Kataluniako Volta
2022/03/26 - 19:49
Voltako 6. etapa ikusgarriko laburpena
Richard Carapazek (INEOS) irabazi du Cambrilsen (Tarragona) Sergio Higuita (BORA-Transgohe) ziklistarekin 133 kilometro ihesaldian izan eta gero.
2022/03/26 - 19:46
Carapazentzat, etapa, eta Higuitarentzat, lidergoa
Bi txirrindulariek helmugarako 133 kilometroren faltan erasoa jo eta lasterketa hankaz gora jarri dute.
2022/03/25 - 20:38
Kataluniako Itzuliko bosgarren etaparen laburpena
Ethan Vernon (Quick-Step) britainiarrak irabazi du Vilanova i la Geltruko (Bartzelona) esprinta, eta Joao Almeida (UAE Team Emirates) portugaldarrak lidergoa kendu dio Nairo Quintana (Team Arkéa) kolonbiarrari, azken tarteko esprintean lortutako segundoari esker.
2022/03/25 - 19:16
Ethan Vernonek irabazi du etapa eta Joao Almeida jarri da lider
Ethan Vernon (Quick-Step) 21 urteko britainiarrak bere posizio ona aprobetxatu du Bauhausen aurka egin eta lehenengo postuan kokatzeko. Bitartean, Joao Almeida (UAE Team Emirates) portugaldarra jarri da lider.
2022/03/25 - 14:39
Kataluniako Itzuliko laugarren etaparen laburpena
Joao Almeida portugaldarra nagusitu da Katalunia Itzuliko laugarren etapan. Hala ere, sailkapen nagusiko lider berria Nairo Quintana da, kolonbiarra bigarren izan da helmugan.
2022/03/24 - 19:27
Joao Almeidak irabazi du etapa eta Nairo Quintana lider jarri da
Almeidak eta Quintanak denbora bera dute sailkapeneko lehen postuetan baina kolonbiarrak postu hobeak egin ditu aurreko etapetan eta horrek lider jarri du.
2022/03/23 - 20:57
Ben O'Connorrek irabazi du Voltako hirugarren etapa eta lider berria da
Australiarra nagusitu da Molinan amaitu den etapan eta liderraren elastikoa jantzi du. Ayuso izan da bigarren eta Quintana hirugarren.
2022/03/22 - 20:45
Grovesek irabazi du Kataluniako Voltako bigarren etapa eta Hvidebergek liderraren elastikoa jantzi du
Kaden Grovesek esprintean irabazi du Voltako bigarren etapa. Bauhaus izan da bigarren eta Hofstetter hirugarren. Hvideberg da sailkapen nagusiko liderra.
2022/03/22 - 14:14
Sonny Colbrelli "ondo eta egonkor" dago
Italiarrak konortea galdu zuen eta lurrera erori zen Voltako lehen etapako helmuga zeharkatu ostean. Medikuek bihotzeko masajea egin behar izan zioten, suspertzeko, eta, ondoren, "egonkor" eraman zuten ospitalera.
2022/03/21 - 20:15
Colbrelli ospitalera eraman dute bihotzeko arazoengatik
Kataluniako Voltako lehen etapan bigarren izan da Sonny Colbrelli. Italiarra lurrera erori da, konortea galduta, helmuga gurutzatu ostean. Medikuek bihotzeko masajea egin behar izan diote. Ondoren, "egonkor" eraman dute ospitalera.
2022/03/21 - 19:22
Matthews nagusitu da lehen etapan eta Voltako liderraren elastikoa jantzi du
Michael Matthewsek irabazi du Kataluniako Voltako estreinako etapa eta lasterketako lehen liderra da. Colbrelli izan da bigarren eta Pacher hirugarren.
2022/03/21 - 11:51
Aurten ere izen handiko txirrindulariak izango dira Voltan
Richard Carapaz (INEOS), Alejandro Valverde (Movistar), Nairo Quintana (Team Arkea) eta Richie Porte (INEOS), hautagaiak sailkapen nagusia eramateko.
2021/03/28 - 18:30
2021eko Voltako zazpigarren etaparen laburpena
Thomas De Gendt belgikarrak (Lotto Soudal) irabazi du Voltako azken etapa Montjuiceko (Bartzelona) zirkuituan, eta Adam Yates britainiarrak (Ineos) sailkapen nagusia bereganatu du.
2021/03/28 - 17:27
Adam Yatesek bereganatu du mendeurreneko edizioa eta De Gendtek azken etapa
Britainiarra Ineos taldeko nagusitasunaren buru izan da; izan ere, bigarren eta hirugarren postuetan Richie Porte eta Geraint Thomas taldekideak sailkatu dira.
2021/03/27 - 19:58
Voltako seigarren etaparen laburpena
Peter Saganek irabazi du Kataluniako Itzuliko seigarren etapa, esprintean. Esloveniarrak aurtengo denboraldian lortzen duen lehenengo garaipena da.
2021/03/27 - 18:38
Peter Sagan gailendu da Mataron eta Ineosek podiuma defendatuko du azken egunean
Munduko txapeldun hirukoitza azkarrena izan da Mataroko esprintean eta denboraldiko lehen garaipena lortu du. Amaierarako etapa bakarraren faltan, sailkapen nagusian ez da aldaketarik.
2021/03/26 - 20:35
Voltako bosgarren etaparen laburpena
Kataluniako Volta azken txanpan sartu da eta bideo honetan dituzu ikusgai bosgarren etapako momentu onenak.
2021/03/26 - 18:51
Lennard Kämna garaile Manresan, eta Adam Yatesek lider jarraitzen du
Euskaltel- Euskadi taldeko Mikel Bizkarra hirugarren izan da. Amaierarako bi etapa falta direnean, Yatesek 45 segundoko aldea du Richie Porterekin eta 49 segundokoa Geraint Thomasekin.
2021/03/25 - 20:28
Voltako laugarren etaparen laburpena
Kataluniako Voltak etapa nagusia, laugarrena, atzean utzi du jada. Bideo hontan ikus ditzakezu etapako momentu onenak.
2021/03/24 - 20:09
Adam Yatesek irabazi du hirugarren etapa eta lider berria da
Adam Yatesek lortu du garaipena Kataluniako Voltako hirugarren etapan, eta liderraren elastikoa jantzi du.