Mikel Landa Meana
2023/03/21 - 19:33
Kataluniako Voltako bigarren etapako laburpena
2023ko Kataluniako Volta lasterketak atzean utzi du jada bigarren etapa eta bideo honetan ikus ditzakezu momentu esanguratsuenak.
2023/03/21 - 19:05
Cicconek Vallterren irabazi du, eta Roglicek Voltako lehen postuan jarraitzen du; Landa laugarren sartu da
Trek-Segafredo taldeko txirrindulari italiarra Primoz Roglicekin eta Remco Evenepoelekin batera iritsi da helmugara, eta esprintean menderatu ditu. Landa ondo ibili da azken igoeran, eta sailkapen nagusian ere laugarren postuan jarri da.
2023/03/20 - 21:31
Kataluniako Voltako lehenengo etapako laburpena
Hasi da 2023ko Kataluniako Volta eta bideo honetan ikus ditzakezu momentu esanguratsuenak.
2023/03/19 - 11:53
Roglic, Landa, Carapaz, Evenepoel eta Bernal, Kataluniako Voltan
Lasterketako 102. edizioa martxoaren 20tik 26ra artean jokatuko da. Euskaltel-Euskadi, Caja Rural eta Kern Pharma euskal taldeek parte hartuko dute Voltan.
2023/03/19 - 11:35
Kataluniako Volta 2023: etapetako profilak, parte-hartzaileak eta ibilbidea
Kataluniako Itzuliak ospe handia du. 2023koa astelehenean hasiko da, hilaren 20an, eta hurrengo igandean amaitu, hilaren 26an. Besteak beste, Roglic, Bernal, Evenepoel eta Mikel Landa izango dira, bai eta Euskaltel-Euskadi, Caja Rural eta Kern Pharma ere.
2023/03/12 - 20:31
Tirreno-Adriaticoko zazpigarren etapako laburpena
2023ko Tirreno-Adriatico lasterketak atzean utzi du jada zazpigarren eta azken etapa, eta bideo honetan ikus ditzakezu momentu esanguratsuenak.
2023/03/12 - 18:50
Primoz Roglic esloveniarrak irabazi du Tirreno-Adriatikoko 58. edizioa
Esloveniarrak lidergoari eutsi dio Jasper Philipsen (Alpecin-Deceuninck) belgikarrak irabazi duen azken etapan.
2023/03/11 - 20:50
Tirreno-Adriaticoko seigarren etapako laburpena
2023ko Tirreno-Adriatiko lasterketak atzean utzi du jada seigarren etapa. Bideo honetan ikus ditzakezu etapako momentu esanguratsuenak.
2023/03/11 - 18:31
Roglicek irabazi du seigarren etapa, Landa bosgarren helmugaratu delarik
Esloveniarrak lidergoan jarraitzen du, Almeida bigarren da eta Geoghegan Hart hirugarren. Landak zazpigarren postua lortu du.
2023/03/10 - 19:27
Tirreno-Adriaticoko bosgarren etapako laburpena
2023ko Tirreno-Adriatico lasterketak atzean utzi du jada bosgarren etapa. Bideo honetan ikus ditzakezu etapako momentu esanguratsuenak.
2023/03/09 - 17:44
Roglicek irabazi du Tortoreton eta Kämna da Tirreno-Adriatikoko lider berria
Tortoreto gaineko azken igoeran, hiru itzuli eman dizkioten zirkuitu itxi baten ondoren, esloveniarrak bihurgunearen barrualdea hartu, azeleratu eta beste martxa bat sartu du helmuga lehen postuan zeharkatu arte.
2023/03/08 - 20:25
Tirreno-Adriatikoko hirugarren etapako laburpena
2023ko Tirreno-Adritiko lasterketak atzean utzi du jada hirugarren etapa eta bideo honetan ikus ditzakezu momentu esanguratsuenak.
2023/03/08 - 19:36
Philipsenek irabazi du Tirreno-Adriatikoko hirugarren etapa eta Gannak lidertzari eutsi dio
Jasper Philipsenek esprintean mendean hartu ditu Phil Bauhaus eta Biniam Girmay. Bestalde, Filippo Gannak jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan.
2023/03/07 - 19:43
Fabio Jakobsenek irabazi du Tirreno-Adriatiko 2. etapa esprintean; Gannak lider jarraitzen du
Herbeheretarrak Jasper Philipsen eta Fernando Gaviria gainditu ditu helmugan.
2023/02/19 - 18:07
Omar Fraile santurtziarrak irabazi du azken etapa eta Pogacarrek Andaluziako Itzulia
Bizkaitarra izan da helmugara iristen lehena esprint lehiatu batean. Sailkapen nagusian, Pogacar izendatu da Andaluziako Itzuliko txapeldun, eta Mikel Landa arabarra bigarren geratu da.
2023/02/18 - 19:15
Pogacarrek bere hirugarren etapa irabazi du eta lidergoa sendotu du; Landa, laugarren
Esloveniarrak lidergoan jarraitzen du, Mikel Landaren atzetik duelarik, Santiago Buitragoren aurretik jarriz bigarren postuan.
2023/02/17 - 18:26
Tim Wellens bakarrik helmugaratu da Alcala de los Gazulesen
Tadej Pogacar esloveniarrak hirugarren egunez jarraian jarraitzen du lider sailkapen orokorrean, hiru etapetatik bi irabazi ondoren.
2023/02/16 - 19:19
Pogacarrek Andaluziako Itzuliaren bigarren etapa ere irabazi du; Mikel Landa laugarren sartu da
Bahrain-Victorious taldeko txirrindulari arabarra sailkapen nagusiko hirugarren tokian dago, Pogacarrekiko 52 segundora. Euskaltel-Euskadiko Gotzon Martinek mendiko sailkapenaren lehen postuan jarraitzen du.
2023/02/15 - 18:13
Pogacarrek irabazi du Andaluziako Itzuliko estreinako etapa; Mikel Landa, bigarren
Tadej Pogacarrek Andaluziako Itzuliko liderraren elastikoa jantzi du lehen etapa irabazita. Mikel Landak bigarren postuan amaitu du irabazlearekiko 38 segundora. Euskal txirrindulariarekin batera helmugaratu dira Carlos Rodriguez eta Santiago Buitrago, hirugarren eta laugarren hurrenez hurren.
2023/02/15 - 15:23
2023ko Andaluziako Itzulia: etapetako profilak, parte-hartzaileak eta ibilbidea
Besteak beste, Tadej Pogacar, Egan Bernal eta Mikel Landa arituko dira aurtengo Andaluziako Itzulian. Otsailaren 15etik 19ra jokatuko dute, Jaengo Puente de Genaven hasi eta Malagako Alhaurin de la Torren amaituko da, eta Euskaltel-Euskadi, Caja Rural eta Kern Pharma ere izango dira irteeran.