Julen Martija
2023/09/21 - 17:06
Larrazabal eta Imazek mendean hartu dituzte Altuna eta Martija (22-18)
Larrazabalek eta Imezek 22-18 hartu dituzte mendean asteazken honetan, irailak 20, Altuna eta Martija San Mateo Torneoko partidan. Altunak eta Martijak, finalean egon nahi badute, 16 tanto edo gehiago egin beharko dituzte hurrengo partidan.
2023/09/10 - 22:30
Altuna eta Imaz nagusitu dira Jaka eta Martijaren aurka (22-18), bi bikoteak finalerdietara sailkatu direlarik
Altuna eta Imazek 22-18 irabazi die Jakak eta Martijak osatutako bikoteari Galdakaon, hezetasunak baldintzatutako partida batean. Hala, osatuta geratu dira Caixabank Masterseko finalerdiak.
2023/08/28 - 18:39
Javi Zabala, 2023ko San Mateo Feriako berritasun nagusia
Txapelketak irailaren 15etik 24ra iraungo du, eta hiru partida izango dira egunero, hilaren 16an eta18an izan ezik, egun horietan ez baita neurketarik egongo.
2023/08/19 - 13:12
Jaka-Martija bikoteak bigarren puntua batu du CaixaBank Mastersean, Ezkurdia eta Mariezkurrena mendean hartuta
Jakak eta Martijak 22-19 irabazi diote Ezkurdia-Mariezkurrena II bikoteari CaixaBank Masterseko 4. jardunaldiko partida. Ondorioz, Jaka-Martija bikoteak bigarren puntua poltsikoratu du.
2023/08/13 - 22:56
Txapelketako lehen garaipena Jaka eta Martijarentzat
Erik Jakak eta Julen Martijak lehen garaipena lortu dute Caixabank Mastersean. 22 eta 13 irabazi diete Larrazabal eta Zabaletak osatutako bikoteari.
2023/08/08 - 22:59
Peña II.a eta Albisu, Andre Maria Zuriaren Torneoko txapeldunak (22-19)
Altuna III.a eta Martija mendean hartu dituzte Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatutako finalen. Neurketa ederra izan da, maila handiko tantoekin.
2023/07/31 - 22:21
Peña eta Rezusta nagusi, 2. jardunaldia itxi duen partidan (22-14)
Jon Ander Peñak eta Beñat Rezustak txapelketako euren lehen garaipena lortu dute Erik Jaka eta Julen Martija mendean hartuta. Urdinak jaun eta jabe izan dira, eta Peñak erakustaldia eman du.
2023/07/23 - 17:52
Altuna III.ak eta Imazek Jaka eta Martija menderatu dituzte, 22-21, Caixabank Mastersean, lehen puntua lortuta
Barakaldoko pilotalekuan larunbat gauean jokatutako partida ez zen oso ona izan; urdinak, neurketan zehar, atzetik izan ziren markagailuan, baina, azkenean, garaipena erdietsi zuten.
2023/07/09 - 22:17
Elordik eta Martijak lehen garaipena eskuratu dute
Aitor Elordik eta Julen Martijak lehen garaipena lortu dute San Fermin Torneoan. 22-8 irabazi diete Peña II.ari eta Albisuri. Hala ere, oso zail dute sailkatzea.
2023/07/08 - 15:12
Mariezkurrena eta Larrazabal nagusitu dira txapelketako lehen partidan
Gizonezkoen Sanferminetako Binakako Txapelketa bart hasi da eta Larrazabalek eta Mariezkurrenak 9 tantotan utzi dituzte Elordi eta Martija (9-22). Aitor Elordik ez du jokoan sartzerik izan eta Julen Martija errebotepean izan du ia une oro.
2023/07/06 - 20:05
Ezkurdiak eta Zabaletak txapela defendatuko dute Andre Maria Zuriaren Pilota Txapelketan
Txapelketaren lehen finalerdia abuztuaren 4an izango da; bigarrena, hilaren 6an, eta finala bi egun geroago, abuztuaren 8an.
2023/06/21 - 19:08
CaixaBank Mastersa uztailaren 21ean hasi eta urriaren 1ean amaituko da
Aurkeztu dute 2023ko CaixaBank Mastersa. Sei bikote ariko dira lehian: Elordi-Albisu, Ezkurdia-Mariezkurrena II, Peña II-Rezusta, Altuna III-Imaz, Jaka-Martija eta Larrazabal-Zabaleta. Txapelketako lehen partida Urrestillan jokatuko da uztailaren 1ean, eta finala urriaren 1ean Nafarroa Arenan.
2023/04/02 - 23:49
2023ko EITB Pilotari Onenaren sailkapena
Binakako Txapelketaren jardunaldi bakoitzaren ostean, EITBko pilota adituek 1etik 10era bitarteko puntuazioa emango diote pilotari bakoitzari, eta EITB Pilotari Onenaren sailkapena eratuko da horrela.
2023/03/26 - 23:20
2023ko Binakako Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Hasierako ligaxkak 14 jardunaldi izango ditu. Ondoren, play-offa jokatuko dute hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatzen diren bikoteek. Finalerdiak izango dira gero, eta, azkenik, finala, apirilaren 2an.
2023/03/04 - 20:55
Irribarriaren ibilbide profesionaleko azken tanto ikusgarria: pilota errebotean sartu du!
Iker Irribarriak agur esan dio pilota profesionalari. Atano III.a frontoian jokatu du profesional mailako bere azken partida eta garaipena bereganatu du Zabaletarekin bikotea osatuta Altuna III.aren eta Martijaren aurka (18-22). Aramakoak tanto ikusgarriarekin itxi du neurketa.
2023/02/22 - 18:06
Peña II.a eta Mariezkurrena II.a play-offean izango dira, Ezkurdia-Martija Tolosan menderatuta
Beotibarreko partida 22-18 amaitu zen, asteartean. Horrenbestez, irabazleek, sei garaipen dituztela, finalerdietako ligaxkan sartzeko play-offa jokatuko dute. Ezkurdia eta Martija, aldiz, Binakako Txapelketatik at geratuko dira.
2023/02/21 - 16:44
Ezkurdia-Martija eta Peña II.a-Mariezkurrena II.a bikoteek asko dute jokoan gaur
Ezkurdia-Martija eta Peña II.a-Mariezkurrena II.a bikoteek neurtuko dituzte indarrak Tolosako Beotibarren garrantzi handiko partida batean. ETB1etik eta eitb.eus-en ikusi ahalko da gaur 22:15ean.
2023/02/15 - 20:10
Partida erabakigarriak jokatuko dira Labriten eta Beotibarren
Ligaxka azken txanpan sartu da, eta 13. jardunaldian neurketa erabakigarriak jokatuko dira. Labriten, larunbatean, Laso-Eskiroz eta P. Etxeberria-Rezusta bikoteak arituko dira nor baino nor gehiago. Beotibarren, asteartean, Peña II.a-Maruiezkurrena II.a eta Ezkurdia-Martija bikoteek jokatuko dute.
2023/02/13 - 22:00
Bi jardunaldi ezin interesgarriago playoff-etan sartzeko borrokan
Ezkurdiak eta Martijak partidarik onena jokatu eta playoff-ak puntu batera dituzte. Jaka eta Arangunenentzat berriz, bukatu da txapelketa. Bestalde, Altunak eta Tolosak eskuratu dute finalerdietarako jokoan zegoen bigarren txartela.
2023/02/12 - 21:54
Ezkurdiak eta Martijak finalerdietarako aukerei eutsi diete (22-6)
Ezkurdiak eta Martijak Binakako Txapelketako finalerdietarako sailkatzeko aukerei eutsi diete, Jaka eta Aranguren, dagoeneko kanporatuta daudenak, 22-6 mendean hartuta.