Lezamako kirol instalazioak
2024/01/31 - 10:51
Unai Gomezek bihurritua du ezker orkatilako lotailuan
Horrez gain, Iñigo Lekue giharretako lesio arina izan zuen ezker hankako bizeps femoralean, eta Adu Aresek kolpea du eskuin belaunean.
2024/01/20 - 19:55
Amorebietak galdu egin du Eldenseren aurka (0-2), eta salbaziora hurbildu gabe jarraitzen du
Amorebietak eta Eldensek Lezaman neurtu dituzte indarrak, etxeko taldearen beharrak markatutako partidan. Ortuñok aurretik jarri du Alacanteko taldea neurketako lehen minutuetan, eta Mario Soberonek partida erabakita utzi du bigarren zatian.
2024/01/15 - 15:09
Sara Ortegak kontratua berritu du Athleticekin 2026ra arte
18 urteko aurrelari gazteak bi urtez luzatu du talde zuri-gorriarekin zuen akordioa, beste bat gehitzeko aukerarekin.
2024/01/14 - 11:33
Amorebietak puntu bat eskuratu du Oviedoren aurka (1-1)
Moyanok aurretik jarri du talde asturiarra norgehiagokako lehen minutuetan, eta Jauregik partida berdindu du (1-1) atsedenaldira iritsi aurretik. Urdinek meritu handiko puntu bat lortu dute Asturiasen.
2024/01/10 - 16:25
Unai Simon: ''Derbi batean edozer gerta daiteke''
Unai Simon Athleticeko atezainak larunbatean Realaren kontra San Mamesen jokatuko duten derbiaren inguruan hitz egin du asteazken honetan prentsaurrekoan. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2024/01/09 - 22:01
Naroa Uriartek utzita jokatuko du Granadan
Defentsa zurigorria utzita arituko da Andaluiako taldean, kanpaina honetan F Ligako partida batean parte hartu ondoren. Athleticekin kontratua du 2025eko ekainera arte.
2023/12/29 - 13:19
Iñaki Williams: ''Afrikako Kopa jokatzea asko da niretzat, familiarekin hitzartutako kontua da''
Iñaki Williams Athleticeko jokalariak Lezamako prentsa aretoan hitz egin du urtarrilean Ghanarekin jokatuko duen Afrikako Kopari buruz. Esan du oraindik ez dakiela parte hartu ahal izango ote duen Athleticek Sevillaren aurka urtarrilaren 4an jokatu beharreko neurketan.
2023/12/26 - 16:47
Athleticeko langileek irabazi dute kazetarien aurkako urteroko partida
Astearte honetan Lezamako eta, oro har, Athleticeko langileen eta taldea jarraitzen duten kazetarien artelp ohiko partida jokatu da. Garaipena Athleticeko langileentzat izan da.
2023/12/22 - 00:56
Amorebietak galdu egin du Alcorconen aurka, aurkari zuzena (1-2)
Talde bizkaitarrak aurrea hartu du Garretaren golari esker, baina Obietak markagailua berdindu du eta Garciak garaipenaren gola sartu du bigarren zatian.
2023/12/21 - 13:59
Mikel Vesgak Athleticen jarraituko du 2027ra arte
Jokalari gasteiztarrak eta klubak datozen hiru denboraldietarako akordioa lortu dute, 2027ko ekainaren 30era arte. Vesga 2014an iritsi zen Lezamara, Bilbao Athleticen jokatzeko.
2023/12/21 - 13:57
Mikel Vesga: ''Hiru urte hauetan jendeari merezi duena ematen saiatuko naiz''
Mikel Vesgak eta Athleticek datozen hiru denboraldietarako kontratua berritzea adostu dute. Jokalaria oso pozik agertu da erabakiarekin, oso gogotsu dagoela gaineratuta.
2023/12/17 - 21:55
Amorebietak gutxi dirudien puntua lortu du Zaragozaren aurka (1-1)
Bizkaiko taldea 10. minuturako aurreratu da Lezaman, baina abantaila handiagoa emango zukeen penalti bat huts egin du. Zaragozak, aldiz, 11 metrotik lortu du gola.
2023/12/14 - 19:05
Ruiz de Galarretak lesioa du eskuin hankako soleoan
Arazo fisikoak zelaietatik kanpo edukiko luke 2024ra arte, talde zuri-gorriak jakinarazi duenez.
2023/12/14 - 15:47
Adu Ares: ''Oso pozik nago klubak erakutsitako konfiantzagatik''
Athleticek Adu Aresen berritzea iragarri du datozen hiru denboraldietarako, 2027ra arte. Jokalaria oso pozik agertu da akordioarekin.
2023/12/10 - 15:45
Garaipen handia lortu du Athleticek Levantaren aurka (1-0)
Athleticek 1 eta 0 irabazi dio Levanteri, Ane Azkonak sartutako golari esker. Oso garaipen garrantzitsua eta sufritua izan da, zuri-gorriek denboraldian lortu duten bosgarrena. Jardunaldia hasi aurretik, Levante hirugarrena zen F Ligako sailkapenean.
2023/11/26 - 21:38
Athleticek 0 eta 4 galdu du Bartzelonaren aurka
Zuri-gorriek 0-4ko emaitzarekin galdu dute Barçaren kontra Lezaman jokatutako F Ligako 10. jardunaldiko partida. Bideoan dituzu ikusgai norgehiagokako gol guztiak.
2023/11/22 - 16:26
Gorka Guruzeta: ''Athleticeko 9a izateko lan egiten dut''
Gorka Guruzeta Athleticeko jokalariak hedabideen aurrean hitz egin du. Besteak beste, egiten ari denboraldi bikainaz mintzatu da, baita dituen helburuez ere.
2023/11/22 - 15:21
Maddi Torre: ''Atzealdean sendotasuna erakustea ezinbestekoa da''
Bartzelona hartuko du Athleticek aste honetan, F Ligako partidan. Maddi Torre Athleticeko jokalariak taldea momentu onean dagoela uste du, eta atzealdean sendo jokatzeko beharra azpimarratu du.
2023/11/19 - 16:02
Athleticek mendean hartu du Valentzia (1-2)
Athleticek lehen garaipena erdietsi du Lezamatik urrun, 1 eta 2 nagusitu da Valentzian. Athletic aurkaria baino gehiago izan da hasieratik, eta hiru puntuak lortu ditu Valentziaren etxean, markagailuan bi aldiz aurrea hartuta.
2023/11/12 - 22:00
Athleticek 1-2 galdu du Madril CFF taldearen aurka, denboraldi honetan Lezaman izandako lehen porrotean
Zuri-gorriek sartu dute partidako aurreneko gola: Clara Pinedok 13. minutuan egindako gol olinpikoa; Madrilek, baina, partida berdindu du, Karenen beste gol olinpiko baten bidez, eta, 80. minutuan, Libranek 1-2koa sartu du. Etxean aurrenekoz galdu du Athleticek, 2023-24ko F Ligan.