Mendi kirolak
2022/06/26 - 23:13
Sara Alonsok irabazi du Mont Blanceko maratoia
Sekulako urtea egiten ari da Sara Alonso. Zegama-Aizkorrin hirugarren geratu zen eta oraingoan lehena izan da Camonixeko helmugan. Donostiarra Golden Trail Serieseko lider berria da
2022/06/23 - 19:29
Pou anaiek bi bide berri egin dituzte Andeetan, hiru egunetan
Peruko Cordillera Blanca mendikatean egin dute, Urus mendietan. Hanan Pacha eta Emmoa izenak eman dizkiete bi bideei. Lan zaila eta arriskutsua izan da, baina, azkenean, ondo burutu ahal izan dute.
2022/06/21 - 23:09
Irudi ederrak utzi ditu 2022ko Camille Extremek
Ekainaren 17an Camille Extreme lasterketa izan zen eta bertako irudi ederrak ditugu. Oihana Kortazar eta Xabier Zarranz nagusitu ziren.
2022/06/19 - 23:22
Iñigo Gomezek eta Olatz Odriozolak irabazi dute XCO mendiko bizikletako Euskadiko Txapelketa
Gizonezkoen eliteko proban Iñigo Gomezek eta Gexan Albisuk berehala hartu dute aurrea, lehena gailendu den arte. Emakumezkoetan, Olatz Odriozolak ez die aukerarik eman Nahia Polo eta Zaloa Trevilla aurkariei.
2022/06/02 - 17:33
Pkemboi eta Kiptanui, asfaltutik mendira
Bi keniarrak 10 onene artean sartu ziren igandeko Zegama-Aizkorri lasterketan eta egonaldia luzatzea erabaki dute Toloaldeko hiru tontorren lasterketa prestatu ahal izateko.
2022/05/29 - 16:03
Nienke Brinkman nagusitu da Zegama-Aizkorrin
4:16:45eko denborarekin helmugaratu da 2022ko irabazlea. Sara Alonso euskaldunak hirugarren postuan bukatu du lasterketa, podiuma itxiz.
2022/05/29 - 15:16
Kilian Jornetek 10. aldiz irabazi du Zegama-Aizkorri lasterketa
Sabadellekoak hamargarren garaipena lortu du, lasterketa 3:36:41eko denborarekin amaituz, eta bederatzi minutuz gainditu du 2017an Stian Angermudek ezarritako errekorra.
2022/05/29 - 01:11
Eskalada lehiaketa antolatu dute Urretxun Xabier Ormazabalen omenez
Jai giroan, beste gauza askoren artean, pike osasuntsua antolatu dute Euskal Herriko Mendi Federazioko eskalatzaile gazteen artean eta izen handiko beteranoen artean. Azkenean, gazteek irabazi dute.
2022/05/26 - 13:16
XXI Zegama-Aizkorri lasterketa zuzenean emango dute igandean ETB1en eta eitb.eus-en
Probak mendi lasterketetako korrikalaririk onenak bilduko ditu. Ibilbide teknikoa izango du, oso gogorra, eta zortzi orduko denbora muga.
2022/05/18 - 22:39
Zegama-Aizkorri lasterketaren XXI. edizioa, maiatzaren 29an
Proba hori puntuagarria da Golden Trail World Series 2022rako, eta eitb.eus-en zein ETB1en ikusi ahal izango da.
2022/05/17 - 18:28
Sara Alonso, korrikalari amorratua
Sara Alonso izango da igande goizeko Helmuga saioko protagonistetako bat. 23 urteko donostiarra sekulako bidea egiten ari da mendi lasterketetan. Prest da maiatzaren 29an jokatuko den Zegama Aizkorrin goi-goian ibiltzeko.
2022/05/14 - 23:02
Aritz Egea eta Oihana Azkorbebeitia, Ultra lasterketen Euskadiko txapeldun
65 kilometro eta 3.700 metroko desnibel positiboko ibilbidea prestatu dute Azpeitiko Lagun Onak elkartekoek. Egea erraz nagusitu da, sei orduko denborarekin; Azkorbebeitia 7:17ko denborarekin iritsi da helmugara.
2022/04/05 - 18:33
Gustuko tokian, aldaparik ez
Gustuko tokian, aldaparik ez. Hori izan liteke Irene Sarrionandia igande goizean Helmuga saioan protagonista izango den 73 urteko mendi korrikalariarentzat lelo aproposa.
2022/03/31 - 17:12
Alex Txikon protagonista duen 'Anwar' filmaren aurre estreinaldia egin dute
Mendia, elkartasuna eta energia berriztagarriak uztartzen dituen dokumentalaren estreinaldia larunbatean egingo dute, Euskalduna Jauregian.
2022/03/29 - 18:34
Julen Urdaibai, mendia arnas
Julen Urdaibai igande goizeko Helmuga saioko protagonista izango da. Saskibaloian aritutakoa, egun ultratrailetan iaioa da oso. Urdaibaik mendia du arnas bide. Hona hemen aurrerapen txiki bat.
2022/03/21 - 22:38
Altitoy Ternua, Pirinioetako lasterketarik ederrena
3 urteko geldaldiaren ostean, itzuli da Altitoy Ternua mendi eskiko proba entzutetsua. Euskal eskiatzaileak bikain aritu dira asteburuan: Nahia Quincoces eta Igone Campos nabarmendu dira.
2022/03/21 - 09:10
Alberto Zerainek Manasluko gaina zapaldu du
Eguerdian bere bederatzigarren zortzimilakoa egin du gasteiztarrak. Hamabi ordu behar izan ditu euskal mendizaleak.
2022/03/18 - 14:56
Broad Peak gailurrari begira
Heldu dira Juanito Oiarzabal eta Alberto Zerain mendizaleak bi hilabetez Dhaulagiri espedizioan egon eta gero. Oiarzabalen txosten medikoaren zain, ekainaren 20an Pakistanera bidaiatzea espero dute
2022/03/18 - 11:12
Txikon: 'Disfrutatzeko denbora gutxi izan nuen'
Alex Txikonek Nanga Parbateko gailurra zapaldu zuen ostiralean baina denbora beharko du egindako balentriaz gozatzeko, ibilbidea gogorra izan delako eta lan ikaragarria egin behar izan duelako.
2022/03/06 - 13:05
Adur Etxezarreta, Joko Olinpikoetatik etxera bueltan
Adur Etxezarreta eskiatzailearekin izan gara Areson, bere herrian. Beijingo Joko Olinpikoetatik itzuli berri da Adur eta hango kontuen berri eman digu.