora bidean
Giroaren 102. ekitaldia larunbat honetan hasiko da, eta bertarako bidean harrapatu ditugu Mikel Landa (Movistar), Pello Bilbao (Astana) eta Mikel Nieve (Mitchelton-Scott) euskal txirrindulariak.
2019/04/12 - 16:10
Mikel Nieve eta Izagirre anaien iritziak Arrigorriagako irteeran
Arrateko gaina ardatz nagusi duen 5. etapa Euskal Herriko Itzuliko lasterketarik erabakigarrienetako bat da, eta bertan izango dira lehian Mikel Nieve, Gorka Izagirre eta Ion Izagirre.
2019/01/29 - 15:15
Geroz eta euskal txirrindulari gutxiago profesional mailan
Euskal txirrindularitza profesionalaren egoera ez da nahi bezain arrakastatsua. iaz 50 txirrindulari ziren tropel profesionalean, eta aurten, 39.
2018/12/17 - 12:37
Simon Yates 2019ko Italiako Giroan izango da
2018ko Espainiako Itzuliaren irabazleak Italiako lasterketaren 102. edizioan parte hartuko duela jakinarazi du. 26 urteko txirrindulari britainiarra lasterketa irabazteko faboritoen artean izango da.
2018/10/25 - 12:25
Tourrak gaur aurkeztuko du 2019ko ibilbidea
Bruselan hasiko da, uztailaren 6an, eta Vosge mendietara egingo omen du gero, Pirinioetara, jarraian, eta Alpeetara, ondoren.
2018/09/19 - 21:32
Landak uko egin dio Munduko Txapelketari, eta Fraile joango da haren ordez
Txirrindulari arabarrak asteazken honetan jakinarazi dio bere erabakia Javier Minguez hautatzaileari, Toskanako Giroan parte hartu eta gorputzaldi onik ez izan eta gero.
2018/08/01 - 15:03
2018ko Donostiako Klasikoaren parte-hartzaileak
22 taldetako 154 txirrindularik parte hartuko dute abuztuaren 4an UCI World Tourreko lasterketan, Euskal Herrian egiten den egun bateko lasterketarik garrantzitsuenean.
2018/07/27 - 21:30
Mikel Landa: 'Etaparen bila atera naiz'
Movistarrekio txirrindularia, Gorka Izagirre eta Mikel Nieve eguneko protagonsiten artean izan dira, baina azkenean ezin izan dute etapa garaipena lortu.
2018/07/18 - 23:48
Geraint Thomasek irabazi du etapa eta bera da lider berria
Geraint Thomas Sky taldeko txirrindulari galestarrak irabazi du Tourreko 11. etapa, ihes eginda zebilen Mikel Nieve nafarra helmugatik 300 metrora harrapatu ostean. Gainera, lider jarri da.
2018/07/18 - 20:43
Tourreko 11. etapako azken kilometroak: Geraint Thomas, nagusi
Geraint Thomas (Sky) txirrindulari britainiarrak irabazi du Frantziako Tourreko 11. etapa, azken metroetan Mikel Nieve nafarra (Mitchelton Scott) harrapatu eta gainditu ostean.
2018/07/18 - 18:59
Thomasek etapa irabazi eta maillot horia jantzi du, Nieveren garaipena zapuztu ostean
Sky taldeko britaniarrak azken metroetan harrapatu du etapa osoan ihes eginda ibili den txirrindulari leitzarra (Mitchelton Scott).
2018/07/04 - 15:25
8 euskal txirrindulari
Omar Fraile, Gorka Izagirre, Ion Izagirre, Romain Sicard, Mikel Nieve, Mikel Landa, Imanol Erviti eta Jonathan Castroviejo izango dira Tourreko irteeran.
2018/07/04 - 11:38
Tourra 2018 irabazteko faboritoak
Christopher Froome (SKY), Richie Porte (BMC) eta Nairo Quintana(MOV) dira hautagai nagusienak, Mikel Landa (MOV) edo Vincenzo Nibali (TBM) ahaztu gabe.
2018/07/03 - 14:14
176 txirrindulari, 2018ko Tourrean
Omar Fraile, Gorka Izagirre, Ion Izagirre, Romain Sicard, Mikel Nieve, Mikel Landa, Imanol Erviti eta Jonathan Castroviejo izango dira aurten Tourrean parte hartuko duten euskal txirrindulariak.
2018/06/21 - 15:56
Mikel Nieve Frantziako Tourrerako zerrendan sartu du Mitchelton Scott taldeak
Leitzako txirrindularia erabakigarria izango da mendiko etapetan Adam Yates taldeburuari laguntzeko orduan.
2018/05/26 - 19:23
Mikel Nieveren ospakizuna podiumean, etapa garaipena lortu ostean
Mikel Nieve euskal txirrindulariak irabazi du Italiako Giroko 20. etapa eta horrela ospatu du podiumean.
2018/05/26 - 19:06
Cerviniako igoerako azken kilometroak
2018ko Giroa amaitzear da, eta larunbat honetan bere 20. etapa gainditu du. Bideo honetan dituzu ikusgai etapako azken igoerako amaierako 6 kilometroak.