Lezamako kirol instalazioak
2019/03/24 - 15:34
Athleticek porrota jaso du Espanyolen aurka eta bigarren partida jarraian galdu du
Talde zuri-gorriak 1 eta 2 galdu du Espanyolen aurka Lezaman jokatu duen Iberdrola Ligako 25. jardunaldiko partida.
2019/03/20 - 21:15
Lekue pozik azaldu da Athleticekin 'berriro debutatzeagatik'
Iñigo Lekue Athleticeko jokalariak zazpi hilabete eman ditu lesionatuta, eta denboraldiko lehen minutuak jokatu zituen joan zen larunbatean Atleticoren aurka. Jatorrizkoa gaztelaniaz.
2019/03/18 - 21:10
Capa talde-lanera bueltatu da
Athleticek lan-saioa egin du Lezaman, larunbatean Atletico Madrili irabazi ostean. Ander Capak entrenamendua osatu du taldekideen erritmo berean. Aduriz eta Sancet ere taldearekin aritu dira.
2019/03/06 - 15:06
Kodro: 'Bolada ona daramagu, nahiz eta Valentzian galdu'
Athleticeko jokalari berriak ondo ikusten du talde zuri-gorria nahiz eta azken jardunaldian galdu. Jakin badaki ere golak ezinbestekoak direla. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2019/02/26 - 18:10
Athletic hasi da Valentziaren aurkako neurketa prestatzen
Talde zuri-gorriak asteko lehen entrenamendua egin du Lezaman. Lesionatuta dauden Aritz Aduriz eta Iñigo Lekue bakarrik falta izan dira.
2019/02/14 - 23:35
Athleticek eta Betisek berdindu egin dute Lezaman (2-2)
Athleticek ezin izan dio Betisi irabazi, eta, horrenbestez, ez du sailkapenean gainditu. Zuri-gorrien golak Lucia Garciak (34') eta Damaris Egurrolak (50') sartu dituzte.
2019/02/11 - 19:56
Núñezek ez du lan-saioa amaitu, arazo muskularren eraginez
Athleticeko erdiko defentsak ezin izan du amaitu astelehen honetako entrenamendua. Beñat Etxebarria eta Yuri Berchiche ez dira berdegunera irten.
2019/02/05 - 17:09
Athletic hasi da Bartzelonaren aurkako partida prestatzen
Talde zuri-gorriak asteko lehen entrenamendua egin du Lezaman, igandean Barçaren aurka jokatuko duen neurketari begira. Kenan Kodro taldekideekin batera aritu da.
2019/02/03 - 15:13
Athleticek Kopako porrota ahaztu du, Rayori irabazita
Talde zuri-gorriak 1-0eko emaitzarekin gainditu du Rayo Vallecano, Iberdrola Ligako 22. jardunaldiko partidan.
2019/01/17 - 10:46
Markel Susaetak, 500 partida ofizial Athleticekin
Sevillaren aurka Errege Kopako partidan titular izan ondoren, Gipuzkoako jokalaria talde zuri-gorriarekin partida gehien jokatu duen 5. jokalaria da.
2019/01/04 - 18:20
'Llorente, Ibai, Laporte... denek dauzkate zabalik Athleticeko ateak'
Athleticeko presidente berriak taldea indartu nahi du, sailkapenean duten egoera hobeteko asmoz. Bestalde, Madrilera joko du taldeak astelehenetan partida gehiegi jokatzen dituela salatzeko.
2018/12/29 - 21:24
Athleticen lehen saioa oporraldiaren ostean, presidentearen begiradapean
Talde zuri-gorria lanera itzuli da, eta entrenamendua egin du Lezaman. Aitor Elizegi presidenteak jokalariekin hitz egin du, eta entrenamendua ikusi du.
2018/12/29 - 13:58
Aitor Elizegi nesken taldearen entrenamenduan egon da
Athleticeko presidente berria Lezaman egon da Athleticeko nesken entrenamendua ikusten.
2018/12/26 - 15:37
Hona presidentetzarako hautagaiek aurkeztutako proposamen eta kideak
Gaur, abenduaren 27an, egingo diren Athleticeko hauteskundeei begira, bai Alberto Uribe-Echevarriak bai Aitor Elizegik orain arte eskainitako xehetasun guztiak dakarkizkizuegu.
2018/12/22 - 16:42
Athleticek bolada onari eutsi dio berriz ere, Albaceteri irabazita
Iragan astean Levanteren aurkako porrotak hautsi zuen garaipenez betetako zurigorrien bidea. Ainhoa Vicente Morazak eta Gimbertek egin dituzte golak.
2018/12/05 - 13:04
Aritz Solabarrieta izango da Athletic B taldeko entrenatzaile berria
Ondarroako entrenatzaileak ordezkatuko du Gaizka Garitano Athleticeko filialean, Eduardo Berizzo kargugabetu ondoren, Garitano izendatu baitzuen klubak lehen taldeko entrenatzaile.
2018/12/04 - 15:33
Berizzoren azken eguna Lezaman
Eduardo Berizzo teknikari argentinarra kargutik kendu dute bart Levanteren kontra 3-0 galdu eta gero. Gaur Lezamatik alde egin du.
2018/11/26 - 20:40
Vicentek, Vencedorrek eta San Bartolomek Ingalaterrako taldeen interesa piztu dute
Toni Lima Manchester Unitedeko ikuskatzailea Lasesarren izan zen Iñigo Vicente jarraitzen, Barakaldo-Bilbao Athletic partidan.
2018/11/26 - 14:19
Zuri-gorriak, Lezaman, Kopara begira
Getaferen kontra berdindu eta gero Athleticen egoera larria da oso sailkapenean, hala eta guztiz ere, asteazkenenean, Huescaren kontrako Kopako partida dute San Mamesen.
2018/11/20 - 20:22
Estrategia jokaldien defentsa landu du Athleticek
Atletico Madrilen aurka jaso zuten azken gola ez errepikatzeko asmoarekin, lehen taldea estrategia jokaldien defentsa lantzen aritu da, harrobiko jokalarien laguntzarekin.