Joseba Ezkurdia
2024/07/07 - 17:08
2024ko Sanferminetako Lau t'erdiko Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Enpresa bakoitzak bere kanporaketak izango ditu, eta finala uztailaren 7an jokatuko da, San Fermin egunean, Navarra Arena pilotalekuan.
2024/07/06 - 23:05
Zabala eta Rezusta garaile, Ezkurdia eta Tolosaren aurka (19-22)
Zabalak Aitor Elordiren lekua bete, eta neurketa bikaina jokatu du, Asperen adarreko kanporaketan. Irabazleek Laso eta Imaz izango dituzte aurkari astelehenean, B multzoko lehen partidan.
2024/07/01 - 15:42
2024ko Binakako San Fermin Torneoa aurkeztu dute
Txapelketa uztailaren 5etik 14ra bitartean jokatuko da Labriten eta enpresa bakoitzeko zortzi pilotarik hartuko dute parte.
2024/06/30 - 13:29
Jokin Altunak Ezkurdia mendean hartu du (22-5), eta finalean izango da
Jokin Altunak 22-5 irabazi dio Joseba Ezkurdiari Sanferminetako Lau t'erdiko Txapelketaren finalaurreko partidan. Altunak Peña II.a edo Laso izango du aurkari finalean, San Fermin egunean.
2024/06/28 - 14:49
Altuna III.a eta Ezkurdia San Fermin Torneoko finalerdietan lehiatuko dira
Jokin Altunak eta Joseba Ezkurdiak txapelketako finalaurrekorako txartelak lortu dituzte. Ezkurdiak Etxeberriari irabazi dio (22-8) eta Altunak Salaberriari (22-20).
2024/06/23 - 22:49
Zabala kanporatu eta final-laurdenetarako txartela lortu du Joseba Ezkurdiak (22-11)
Arbizukoak jokoaz gozatu du, erritmo itogarria izan duen partidan. Zabalak lehen zatian ondo eutsi dio Ezkurdiari baina ondoren akats gehiegi egin ditu. Peio Etxeberria izango da nafarraren aurkaria final-laurdenetan.
2024/06/16 - 22:09
Oiz taldeak Solluberen kontra jokatuko du Bizkaia Torneoko finala
Ezkurdia, Altuna III.a, Rezusta eta De La Fuente pilotariek osatutako Oiz taldeak Bizkaia Torneoko finalerako txartela lortu du, finalerdian Gorbeia menderatuta (2-1). Finalean Peña II, Laso-Mariezkurrena II eta Bakaikoa pilotariek osatutako Sollube taldea izango dute aurkari.
2024/06/15 - 14:44
Anboto taldea mendean hartuta, Oizek jokatuko du Bizkaia Torneoaren finalaurrekoa
Bizkaia Torneoaren final-laurdenak jokatu dira bart Zeanurin, eta Oiz taldea hiru modalitateetan gailendu zaio Anbotori: Altuna III.ak eta Rezustak Etxeberria eta Martija menderatu dituzte, Ezkurdiak Zabalari irabazi dio 4 t'erdikoan, eta Egigurenek Exposito garaitu du buruz burukoan.
2024/06/03 - 13:26
2024ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2024ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 5ean hasi zen, eta ekainaren 2an bukatuko da. Finala Bizkaia Frontoiak hartuko du.
2024/05/15 - 19:53
Bizkaia Torneoa aurkeztuta, bost seteko partiden nobedadearekin
2024. urteko Bizkaia Torneoa aurkeztu da, formatu aldaketarekin. Partidak ez dira 22 puntura jokatuko, 5 setera baizik. Bakoitza 6 tantotara lehiatuko da, eta berdinketaren kasuan, bosgarren seta, 3 tantora izango da. 24 pilotarik parte hartuko dute taldetan banatuta, 6 multzo desberdinetan.
2024/05/06 - 16:42
Elordik ezin izango dio txapelari eutsi
Ezkurdiak 10-22 irabazi dio Elordiri, baina biak finalerdietatik kanpo geratu dira. Emaitza horri esker, Javi Zabala errioxarra finalerdietan sartu da eta Unai Laso izango du aurkari.
2024/05/05 - 22:47
Ezkurdiak 10-22 irabazi dio Elordiri, baina biak finalerdietatik kanpo geratu dira
Emaitza horri esker, Javi Zabala errioxarra finalerdietan sartu da eta Unai Laso izango du aurkari.
2024/05/02 - 23:15
Ezkurdiak eta Elordik hautatu dituzte iganderako pilotak
Igandean Joseba Ezkurdiak eta Aitor Elordik indarrak neurtuko dituzte Bizkaia Frontoian. Larunbateko Artolaren eta Zabalaren arteko partidak baldintzatuko du neurketa, izan ere, errioxarrak irabaztekotan biak finalerdietatik kanpo egongo lirateke. Materialarekin "gustura" geratu dira.
2024/04/20 - 22:51
Zabalaren garaipenak finalerdietarako txartela eman dio Iñaki Artolari
Errioxarra 11 eta 22 gailendu zaio Joseba Ezkurdiari Labriten jokatutako partidan, eta nafarra ia aukerarik gabe geratu da azken jardunaldiari begira.
2024/04/17 - 19:12
Inolako kexarik gabeko pilota aukeraketa Ezkurdia-Zabala partidari begira
Labrit frontoian larunbateko partidari begira material hautaketa egin dute Ezkurdiak eta Zabalak. Biak ala biak lehen neurketa galtzetik datoz eta gustura agertu dira pilotekin.
2024/04/10 - 18:12
Artola eta Ezkurdiak materiala aukeratuta asteburuko norgehiagokorako
Artola eta Ezkurdiaren neurketarako materiala prest dago igandean Eibarko Astelena frontoian jokatuko den partidarako.
2024/04/08 - 16:53
Zabaleta eta zazpi aurrelari, Buruz Burukoaren final-laurdenetan
Nafarrarekin batera, Altuna III.a, Elordi, Ezkurdia, Artola, Peña II.a, Zabala eta Dario lehiatuko dira, ostiralean Gasteizen hasiko den final-laurdenetako ligaxkan.
2024/03/30 - 12:27
Altuna III-Martija eta Etxeberria-Zabaleta bikoteak, Binakako txapelaren bila
Binakako Txapelketako finala martxoaren 31n, igandean, jokatuko da, Nafarroa Arenan. Final handia zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 17:00etatik aurrera.
2024/02/11 - 21:34
Lasok eta Arangurenek bizirik jarraitzen dute; Ezkurdia eta Tolosa, aldiz, kanpoan geratu dira (10-22)
Lau pilotariek partida gogorra baina distirarik gabekoa jokatu dute Tafallako pilotalekuan. Baikoko bikoteak astelehenean Elordi-Rezusta bikoteak egiten duenaren zain egon beharko du; Aspekoak, aldiz, agur esan dio txapelketari.
2024/02/07 - 21:35
Play-offetarako txartela jokoan Laso-Aranguren eta Ezkurdia-Tolosaren artean
Ezkurdia-Tolosa eta Laso-Aranguren aurrez aurre arituko dira igandean Tafallako pilotalekuan. Bi jardunaldi baino ez dira geratzen eta Aspekoek play-offetara sailkatzeko aukerak dituzte oraindik.