Lezamako kirol instalazioak
2018/10/11 - 16:54
Athleticek irabazi egin dio 20 urtez azpiko Venezuelako selekzioari (3-0)
Athleticek 20 urtez azpiko Venezuelako selekzioaren aurka jokatu du ostegun honetan, Lezaman, eta erraz irabazi du (3-0). Golegileak Gorka Guruzeta, Unai Nuñez eta Raul Garcia izan dira.
2018/10/05 - 00:01
Tokiotik Lezamara, zuri-gorriak animatzera
Tokiotik heldu diren hiru athleticzale japoniarren bisita jaso dute jokalari zuri-gorriek Lezaman. Gainera, euskaraz ikasten ari dira, eta hala egin diete zenbait jokalariri.
2018/10/03 - 21:22
Remirok kontratua berritzeko asmorik ez duela jakinarazi du Urrutiak
Josu Urrutia Athleticeko presidenteak prentsaurrekoa eman du asteazken honetan. Bertan, argitara eman du Remirok ez duela kontratua luzateko asmorik, atezainaren ordezkariek igorri diotenez.
2018/09/12 - 18:37
Iker Muniainek bere etorkizunaz hitz egin du
Aurrelari zuri-gorriak aurki etorkizunaren inguruko albisteak egon daitezkeela esan du. Athleticen oso pozik dagoela esan du ere.
2018/09/09 - 16:43
Athleticek porrota jaso du Bartzelonaren aurka
Talde zuri-gorriak Bartzelonaren aurka 0-1 galduta ekin dio Iberdrola Ligari.
2018/09/08 - 00:20
Nolaskoain: 'Oinak lurrean ditut, badakit gauzak zenbat kostatzen duten'
Peru Nolaskoain Athleticeko jokalaria hasierako hamaikakoan aritu da Ligako lehen bi partidetan, baina gazte izan eta Lehen Mailan hasiberria izanagatik ere, oiak lurrean dituela adierazi du.
2018/09/07 - 12:37
Athleticek irabazi egin du Valladoliden aurka jokatu duen lagunartekoa (3-1)
Talde zuri-gorria galtzen hasi da, baina norgehiagokari buelta ematea lortu du. Alex Remiro atezainak lehen zati osoa jokatu du.
2018/09/03 - 17:55
Aduriz baloiarekin lan egiten hasi da
Aritz Aduriz Athleticeko aurrelaria Leganesen aurkako partidan lesionatu zen, eta jada hasi da baloiarekin lan egiten. Oraindik ez da taldekideekin batera entrenatzen hasi, baina eboluzioa ona da.
2018/08/21 - 11:52
Eduardo Berizzok 'Remiro auzia' aztertu du
Entrenatzaile zuri-gorriak garaipenarekin egin du debuta Leganesen kontra (2-1). Halere, atzoko protagonista Remiro atezaina izan zen ez zegoelako deialdian sartuta.
2018/08/08 - 12:06
Keparen azken entrenamendua Athleticekin
Kepa Arrizabalaga ez dugu gehiago ikusiko Lezaman Athleticeko atezain gisa entrenatzen. Ez behintzat denbora batez. Abuaztuaren 7an egin zuen azken lan-saioa talde zuri-gorriarekin.
2018/07/13 - 15:03
Iñigo Martinezek lesionatuta utzi du entrenamendua
Klubak aditzera eman duenez, jokalariak lesioa du "ezker hankako trizeps suralean" eta osasun azterketa gehiago egingo dizkiote.
2018/07/12 - 16:09
Susaeta: 'Iazkoa ezabatu eta aurtengoari ilusioz ekin behar diogu'
Markel Susaeta izan da protagonista Lezamako prentsa-aretoan. Athleticeko jokalariak denboraldi honetarako helburuez eta Berizzo entrenatzaileaz hitz egin du.
2018/07/10 - 16:05
Lekue: 'Raul Garcia eta Muniain oso ondo daude, eta Aduriz erronka da'
Josean Lekue, Athleticeko mediku-zerbitzuen arduradunak analisia egin du jokalarien egoera fisikoaz. Denboraldi honetarako duten planaz ere hitz egin du.
2018/07/09 - 14:18
34 jokalari Berizzoren aginduetara
Lehen saioan Ander Capa, Dani Garcia, Yuri Berchiche eta Cristian Ganea izan dira nobedade nagusienak entrenatzailearekin batera.
2018/06/07 - 16:32
MSV Duisburgoren txapelketan hartuko du parte Athleticek
Lehen entrenamendua, aldiz, uztailaren 9an egingo du talde zuri-gorriak Berizzoren aginduetara.
2018/05/31 - 16:43
Eduardo Berizzo, Athleticeko entrenatzaile berria
Aurkezpena gaur arratsaldean izango da San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan arratsaldeko 18:30ean.
2018/05/31 - 16:42
Eduardo Berizzo Lezaman izan da goizean
Athletic Clubek jakinarazi du Eduardo Berizzo lehen taldeko entrenatzaile berria izango dela 2019ko ekainaren 30era arte.
2018/05/25 - 14:39
Ander Capa: 'Oso pozik nago etxera bueltatzeagatik'
Athleticek Ander Capa jokalaria aurkeztu du.
2018/05/17 - 00:13
Bilbao Athletic vs Vila-real B norgehiagoka San Mamesen jokatuko da
Bigarren Mailara igotzeko kanporaketari dagokion lehia Athletic-Espanyol partidaren ondoren jokatuko da.
2018/05/13 - 22:11
Bilbao Athleticek igoerako playoffa jokatuko du Tudelanori irabazi ostean
Talde zuri-gorriak 2-0 irabazi dio Tudelako taldeari Bigarren B Mailako II. multzoko azken jardunaldiko partida eta Bigarren Mailara igotzeko playoffa jokatuko du.