Mikel Mancisidor
2026/02/26 - 18:02
Sei bikote arituko dira 2026ko Euskotren Women Winter Seriesen, martxoaren 2tik 23ra bitartean
Maite-Oaia, Ihart-Maia, Erika-Frida, Lur-Maialen, Elaia-Eneritz eta Helena-Arai izango dira txapelketako laugarren ekitaldian, Durangon. Halaber, Ezkurdi Jai Alai Master Seriesen, Erkiaga-Atain, Laduche-Manci, Olharan-Zabala eta Urreisti-Lekerika arituko dira txapelen bila.
2025/12/18 - 16:31
Portetek hartuko du Manciren tokia Winter Serieseko 9. jardunaldian, mutrikuarra lesionatuta dabil eta
Atzelari mutrikuarrak lesioa du abdomenean eta gaur egingo dizkiote probak. Horrenbestez, Portetek, Goixerrirekin batera, partida garrantzitsua jokatuko du astelehenean, Urrutia eta Del Rioren aurka.
2025/09/07 - 11:13
Olharan eta Manci nagusi Paueko Kopan
Olharan eta Manci nagusitu dira Paueko Kopan. Hiru set behar izan dituzte Erkiaga eta Lekerika garaitzeko. Lehenengoan, 7 eta 15 gailendu dira; bigarrena 15 eta 14 bereganatu dute Erkiagak eta Lekerikak, eta hirugarrenean, 2 eta 5 nagusitu dira Olharan eta Manci.
2025/02/23 - 19:40
Erkiaga eta Manci, Biscayne Cupeko txapeldunak
Bi setetan irabazi diete Johan Sorozabali eta Imanol Lopezi final handian, 15-10 eta 15-14.
2025/02/23 - 02:00
Manci: ''Horrela irabaztea eta frontoia beteta ikustea oso pozgarria da''
Mikel Mancisidorrek eta Aritz Erkiagak irabazi dute Biscayne Cup txapelketa, Johan Sorozabal eta Imanol Lopez bi setetan garaituta. Garaipenarekin pozik agertu dira, baina baita Danian zesta bizirik ikusteagatik ere.
2025/02/22 - 12:38
Erkiagak eta Mancik jokatuko dute Biscayne Cup txapelketako finala gaur gauean Johan eta Lopezen aurka
Bart, Danian jokatutako bigarren finalaurrekoan, Erkiagak eta Mancik hiru jokotan menderatu dituzte Barandika eta Lekerika: 11-15, 15-14 eta 2-5.
2025/02/18 - 16:29
Manci, ''gogotsu'' Erkiagarekin batera Biscayne Cup txapelketa jokatzeko
Mikel Mancik eta Aritz Erkiagak bikotea osatuko dute Danian (Florida, AEB) otsailaren 20tik 22ra artean jokatuko den Biscayne Cuperako. EITB Mediak bi puntistekin hitz egin du Miamirako hegaldia hartu aurretik.
2025/02/16 - 15:40
Manci, finalaren ostean: ''Guk huts batzuk egin ditugu, eta hortxe izan da aldea''
"Balorazio orokorra eginda, oso pozik egon beharko ginateke egin dugun txapelketarekin", esan du Mutrikuko atzelariak, Eusko Label Winter Series txapelketako finala amaitutakoan. Laduchek eta Mancik bigarren amaitu dute, finala Erkiagak eta Ibarluzeak irabazi baitute.
2025/02/12 - 13:51
Manci gogotsu dago Winter Serieseko ''finala jokatzeko eta irabazteko''
Mikel Manci prest dago Eusko Label Winter Serieseko otsailaren 16ko finalerako. Laduchekin batera Erkiaga-Ibarluzea bikotearen kontra jokatuko dute final handia. Mancik EITB Mediarekin hitz egin du igandeko neurketari buruz.
2025/02/10 - 23:43
Manci eta Ibarluzea: bi atzelariak prest daude igandeko final handirako!
Mikel Manci eta Ion Ibarluzea elkarren aurka arituko dira igandean, Eusko Label Winter Serieseko final handian, eta astelehenean, finalerdietako ligaxkako azken jardunaldian, Gernikako Jai Alai pilotalekuan izan dira. EITBk elkarrizketatu egin ditu.
2025/01/30 - 19:13
Laduche eta Manci bikotea gertu-gertutik ezagutu dugu
Ludovic Laduche eta Mikel Mancisidorrek osatutako bikoteak 2024-2025 Eusko Label Winter Series txapelketako finala jokatuko du. Galdera batzuei erantzun diete, puntistak hobeto ezagutu ahal izateko.
2025/01/28 - 11:35
Laduchek eta Mancik Eusko Label Winter Serieseko finalerako txartela lortu dute
Laduche-Manci bikoteak 2024-2025 Eusko label Winter Serieseko finala jokatuko dute Erkiagaren eta Ibarluzearen kontra, otsailaren 16an. Finalerdietan Laduchek eta Mancik garaipena bereganatu dute Urreistiren eta Gorkaren aurka, 15-12 eta 15-9ko emaitzarekin.
2025/01/28 - 01:18
Mikel Manci: ''Gure helburua lortu dugu, finalerako sailkatzea''
Mutrikuko atzelariak onartu egin du, Urreisti eta Gorka menderatuta eta finalerako sailkatzea eskuratuta, ezin izan duela partidaz gozatu; hala ere, pozik azaldu dira Manci eta Laduche, garaipen oso garrantzitsua lortu baitute.
2025/01/14 - 01:01
Mikel Manci: ''Partida gorabeheratsua izan da; azkenean, gure alde jauzi da''
Atzelari mutrikuarrak eta Ludovic Laduchek garaipena lortu dute, Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkan, Urrutia eta Basque aurkari, hiru jokotan; hala, irabazleek hiru puntu oso garrantzitsu erdietsi dituzte.
2024/12/17 - 13:41
Laduchek eta Mancik Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkarako txartela lortu dute
Laduche-Manci bikotea 2024-2025 Winter Serieseko finalerdietako ligaxkan egongo da. Goitiaren eta Del Rioren aurka lortutako garaipenarekin (15-8 eta 15-5) ziurtatu dute finalerdietarako txartela.
2024/12/17 - 00:33
Mikel Manci: ''Markagailua ikusita, ematen du erraz irabazi dugula''
Atzelari mutrikuarrak, Ludovic Laducherekin batera, Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkarako sailkatzea lortu du, Alex Goitia eta Julen del Rio bi jokotan menderatuta.
2024/12/16 - 23:50
Laduche eta Manci Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkan dira, Goitia eta Del Rio garaituta
Ludovic Laduchek eta Mikel Mancik bi jokotan menderatu dituzte, 15-8 eta 15-5, Alex Goitia eta Julen del Rio, eta, hala, A multzoan finalerdietako ligaxkarako jokoan zegoen txartela eskuratu dute; Goitia eta Del Rio aukerarik gabe gelditu dira.
2024/12/10 - 00:41
Laduche eta Manci: ''Partida irabaztera etorri gara, gauzak ondo egin ditugu''
Ludovic Laduchek eta Mikel Mancik, Eusko Label Winter Seriesen Xabi Barandika eta Imanol Lopez mendean hartuta, nabarmendu dute lortutako garaipena oso garrantzitsua dela, finalerdietako ligaxkan izateko aukerari eutsi baitiete.
2024/12/09 - 21:30
Mancik tarta bat jaso du, opari gisa, urtebetzean... Eta garaipena ere nahi du, Eusko Label Winter Seriesen
Mikel Mancik, kantxaratu aurretik, aldagelan, Ludovic Laduche bikotekideak eraman dion tarta bat jaso du, hogeita bost urte bete dituen egunean; mutrikuarrak Barandika-Lopez bikotea nahi du menderatu, ospakizuna biribiltzeko.
2024/04/20 - 17:06
Goitia eta Manci, zestako elite mailako txapeldun
Alex Goitiak eta Mikel Mancisidorrek Mancik Euskal Herriko elite mailako txapela jantzi dute. Hirugarren seta behar izan dute Martin Ormaetxea eta Ruben Bailo mendean hartzeko. Lehenengoan 13 eta 15 galdu arren, bigarrenean 15 eta 5 gailendu, eta joko erabakigarrian 5 eta 4 nagusitu dira.