Julen Martija
2023/02/07 - 17:06
Ezkurdia-Martija eta Jaka-Aranguren bikoteek iganderako materiala hautatu dute, Altsasun
Igandean, Altsasuko Burunda pilotalekuan, Binakako Txapelketan sailkapeneko azken postuan dauden bikoteek neurtuko dituzte indarrak, Ezkurdia-Martijak eta Jaka-Arangurenek, hain zuzen ere. Astearte honetan 12. jardunaldiko partida horretarako pilotak hautatu dituzte.
2023/02/06 - 18:03
Elordi eta Zabaleta, finalerdietarako sailkatuta
Aitor Elordi eta Jose Javier Zabaleta Binakako Txapelketako 11 jardunaldietatik 10 irabazi dituzte. Hartara, Aspeko bikotea dagoeneko finalerdietara sailkatu da eta orain, hilabete bat dauka finalerdietako ligaxkarako prestatzeko.
2023/02/04 - 15:30
Ezkurdiak eta Martijak hirugarren puntua lortu dute Urrutikoetxea-Albisu bikoteari irabazita (16-22)
Ezkurdiak eta Martijak garaipena berganatu dute Urrutikoetxearen eta Albisuren aurka 16-22ko emaitzarekin Binakako Txapelketako 11. jardunaldiko partidan. Ondorioz, Ezkurdia-Martija bikoteak hirugarren puntua poltsikoratu du. Urrutikoetxeak eta Albisuk bost puntu dituzte.
2023/02/03 - 12:32
Urrutikoetxea-Albisu vs Ezkurdia-Martija partida, gaur gauean, eitb.eus-en eta ETB1en
Ezkurdia-Martija eta Urrutikoetxea-Albisu bikoteak arituko dira nor baino nor Binakako Txapelketako 11. jardunaldiko neurketan, otsailaren 3an, Zornotzan. Norgehiagoka zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek , 22:15ean.
2023/01/31 - 18:30
Laso-Imaz vs Altuna-Tolosa eta Urrutikoetxea-Albisu vs Ezkurdia-Martija partidek badituzte pilotak
Material hautaketa egin dute igandean Eibarko Astelenan jokatuko den Binakako Txapelketarako. Laso-Imaz eta Altuna-Tolosa bikoteek neurtuko dituzte indarrak. Bestalde, ostiralean Zornotzan Urrutikoetxea-Albisuk vs Ezkurdia-Martijak jokatuko duten partidarako ere hautatu dira pilotak.
2023/01/30 - 21:45
Jaka-Aranguren, ia kanporatuta; Ezkurdia-Martija, kinka larrian
Gipuzkoarrek, puntu bakarrarekin, txapelketari agur esan diote. Nafarrek ere ez dute lan erraza Binakakoan jarraitu nahi badute. Altunak eta Tolosak berriz, sendo jarraitzen dute.
2023/01/21 - 15:35
Irribarria eta Zabaleta aise nagusitu dira Ezkurdia-Martija bikotearen aurka (22-11)
Irribarriak eta Zabaletak mendean hartu dituzte Ezkurdia eta Martija 22-11ko emaitzarekin Binakako Txapelketako 9. jardunaldiko partidan. Elordi ordezkatu du Irribarriak, eta maila ona eman du.
2023/01/20 - 17:35
Ezkurdia-Martija eta Irribarria-Zabaleta bikoteak lehiatuko dira ostiral honetan Binakakoan
Urdulizen Binakako Txapelketako 9. jardunaldiko bigarren partida jokatuko da ostiral honetan. Behar gorrian diren Ezkurdiak eta Martijak Elordiren tokia hartuko duen Irribarria eta Zabaleta izango dituzte parean.
2023/01/17 - 21:30
Irribarria, Binakako Txapelketan aukera baliatzeko asmotan
Irribarria Binakako Txapelketara itzuliko da hamar hilabete geroago eta pilotariak bere poza adierazi du. Bestalde, Ezkurdiak eta Martijak galdu ezin duten neurketari aurre egingo diote.
2023/01/16 - 17:23
Elordi baja izango da 9. jardunaldian, eta Irribarriak ordezkatuko du
Mallabiko aurrelariak ezingo du jokatu Ezkurdiaren eta Martijaren aurka ostiral honetan, Urdulizen, Binakako Txapelketari dagokion partidan.
2023/01/01 - 21:37
Laso-Imaz bikoteak aise hartu ditu mendean Ezkurdia eta Martija (22-8)
Lehen tantoa Ezkurdiak egin badu ere, Laso berehala jarri da martxan. Nafarrak partida bikaina egin du. 9 tanto egin ditu jarraian bikote gorriak. Partida hautsita, urdinek ezin izan dute ezer egin.
2022/12/24 - 13:46
Ezkurdia eta Martija, nagusi Jaka-Aranguren bikotearen aurka (22-18)
Ezkurdiak eta Martijak irabazi egin dute Jakaren eta Arangurenen aurka, 22-18ko emaitzarekin, Binakako Txapelketako 5. jardunaldian. Bigarren garaipena da Ezkurdia-Martija bikotearentzat.
2022/12/17 - 21:53
Peñak eta Mariezkurrenak nagusitasunez garaitu dituzte Ezkurdia eta Martija (22-12)
Aurreko jardunaldian lehen porrota jasan ostean, Peña eta Mariezkurrena garaipenaren bidera bueltatu dira Labriten Ezkurdia-Martija bikotea mendean hartu ostean (22-12).
2022/12/11 - 13:48
Altuna III.a 14. tanto polemikoaz: ''Buelta zen, frontoian dabilen txistua lotsagarria iruditzen zait''
Ezkurdia eta Martija markagailuan 14-13 aurretik zirenean, Jokin Altuna Martijaren bidean sartu zen. Epaileak, tantoa Altuna-Tolosa bikoteari eman zien, eta zaleak txistuka hasi ziren. Ondorengo tanto guztiak Altunak eta Tolosak lortu zituzten.
2022/12/10 - 22:39
Altuna III.ak eta Tolosak mendean hartu dituzte Ezkurdia eta Martija (22-14)
Ezkurdia eta Martija hasi dira aurretik, gero, Altunak eta Tolosak aurre hartu dute. 14-14 berdindu duten arte, partida parekatua izan da. Hortik aurrera ordea, urdinak nagusitu dira, 8 tanto jarraian eginez eta garaipena lortuz.
2022/12/08 - 16:58
Altuna jokatzeko prest da, eta larunbatean ekingo dio Binakakoari
Jokin Altunak gainditu du eskumako eskuan zeukan lesioa, eta ostegun honetan egindako probak jokatzeko moduan dagoela erakutsi dio. Hartara, aurtengo Binakako Txapelketan estreinatuko da larunbatean Tolosarekin batera, Ezkurdia eta Martijari aurre egiteko asmoz.
2022/11/28 - 19:51
Puntuak garesti daude Binakako Txapelketan
Orain arte Binakako Txapelketan jokatutako hiru neurketak oso lehiatuak izan dira eta oso estuak. Gauzak horrela, badirudi lehia gogorra izango dela.
2022/11/26 - 15:45
Ezkurdia-Martija bikoteak txapelketako lehen puntua eskuratu du P. Etxeberria-Rezusta mendean hartuta (22-20)
Partidan sartzea kosta zitzaien gorriei eta 5-10 atzetik joateraino heldu ziren. Hala ere, behin berotuta, jokoan hobetuta 10 eta 1eko partziala lortu zuten (15-11) eta norgehiagoka irabazi zuten Ezkurdiak eta Martijak.
2022/11/23 - 17:42
Hasi dira Binakako Txapelketarako pilota aukeraketak
Txapelketa hasieraren atarian, hasi dira lehen jardunaldiko pilota aukeraketak. Estreinako partiduan Ezkurdia-Martija eta Peio Etxeberria-Rezusta bikoteek neurtuko dituzte indarrak.
2022/10/01 - 02:33
2022ko CaixaBank Masterseko sailkapena, emaitzak eta egutegia
Txapelketa uztailaren 15eko asteburuan hasiko da, eta urriaren 2an amaituko da Nafarroa Arenan jokatuko den finalarekin.