Mikel Landa Meana
2023/09/03 - 21:15
Kämna alemaniarrak irabazi du Caravacan, eta Kussek lidergoari eutsi dio
Bora taldeko txirrindularia eguneko ihesaldiko indartsuena izan da, eta garaipen honi esker, Giroan, Tourrean eta Vueltan garaipen bat lortu dutenen talde berezian sartu da. Jon Barrenetxea bizkaitarrak bosgarren egin du.
2023/09/02 - 21:20
Primoz Roglicek irabazi du Xorret de Catin eta Sepp Kuss sailkapeneko lider jarri da
Jumboko eslovaniarra izan da azkarrena azken kilometroak lasterketa buruan egin dituzten faboritoen artean. Mikel Landa hamaikagarren helmugaratu da.
2023/09/02 - 21:18
Espainiako Vueltako 8. etapako laburpena, Roglicen garaipenarekin
Primoz Roglicek irabazi du Espainiako Vueltako 8. etapa eta Sepp Kuss da sailkapen nagusiko lider berria.
2023/09/01 - 20:59
Geoffrey Soupek ezustekoa eman du eta esprintean irabazi du zazpigarren etapa
Frantziarrak Utiel eta Oliva arteko 201 kilometroko etapa irabazi du. Ander Okamika bizkaitarra eguneko ihesaldiko protagonista izan da, baina tropelak harrapatu du 41 kilometroren faltan.
2023/08/31 - 19:39
Sepp Kussek irabazi du Javalambren, eta Lenny Martinez jarri da lider Espainiako Vueltan
30 bat ziklista sartu dira eguneko ihesaldian, eta Jumbo-Visma taldeko txirrindulari estatubatuarra izan da indartsuena Pico del Buitre mendatean. Primoz Roglicek eta Jonas Vingegaardek 32 segundoko aldea lortu dute Remco Evenepoelekiko, eta Mikel Landa laugarren sartu da.
2023/08/28 - 22:13
Remco Evenepoel da Espainiako Vueltako lider berria, Arinsalen irabazita
Belgikarra aurkariei gailendu zaie aurtengo edizioan aldapan gora amaitu den lehen etapan. Lider berriak erorikoa izan du helmuga gainditu eta jarraian.
2023/08/27 - 21:13
Andreas Kron danimarkarra nagusitu da Montjuicen
Andreas Kron aurkariengandik ihes eginda iritsi da Bartzelonako helmugara, Kaden Groves (Alpecin) australiarraren eta Andrea Vendrame (Ag2r) italiarraren aurretik.
2023/08/27 - 15:59
Remco Evenepoel: "Kaka hutsa izan da, ezin genuen ezer ikusi"
Iazko irabazlea kezkatuta eta haserre agertu da lehen etapako ibilbidea arriskutsu egiten zuen argiztapen faltagatik.
2023/08/26 - 23:27
DSM taldeak ezustekoa eman du Vueltako hasierako erlojupekoan eta Lorenzo Milesi jarri du lider
DSM taldeak ezustekoa eman du erlojupekoa 17:30 minuturekin eramanez, Movistar bigarren sailkatua baino 53 ehunen lehenago.
2023/08/16 - 13:19
Mikel Landak Soudal Quick-Step taldean jardungo du datozen bi denboraldietan
Txirrindulari arabarrak Belgikako taldearekin sinatu du, eta Remco Evenepoel taldeburuari laguntzen saiatuko da itzuli handietan.
2023/07/28 - 23:59
Remco Evenepoelek hirugarren aldiz nahi du irabazi Donostiako Klasikoa
Lasterketa larunbatean jokatuko dute, eta ostiralean izan da taldeen aurkezpena. Soudal Quick-Step taldeko belgikarrak bi aldiz bereganatu du Donostiako Klasikoa, eta, orain, Marino Lejarretarekin berdintzea du helburu.
2023/07/27 - 19:50
2023ko Donostiako Klasikoaren ibilbidea
Antolakuntzak ibilbidea aldatu du aurreko edizioekin alderatuta. 230,3 kilometroko ibilbidea izango du, aurreko urtean baino sei kilometro gehiago.
2023/07/24 - 00:38
Pello Bilbaoren eta Mikel Landaren adierazpenak, Parisen, Frantziako Tourra bukatu ostean
Bahrain-Victorius taldeko bi euskal txirrindulariek Tourraren balantzea izan dute hizpide, azken etapa eginda.
2023/07/24 - 00:03
2023ko Frantziako Tourra: sailkapenak, gaurko etapako irabazlea, maillot horia
Jonas Vingegaardek lider jarraitzen du Frantziako Tourreko 19. etaparen ostean.
2023/07/23 - 17:14
2023ko Tourra: Vingegaarden eta Pogacarren arteko lehia, eta euskal zaleak eta txirrindulariak, protagonistak
Historikoa izan da 1010. Frantziako Tourra: hasiera ahaztezina izan zuen Euskal Herrian, eta, gerora, Vingegaarden eta Pogacarren arteko borroka ikusgarria izan da. Danimarkarrak bigarren aldiz irabaziko Tourra, arratsaldean, Parisen.
2023/07/22 - 19:24
Tadej Pogacarrek irabazi du Tourreko azken mendiko etapa handia, Le Markstein Felleringen
UAEko esloveniarra Gall, Vingegaard eta Yates anaiak baino azkarrago ibili da azken metroetan. Simon Yatesek Carlos Rodriguez aurreratu du sailkapen nagusian; Pello Bilbaok seigarren postuan amaituko du lasterketa.
2023/07/21 - 21:19
Frantziako Tourraren 20. etaparen profila eta ibilbidea: Belfort-Le Markstein Fellering (133,5 km)
110. Tourreko azken mendiko etapa handia izango da, eta sailkapen nagusiarekin lotutako zalantza guztiak erabat argituko ditu. Txirrindulariek sei mendate puntuagarri igo beharko dituzte, eta horietako bi 1. mailakoak izango dira.
2023/07/21 - 08:43
Frantziako Tourraren 19. etaparen profila eta ibilbidea: Moirans-en-Montagne - Poligny (172,8 km)
Etapa laua, bi mendate txikirekin, eta garaipena esprintean erabakitzeko oso aproposa; azken 8 kilometroak zuzen-zuzenak dira helmugara arte.
2023/07/20 - 12:13
Frantziako Tourraren 18. etaparen profila eta ibilbidea: Moûtiers – Bourg-en-Bresse (184,9 km)
Aurtengo ekitaldiko esprint jendetsu bat ikusteko azken aukeretako bat izango da, Courchevelen amaitutako etapa nagusiaren biharamunean.
2023/07/19 - 22:55
Vingegaardek Tourra erabaki du eta Pogacar jota geratu da, Felix Gallek Courchevelen irabazitako etapan
Austriarrak etapa nagusia irabazi du, bere lehen partaidetzan. Pello Bilbao hirugarren izan da helmugan.