Lezamako kirol instalazioak
2022/12/19 - 19:56
Ernesto Valverde: ''Biharko partida ofiziala da, erabakigarria, eta kontzentratuta egon beha dugu''
Ernesto Valverdek taldea kopako partidara ondo iritsiko dela uste du. Sestao Riverren aurkako norgehiagokaren inguruan aritu da komunikabideen aurrean.
2022/12/07 - 21:43
Herrera: ''Postu onean gaude, baina oraingoak ez du balio, ekainean egon behar gara Europarako postuetan''
Ander Herrera Athleticeko jokalariak prentsaurrekoan hitz egin du taldearen egoerari buruz. Bera nola sentitzen den ere azaldu du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2022/12/03 - 21:35
Athleticek porrota jaso du Madril CFF taldearen aurka (0-2)
Talde zuri-gorriak 0-2ko emaitzarekin galdu du Madril CFFren aurka Lezaman jokatu duen F Ligako 11. jardunaldiko neurketan. Athleticek bost partida jarraian daramatza etxean irabazi gabe.
2022/11/14 - 20:18
Iñaki Williams deitu du Ghanak Qatarko munduko txapelketarako
Athleticeko aurrelaria deialdian sartu du Ghanako selekzioak. Debuta irailaren 23an egin zuen Brasilen aurka (3-0).
2022/11/14 - 18:22
Berenguerren eta Williamsen golek hurrengo faserako txartela eman diote Athletici
Lehen zatian partida bideratuta utzi zuten zuri-gorriek. Berenguerren eta Nico Williamsen gol banak garaipenaren bidean utzi zuten Athletic eta bigarren zatian emaitzari eustearekin nahikoa izan zuten hurrengo fasera sailkatzeko.
2022/10/29 - 21:13
Ernesto Valverde: “Biharko partida oso garrantzitsua da azkeneko emaitzak kontuan hartuta”
Athleticeko entrenatzaileak Dani Garciaren baja konfirmatu, eta Herrera bihar arte zalantza izango dela esan du. Valverderen ustez, taldeak garaipena behar du azkeneko lau jardunaldietan soilik bi puntu atera ostean.
2022/10/29 - 16:37
Athleticek ezin izan du punturik bildu Atletico Madrilen aurka (1-4)
Iraia Iturregik zuzentzen duen taldea aurretik jarri da markagailuan Unzueren golari esker. Kanpotarrek arin berdindu dute norgehiagoka, eta bigarren zatian talde madrildarra jaun eta jabe izan da.
2022/10/28 - 15:16
Iraia: ''Talde gogorra izango dugu aurrean, baina aurkariaren akatsak aprobetxatzen jakin behar dugu''
Iraia Iturregi Athleticeko entrenatzaileak, talde zuri-gorriak Atletico Madrilen aurka larunbatean jokatuko duen F Ligako partidari buruz hiz egin du.
2022/10/11 - 16:33
Berchiche eta Vivian, berriz ere gainerako taldekideekin entrenatzen
Yuri Berchiche eta Dani Vivian euren lesioak gainditu eta berriro gainerako taldekideekin batera itzuli dira, Atleticoren aurkako neurketa prestatzeko astea. Berchiche, gainera, txalo artean jartu dute gainerako kideek.
2022/10/02 - 23:00
Omenaldia Lezaman duela 20 urte lehen partida ofiziala jokatu zuten zuri-gorriei
Athleticek Real Madrilen aurka jokatu duen F Ligako partidaren aurretik omenaldia jaso dute emakumezkoen taldearekin ehen partida ofiziala jokatu zuten zuri-gorriek.
2022/09/27 - 19:49
Dani Garcia: ''Taldekideek ordezko txarra izan naizela esatea ezingo nioke nire buruari barkatu''
Almeriaren aurkako partida prestatzeko lanetan jarraitzen dute Valverderen mutilek. Gaur Dani Garciak eman du prentsaurrekoa eta bere egoeraren inguruan argi solastu da.
2022/09/25 - 23:03
Athleticek 10,6 milioiko galerarekin itxi du 2021-2022 denboraldia
Athleticek 10,6 milioiko galerarekin itxi du joan den denboraldiko ekitaldi ekonomikoa eta hasi den denboraldirako 5,9 milioiko emaitza negatiboa aurreikusten du. Abian den denboraldiari dagokionez, Athleticek 108,5 milioiko aurrekontua aurkeztuko du.
2022/09/25 - 14:43
Nico Williamsek debuta egin du Espainiako selekzio nagusiarekin
Athleticeko jokalariak debuta egin zuen Espainiako selekzio nagusiarekin Suitzaren aurkako porrotean (1-2). 63. minutuan zelairatu zen eta ondo jokatu arren, ezin izan zuen emaitza aldatu.
2022/09/18 - 17:42
Athleticek hiru puntuak eskuratu ditu Sporting Huelvari irabazita (3-0)
Ondo ekin dio Liga F txapelketari Athleticek, Sporting Huelvaren aurka garaipena bereganatuta 3-0eko emaitzarekin. Amezagak, Bareak eta Azkonak sartu dituzte golak.
2022/09/02 - 17:03
Iñigo Martinez taldearekin entrenatu da; Iñaki Williamsek zati bat bakarka eta bestea taldekideekin egin du
Athleticek Espanyolen aurkako igandeko Ligako partida prestatzen jarraitzen du. Iñigo Martinezek taldearekin egin du entrenamendua. Iñaki Williamsek zati bat taldearekin eta beste bat bakarka egin du.
2022/08/31 - 23:59
Ander Herrera, begirada guztien jomugan
Athleticeko zaleek taldearen entrenamendua ikusi ahal izan dute Lezaman. Ander Herrera izan da begira guztien jomuga.
2022/08/31 - 18:35
Iñigo Martinez gero eta erritmo biziagoan ari da entrenatzen
Iñigo Martinezek bakarka egin du Athleticen lansaioaren zati handiena, baina gero eta erritmo biziagoan ari da entrenatzen. Yuri, Balenziaga eta Iñaki Williams, min hartuta, ez dira entrenamenduan egon. Julen Agirrezabala taldekideekin batera hasi da lanean.
2022/08/11 - 12:56
Nico Serranok Mirandesen jokatuko du, utzita
Iruindarrak Joseba Etxeberriarekin egingo du bat Burgoseko klubean, aurretik Bilbao Athleticen entrenatzaile izan zuenarekin.
2022/08/10 - 16:56
Jon Uriarte: ''Europara joatea lortu behar dugu''
Jon Uriarte Athleticeko presidenteak agerraldia egin du hedabideen aurrean, Lezaman, eta nabamendu duenez, talde zuri-gorriak hurrengo denboraldian izan behar duen helburu nagusia Europan sartzea izan behar da.
2022/08/07 - 23:37
Reala, Athletic eta Osasuna Santander Ligari ekiteko prest
Itxi dute denboraldiaurrea Ligan arituko diren Euskal Herriko hiru taldeek. Txapelketari heltzeko asmoz dira dagoeneko.