Lezamako kirol instalazioak
2025/03/10 - 13:16
Ane Elexpuruk 2027ra arte jarraituko du Athleticen
Futbolari bilbotarra 2018-2019 denboraldian iritsi zen taldera Bizkerre FT taldetik. Joan denboraldiaz gero, lehen taldean ari da buru-belarri.
2025/03/09 - 21:44
Sancetek Ligako otsaileko jokalari onenaren saria jaso du
Oihan Sancet Athletic Clubeko jokalariak Ligako otsaileko jokalari onenaren saria jaso du igande honetan, zuri-gorriek Mallorcaren aurka jokatu duten partidaren aurretik.
2025/03/07 - 20:27
Vivianek giharretako lesioa du, eta baja ia segurua da Erromaren aurkako itzuliko partidarako
Horrenbestez, Ernesto Valverde entrenatzaileak partidaren amaieran giharretako arazoaz esandakoa baieztatu da, oso zaila ikusten baitzuen erdiko atzelaria itzuliko partidarako prest egotea.
2025/02/02 - 15:54
Arene Altonaga: ''Merezi genuen derbi batean zerbait ateratzea''
Eibar 0 eta 1 gailendu zaio Athletici Lezaman, F Ligako 17. jardunaldian jokatutako derbian.
2025/02/02 - 15:33
Leire Baños: ''Oso goiz sartu digute gola, eta horrek min egin digu''
Athleticek 0-1 galdu du Lezaman Eibarren aurka jokatutako euskal derbia, F Ligako 17. jardunaldian.
2025/01/30 - 15:30
Maite Valero, Athleticeko jokalaria: ''Gure jokoa egiten saiatu behar gara''
Igandean Athleticek eta Eibarrek jokatuko duten derbiaz hitz egin du Maite Valero Athleticeko jokalari nafarrak.
2025/01/26 - 19:20
Sanadrik Alavesen jokatuko du, Athleticek utzita
Hain zuzen ere, Sanadri Arabako taldetik iritsi zen Lezamara, bertan bost denboraldi eman ondoren.
2025/01/02 - 17:22
Lagunarteko partidua kazetari eta Athleticeko langileen artean
Athleticeko langile eta teknikarien eta taldearen gaurkotasuna jarraitzen duten kazetarien arteko ohiko partida jokatu da. Athletic, Jon Uriarte presidentea buru, 3-0 nagusitu da.
2024/11/13 - 16:19
Jauregizar: ''Europan jokatzeak apur bat baldintzatu egiten gaitu Ligan, baina ondo gaude bi txapelketetan''
Mikel Jauregizar Athleticeko jokalariak 21 urte bete ditu azaroaren 13an. Iragan denboraldian hasi zen lehen taldearekin jokatzen, eta 2024-2025 sasoian jokalari garrantzitsua izaten ari da. Bermeotarrak EITB Mediarekin hitz egin du.
2024/11/10 - 21:50
Athleticek aise irabazi dio Betisi (3-0)
Athleticek 3-0 irabazi dio Betisi Lezaman, F Ligako 9. jardunaldian. Golak Nahikari Garciak (penaltiz), Ane Elexpuruk eta Sara Ortegak sartu dituzte.
2024/10/20 - 17:22
Athleticek berdindu egin du Valentziaren aurka Lezaman (1-1)
Athleticek berdinketa lortu du Valentziaren aurka Lezaman jokatu den F Ligako 7. jardunaldian. Nahikari Garciak penaltiz sartu du gola, baina Vitoria Almeidak markagailua berdindu du azken minutuetan.
2024/10/16 - 14:53
Boiro: ''Harro nago Athleticeko jokalaria naizelako, ametsa da niretzat''
Adama Boiro Athleticeko jokalariak prentsaurrekoa egin du Lezaman. Talde zuri-gorrira nola egokitu den eta fitxaketa nola gauzatu zen azaldu du, besteak beste.
2024/10/16 - 14:48
Adama Boirok gaitzetsi egin ditu Gifti 19 urtez azpiko Errumania-Espainia partidan botatako irain arrazistak
Adama Boiro Athleticeko lehen taldeko jokalariak prentsaurrekoan gaitzetsi ditu Eliah Gift Basconiako (Athleticen harrobiko 2. taldea) jokalariari 19 urtez azpiko Errumania-Espainia partidan aurkari batek botatako irain arrazistak. (Adierazpenak, gaztelaniaz).
2024/10/15 - 21:09
Elijah Gift Athleticeko jokalariari irain arrazistak bota dizkiote, Espainiako 19 urtez azpiko selekzioarekin
Bukaresten gertatu da, Errumania-Espainia partidan. Giftek, 18 urtekoa bera, Hirugarren RFEFeko Basconian jokatzen du: "Gure jokalariari elkartasun osoa adierazten diogu; arrazakeriaren aurrean, zero tolerantzia", nabarmendu du Athleticek.
2024/10/11 - 21:05
''Emakumeak Athletic Cluben: itzaletik argira'' erakusketa, 2025eko maiatzera arte San Mamesen ikusgai
Athleticek "Emakumeak Athletic Cluben: itzaletik argira" izeneko erakusketa inauguratu du, baita "Hamaika andra zurigorri" izeneko dokumentala ere. Erakusketa 2025eko maiatzera arte egongo da ikusgai San Mameseko museoaren erabilera anitzeko aretoan.
2024/10/10 - 22:30
Zubieta: ''Baloiarekin gehiago proposatzeko aukera izango dugu, baina ez da partida erraza izango''
Maite Zubieta Ahleticeko jokalariak igandean, urriak 13, Eibarren aurka jokatuko duten derbiaz hitz egin du, F Ligako 6. jardunaldian. Aurreko denboraldia erreferentziatzat hartuta, Eibar ondo defendatzen dela nabarmendu du, eta ez dela partida erraza izango.
2024/10/05 - 16:52
Atletico Athletic baino gehiago izan da Lezaman (0-2)
Athleticek 0-2 galdu du Atleticoren aurka F Ligako 5. jardunaldiko lehia. Golak bigarren zatian iritsi dira, eta bigarrena, gainera, Maddi Torre zuri-gorrien atzelariak bere atean sartutakoa izan da.
2024/10/04 - 17:00
Maddi Torre: ''Aurrerapauso bat emateko unea da; talde gaztea gara, eta ilusioa nabari da''
Maddi Torre Athleticeko jokalariak taldeak izan duen Liga hasieraren balorazioa egin du. Lehen lau partidetan, 7 puntu lortu dituzte, eta Atletico Madril izango dute aurkari F Ligako 5. jardunaldian. Talde gaztea dela nabarmendu du, zer ikasi baduena, baina ilusioz gainezka daudela.
2024/09/18 - 19:18
Valverde: ''Leganesen zelaia beti da zaila Athleticentzat, baina garaipena lortzen ahaleginduko gara''
Ernesto Valverde Athleticen entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du talde zuri-gorriak Leganesen aurka Butarquen irailaren 19an jokatuko duen EA Sports Ligako 7. jardunaldiko aurreratutako partidaz. (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/09/15 - 17:18
Athleticek bigarren garaipena jarraian bereganatu du, Granada 2-1 menderatuta
Athleticek bi partidatik bi garaipen daramatza F Ligan. Bigarren jardunaldiko partidan, Lezaman, zuri-gorriek 2 eta 1 garaitu dute Granada. Laura Requenak sartu du neurketako lehen gola, Granadarentzat, eta emaitza irauli du Athleticek gero, Nahikari Garciaren eta Nerea Nevadoren golekin.