Mendizorrotza
2024/01/07 - 13:21
Alavesek Betisen aurka Errege Kopan lortutako garaipenaren laburpena (1-0)
Alaves Errege Kopako final-zortzirenetan sartu da, Betisi Mendizorrotzan 1 eta 0 irabazita. Gola Benavidezek egin du.
2024/01/06 - 23:53
Luis Garcia Plaza: ''Merezitako garaipena izan da''
Alaves Errege Kopako final-zortzirenetara sailkatu da, Betis 1-0 garaituta. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2023/12/28 - 23:37
Alavesek 64 milioi euroko aurrekontua onartu du
23/24 denboraldirako aurrekontua ere % 99,35eko babesarekin onartu da, eta emaitza positiboa izan du: 1.060.549 euro.
2023/12/28 - 16:53
Abqar, Alaveseko atzelaria, Marokok deitu du 2024ko Afrikako Koparako
Abqarrek Ligako 6 partida eta Betisen aurkako Errege Kopako kanporaketa gal ditzake, baita finalerdietako joaneko partida ere.
2023/12/22 - 01:14
Alavesek luzapenean galdu du 10 jokalarirekin aritu den Real Madrilen aurka (0-1)
Lucas Vazquezek egin du partidako gol bakarra, korner baten ondorioz, gol aukera argi oso gutxi izan dituen partidan.
2023/12/09 - 18:23
Alex Sola: ''Amorrua ematen du, baina baloiak ez du sartu nahi izan''
Alavesek Las Palmasekin galdu du etxean, 0-1, EA Sports Ligako 16. jardunaldiko partida. Neurketako gol bakarra Kirianek egin du, 31. minutuan.
2023/12/09 - 17:28
Alavesek porrot egin du Las Palmasen aurka, Mendizorrotzan 0-1 galduta
Babazorroek galdu egin dute (0-1) Kanaria uharteetako taldearen kontra jokatutako EA Sports Ligako 16. jardunaldiko partida. Epaileak Omorodionen bi gol baliogabetu ditu.
2023/11/25 - 00:08
Alavesek nagusitasunez irabazi dio Granadari (3-1)
Babazorroak aurkaria baino gehiago izan dira hasieratik, eta hiru puntuak irabazi dituzte Granadak bere atean sartutako golari eta Abdek eta Omorodionek egindako bi golei esker.
2023/11/15 - 17:41
Alavesek eta Osasunak berdindu egin dute, 2-2, Mendizorrotzan jokatutako lagunartekoan
Asteburuan EA Sports Ligako jardunaldirik ez dagoenez, Gasteizko eta Iruñeko taldeek lagunarteko norgehiagoka jokatu dute, asteazken goizean, Arabako hiriburuan. Herrandok, bere atean, eta Karrikaburuk sartu dituzte Alavesen golak, eta Barjak eta Raulek egin dituzte Osasunarenak.
2023/11/05 - 18:18
Garcia Plaza: ''Aurkaria baino hobea zarenean, irabazi egin behar duzu''
Luis Garcia Plaza Alaveseko entrenatzaileak Mendizorrotzan Almeriaren aurka lortutako garaipena aztertu du. Alexandar Sedlarren lesioaz ere hitz egin du, ohatilan atera behar izan baitute zelaitik. (Adierazpenak gaztelaniaz)
2023/11/05 - 16:56
Alavesek garaipena bereganatu du, Almeria mendean hartuta (1-0)
Arabako taldeak hiru puntuak poltsikoratu ditu, Andaluziako taldeari 1-0eko emaitzarekin irabazita Mendizorrotzan jokatutako EA Sports Ligako 12. jardunaldiko partida. Hagik penaltia huts egin du, eta Sedlarren golak eman dio garaipena Alavesi.
2023/10/08 - 23:16
Guridi: ''Ondo erantzun diogu jasotako golari''
Jon Guridi Alaveseko jokalariak Betisen aurka lortutako berdinketaz hitz egin du. Lehen zatian agindu arren, bigarrena parekatua izan dela adierazi du, eta berdinketa emaitza bidezkoa dela.
2023/10/08 - 22:35
Alavesek eta Betisek puntuak banatu dituzte Mendizorrotzan (1-1)
Babazorroak nagusi izan dira partidaren lehen erdian, baina bigarren zatiko parekotasunak bi taldeek puntuak banatzea erabaki du.
2023/10/05 - 18:52
Giuliano Simeonek Gasteizen jarraituko ditu sendatze lanak
Aurrelariak lesio larria izan zuen denboraldiaurrean Burgosen aurka Briviescan jokatutako lagunarteko partidan.
2023/10/05 - 18:20
Gorosabel: ''Pozik nago Alavesen, erraza izan da taldera egokitzea''
Andoni Gorosabel Alaveseko jokalariak Ligako egoera baloratu du, jaitsiera postutik hurbil baitaude zazpi punturekin. Azpimarratu duenez, "sentsazioak emaitzak baino hobeak dira".
2023/10/01 - 21:27
Osasuna garaile, Mendizorrotzan Alavesen aurka jokatutako derbian (0-2)
Arnaizen aurretik jarri ditu gorritxoak 36. minutuan egindako gol bikainaren bidea. 90.ean, eta Alaves bigarren zati ia osoa 10 jokalarirekin jotzen ari zenean, Budimirren bigarrena sartu du.
2023/10/01 - 21:24
Garcia Plaza: ''Hobeak izan garela uste dut, baina eurek golak sartu dituzte eta guk ez''
Luis Garcia Plaza Alaveseko entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du Arabako taldeak Osasunaren aurkako euskal derbian (0-2) jasotako porrotari buruz. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/10/01 - 21:07
Budimir: ''Gaurko hiru puntuekin sailkapenean egon nahi dugun tokian jarriko gara, eta hortik gora''
Alavesen aurkako derbian lortutako garaipenari buruz hitz egin du Osasunako jokalariak. "Pozik nago sartutako golagatik, eta partida bakoitza ahalik eta gehien ematen saiatzen naiz" adierazi du. "Gaurko hiru puntuekin egon nahi dugun tokian jartzen gara, eta hortik gora begiratzera", gehitu du.
2023/10/01 - 20:56
Tenaglia: ''Jokalari bat gutxiagorekin geratu garenera arte partida zuzena egin dugu, gola falta izan zaigu''
Nahuel Tenaglia Alaveseko joklariak Arabako taldeak Osasunaren aurka jasotako porrotaren (0-2) analisia egin du EITB Mediarentzat. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/09/30 - 17:03
García Plaza: ''Talde indartsua izan behar gara etxean, gure jendearekin, eta puntuak batu''
Alaveseko entrenatzaileak Osasunaren aurkako igandeko derbiaren aurreko prentsaurrekoan esan duenez, "bi partida datoz etxean, eta hemen talde indartsua izan behar gara puntuak batuz". Bestalde, biharko partidarako Guridi baja izango dela adierazi du.