Kolonbiako Txirrindularitza
2022/02/07 - 20:15
Proventzako Tourra, denboraldiko lehen lasterketa Alaphilippe eta Quintanarentzat
Frantziarrak eta kolonbiarrak Proventzako Tourrean parte hartuko dute, otsailaren 10etik 13ra bitartean. Lasterketa zuzenean jarraitu ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en.
2022/02/06 - 19:47
Egan Bernalek alta jaso du eta errekuperazio prozesuaren hurrengo faseari ekingo dio
“Bizitza galtzear izan naiz, baina ba al dakizue zer? Jainkoari eskerrak ematen dizkiot ni proban jarri izanagatik”, adierazi du urtarrilaren 24an geldirik zegoen autobus baten kontra izandako istripuari erreferentzia eginez.
2022/02/03 - 19:47
Jakobsen, nagusi Valentziako Itzuliko bigarren etapan
Quick-Step taldeko txirrindulariak esprintean mendean hartu ditu Molano (bigarren) eta Viviani (hirugarren). Taldekide duen Remco Evenepoelek lidergoari eutsi dio.
2022/02/03 - 15:14
Egan Bernal onera egiten ari da, azken ebakuntzak emaitza "bikainak" eman baititu
Txirrindulari kolonbiarrak haustura ugari izan zituen urtarrilaren 24an autobus baten aurka talka egin ostean, Ineoseko kideekin entrenatzen ari zela.
2022/02/02 - 18:46
Buitrago kolonbiarrak bereganatu du 2. etapa, eta lider jarri da
Santiago Buitrago (Bahrain-Victorious) kolonbiarrak bere palmares profesionala estreinatu du Saudi Arabiako bigarren etapa (163,4 km) eskuratuta. Etapa bereganatzeaz gain, Buitragok liderraren elastikoa jantzi du.
2022/01/28 - 00:47
Egan Bernalen bilakaera ona izaten ari dela jakinarazi du Sabanako Unibertsitate Klinikak
Ineos Grenadiers taldeko txirrindulariari hainbat ebakuntza egin zizkioten urtarrilaren 24an Kolonbian entrenatzen zebilela izan zuen istripuaren ostean. Medikuek esan dutenez, "bizkarrezurreko kirurgiaren emaitza bikaina da".
2022/01/25 - 18:49
Egan Bernali egin dioten bizkarrezurreko ebakuntza ondo atera da eta errehabilitazioari ekingo dio
Ineos Grenadiers taldeko txirrindulariak istripu larria izan zuen urtarrilaren 24an, Kolonbian entrenatzen zebilenean autobus baten urka talka eginda. Ordutik, hainbat ebakuntza egin dizkiote.
2022/01/25 - 17:50
Hiru ebakuntza egin eta gero beste bat egin beharko diote Bernali
Ineos Grenadierseko txirrindulariak talka egin zuen autobus baten kontra Kolonbian entrenatzen ari zenean. Ospitalera eraman eta ebakuntza egin zioten.
2022/01/25 - 12:27
Egan Bernalek politraumatismo toraziko eta zerbikala du eta ebakuntza-gelatik pasa da
Ineos Grenadierseko txirrindulariak talka egin du autobus baten kontra Kolonbian entrenatzen ari zenean. Ospitalera eraman dute eta ebakuntza egin diote. Urtebere egon daiteke lehiatu gabe.
2022/01/25 - 11:52
Euskal Herriak hartuko dituen 2023ko Tourreko etapen aurkezpena, zuzenean
Christian Prudhomme Tourreko zuzendaria Gasteizen egongo da, bertan egingo den ekitaldian euskal errepideetatik pasako diren etapei buruzko xehetasunak emateko.
2022/01/24 - 19:24
Egan Bernalek istripua izan du Kolonbian entrenatzen ari zela autobus baten kontra talka eginda
Ineos Grenadierseko txirrindularia ospitalera eraman dute taldekideekin entrenatzen ari zenean, bidaiari bat uzteko zakarki gelditu den autobus baten kontra talka egin ostean. Bernal egonkor dagoela jakinarazi du Britainia Handiko taldeak.
2022/01/19 - 20:30
2023ko Frantziako Tourreko hirugarren etapa Zornotza eta Baiona artean jokatuko da
Urtarrilaren 26an Gasteizen egingo da Tourraren 110. edizioan Euskal Herriak hartuko dituen etapen aurkezpena. Lasterketa Bilbotik abiatuko da 2023ko uztailaren 1ean. Aurkezpen ekitaldia zuzenean eskainiko du eitb.eus-ek.
2022/01/18 - 16:34
Urtarrilaren 26an aurkeztuko dira Euskal Herriak hartuko dituen 2023ko Frantziako Tourreko etapak
Christian Prudhomme Tourreko zuzendaria Gasteizen egongo da, bertan egingo den ekitaldian euskal errepideetatik pasako diren etapei buruzko xehetasunak emateko.
2022/01/10 - 20:50
Egan Bernalek kontratua berritu du Ineosekin, 2026ra arte
Kolonbiako txirrindulariak beste bost urtez jarraituko du Erresuma Batuko taldean.
2021/12/20 - 17:20
Txirrindularitzak 2021ean utzi dituen une esanguratsuenak
2021. urteak hainbat une esanguratsu utzi ditu txirrindularitza munduan, gizonezkoen zein emakumezkoen mailetan. Bideo honetan bildu ditugu momentu azpimarragarrienak.
2021/11/09 - 17:38
2022ko Giroko etapa "mugituak" deiturikoen ibilbideak
Gehienak zailtasun handikoak eta gorabehera askokoak izango dira, amaiera harrigarriak bultzatzeko.
2021/10/15 - 15:15
Miguel Angel 'Superman' Lopezek Astanarekin sinatu du 2023ra arte
Kolonbiarrak sei urte eman zituen aurretik Astanan, 2015 eta 2020 artean, eta Movistarrek fitxatu zuen ondoren. Duela hilabete, baina, kontratua eten zuten, Espainiako Itzulian gertatutakoaren ondorioz.
2021/09/04 - 20:56
Miguel Angel Lopezek Vuelta utzi du etapa amaitu aurretik, podiumeko lehiatik at geratu dela ikusita
Kolonbiarra sailkapen nagusiko hirugarren postuan zegoen 20. etapa jokatu aurretik.
2021/09/04 - 20:25
Champoussinek ezustekoan eraman du etapa, Miguel Angel Lopezek lasterketa era polemikoan utzi duen egunean
Kolonbiarra hirugarren joan da sailkapen nagusian eta bizikletatik jaistea erabaki du faboritoen ihesaldian sartu ez eta podiuma galduko zuela ikusita. Orain Jack Haig da hirugarren, Roglicen eta Masen atzetik.
2021/09/02 - 23:31
Miguel Angel Lopezek irabazi du aurtengo edizioko etapa nagusia
Helmugara bera bakarrik iritsi da, Primoz Roglic liderraren eta Enric Mas sailkapeneko bigarrenaren aurretik.