Labrit frontoia
2024/04/27 - 22:23
Unai Lasok bigarren puntua lortu du, Dariori 11 eta 22 irabazita
Nafarrak sakean oinarritu du garaipena. Errioxarrak lehen zatian ondo eutsi dio Lasori, baina 9-9 berdindu ostean, nafarra jaun eta jabe izan da.
2024/04/23 - 18:02
Dariok eta Lasok larunbatean jokatuko duten partidarako materiala hautatu dute
Labriten arituko dira nor baino nor gehiago. Puntu bana dute, aurreneko jardunaldian garaipena lortu baitzuten, eta, hortaz, larunbatean garaile irtengo denak aukera handia izango du finalerdietarako sailkatzeko.
2024/04/20 - 22:51
Zabalaren garaipenak finalerdietarako txartela eman dio Iñaki Artolari
Errioxarra 11 eta 22 gailendu zaio Joseba Ezkurdiari Labriten jokatutako partidan, eta nafarra ia aukerarik gabe geratu da azken jardunaldiari begira.
2024/04/17 - 19:12
Inolako kexarik gabeko pilota aukeraketa Ezkurdia-Zabala partidari begira
Labrit frontoian larunbateko partidari begira material hautaketa egin dute Ezkurdiak eta Zabalak. Biak ala biak lehen neurketa galtzetik datoz eta gustura agertu dira pilotekin.
2024/04/13 - 23:01
Dariok mendean hartu du Zabaleta, sufrituta bada ere (17-22)
Dario Gomezek Buruz Buruko Txapelketako ligaxkako lehen puntua eskuratu du, Jose Javier Zabaletari 17-22 irabazita, Labriten. Zabaletak gaizki jokatu du partida erdia baino gehiago, Dariok 10 tanto egin ditu jarraian, eta errenta hori ondo baliatu du amaieran.
2024/04/09 - 19:50
Elordi-Zabalak eta Zabaleta-Dariok materiala aukeratuta asteburuan jokatuko dituzten partidetarako
Elordi eta Zabalak Ogueta pilotalekuan jokatuko dute partida ostiralean, eta, Zabaleta eta Dariok Labriten larunbatean. Neurketa horietako material aukeraketa izan da astearte goizean.
2024/03/25 - 17:17
Peio Etxeberriak eta Javier Zabaletak ''ilusioz'' ekingo diote igandeko finalari
Zenotzeko aurrelariak Binakak bere lehen finala jokatuko du; Zabaletarentzat, aldiz, seigarrena da, eta txapela boosgarrenez janzteko aukera du.
2024/03/23 - 20:47
Agirreren eta Iztuetaren adierazpenak, Binakako Serie B Txapelketa irabazi ostean
Asier Agirre eta Martxel Iztueta dira Binakako Serie B Txapelketako txapeldunak. Finalean Iker Larrazabal eta Iosu Eskiroz menderatu dituzte, 22-6ko emaitzarekin. Txapelak jantzi ostean, EITB Mediarekin hitz egin dute txapeldunek.
2024/03/23 - 20:21
Agirre eta Iztueta, irabazleen txapelekin
Gorriek 22 eta 6 menderatu dituzte Larrazabal eta Eskiroz, Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatutako finalean.
2024/03/23 - 20:09
Agirrek eta Iztuetak irabazi dute Binakako B Serieko Txapelketa
Asier Agirre eta Martxel Iztueta nagusitu dira txapelketa honetan, finalean Iker Larrazabal eta Iosu Eskiroz 22-6ko emaitzarekin menderatuta. Agirrek erakustaldia eman du aurreko koadroetan.
2024/03/19 - 20:51
Agirre-Iztueta eta Larrazabal-Eskiroz finalerako material aukeraketan aritu dira
Agirre-Iztueta eta Larrazabal-Eskiroz Binakako Serie B txapelketako finalean erabiliko duten materiala aurkeztu dute. Finala larunbatean izango da Labrit pilotalekuan (Iruñea) eta ETB1en zuzenean emitituko da.
2024/03/14 - 21:14
Peio Etxeberriak ez du jokatuko larunbatean, Labriten, eta Zabalak ordezkatuko du
Hala, Jaka eta Eskiroz (azken horrek Mariezkurrena ordezkatuko du) eta Zabala eta Zabaleta arituko dira nor baino nor gehiago, finalerdietako ligaxkako hirugarren eta azken jardunaldian. Zenoztarrak minduta du eskuin eskua; bera eta Zabaleta finalerako sailkatuta daude.
2024/03/12 - 18:29
Peio Etxeberriak eta Zabaletak eta Jakak eta Eskirozek larunbateko partidarako materiala hautatu dute
Aspeko bikotea pozarren azaldu da; izan ere, Peio Etxeberria eta Zabaleta finalerako sailkatuta daude. Eskirozek Mariezkurrena ordezkatuko du; Baiko bikoteak ez du txapelketan jarraitzeko aukerarik.
2024/03/11 - 19:20
Mariezkurrena II.ak ezingo du jokatu finalerdietako ligaxkako azken jardunaldian, eta Eskirozek ordezkatuko du
Berriozarreko atzelariak eskuina du minduta, eta, hala, Ezkabartearra aritu da, Jakarekin batera, P. Etxeberria-Zabaleta bikotea aurkari, larunbatean, Iruñean. B Serieko Binakako Txapelketan, Salaverri II.ak hartuko du Eskirozen lekua, ostiralean, Laudion.
2024/03/09 - 21:59
Etxeberria eta Zabaleta nagusi Artola eta Imazen aurka (22-17)
Aspeko bikoteak aurka izan duen 17-14ko emaitza irauli du, finalerdietako play-offetako ligaxkako bigarren puntua lortzeko. Emaitza horri esker, hanka eta erdi dute martxoaren 31ko final handian.
2024/03/05 - 18:38
Artola eta Imaz eta Peio Etxeberria eta Zabaleta, gustura larunbateko partidarako pilotekin
Larunbatean, Labriten, neurketa oso garrantzitsua jokatuko dute; izan ere, garaipena lortzen duen bikoteak oso gertu izango du finala, aurreneko jardunaldian erdietsitako puntua tarteko.
2024/03/02 - 21:37
Artolak eta Imazek lehen puntua lortu dute, Jaka eta Mariezkurrenaren aurka ezustekoa emanda (13-22)
Bikote urdinak txapelketako lehen zatiko bikoterik onena menderatu du Labriten jokatutako finalerdietako ligaxkako lehen partidan. Jakak eta Mariezkurrenak ondo hasi dute partida, baina aurkariek ateratako pilota motelak goitik behera aldatu du neurketa.
2024/03/02 - 20:55
Jon Mariezkurrena: ''Aipatzekoa da haiek ateratzen zuten pilota, nik uste penagarria zela''
Erik Jakak eta Jon Mariezkurrenak galdu egin dute Iñaki Artolaren eta Ander Imazen aurka, 13-22, Binakako Txapelketako finalerdietako 1. jardunaldiko partida. Neurketa amaituta, Mariezkurrena II.a materialaz kexatu da.
2024/02/27 - 19:41
Jakak eta Mariezkurrenak eta Artolak eta Imazek larunbaterako pilotak hautatu dituzte
Jaka eta Mariezkurrena ez dira gustura gelditu aukeratzeko izan den materialarekin; Imazek eta Artolak, ordea, ez dute oztoporik ikusi.
2024/02/17 - 21:29
Etxeberria eta Zabaleta finalaurrekoetan dira; Artolak eta Imazek, aldiz, play-offa jokatuko dute
Aspeko bikotea 15 eta 22 gailendu da Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatutako partidan. Etxeberriak hasiera ikusgarria eman dio partidari, eta urdinek azkar zabaldu dute aldea markagailuan.