Joseba Ezkurdia
2025/09/28 - 22:52
Jaka eta Iztueta, San Mateo Torneoko txapeldunak
Jakak eta Iztuetak 18-22 irabazi diete Altuna eta Ezkurdiari San Mateo Torneoko finalean. Partidako lehen zatia oso parekatua izan da, baina hortik aurrera bikote urdina jaun eta jabe izan da.
2025/09/27 - 01:09
Altuna eta Ezkurdia, San Mateo Torneoko finalera pauso irmoz (22-8)
Altunak eta Ezkurdiak 22-8 gainditu dituzte Peña II.a eta Salaverri II.a San Mateo Torneoko finalerdian, gorriek errazegi konpondu duten partida ez oso ikusgarri batean.
2025/09/14 - 21:49
2025eko CaixaBank Masterseko sailkapena, emaitzak eta egutegia
Txapelketa uztailaren 18ko asteburuan hasi eta irailaren 14an amaituko da, eta finala Iruñean jokatuko da.
2025/07/08 - 13:59
Urrutikoetxea eta Albisu garaile, Ezkurdiaren eta Martijaren aurka, Sanferminetako ligaxkako lehen partidan
Urrutikoetxea-Albisu bikoteak 22-19ko emaitzarekin bereganatu du garaipena Ezkurdiaren eta Martijaren aurka jokatutako San Fermin Torneoko A multzoko ligaxkako estreinako neurketa. Hala, bada, lehen puntua poltsikoratu dute Urrutikoetxeak eta Albisuk.
2025/07/02 - 14:45
Binakako San Fermin Txapelketa uztailaren 5etik 14ra artean jokatuko da
Lau bikotek badute jada multzoen faserako txartela ziurtatuta: Etxeberria-Zabaleta, Artola-Iztueta, Altuna III-Bikuña eta Peña II-Mariezkurrena II. Horiez gain, Urrutikoetxea-Albisu vs Larazabal-Imaz eta Ezkurdia-Martija vs Elordi-Rezusta partidetako irabazleek osatuko dute txapelketa.
2025/06/29 - 02:45
Etxeberriak Ezkurdia menderatu du, eta aurkariaren zain dago finalerdietan
Peio Etxeberriak 20-22 garaitu du Joseba Ezkurdia Sopelan jokatu duten Sanferminetako 4 t'erdiko txapelketako final-laurdenetako partidan. Hala, finalerdietan dago, eta Altuna edo Zabala izango du aurkari.
2025/06/24 - 23:33
Peio Etxeberriak eta Javier Zabalak sanferminetako lau t'erdiko txapelketako final laurdenak jokatuko dituzte
Peio Etxeberriak, Eibarren, Aitor Elordi utzi du txapelketatik kanpo, 16-22 irabazita; Javier Zabalak, ordea, Seguran, 7-22 menderatu du Dario. Etxeberriak Ezkurdia izango du aurkari, final laurdenetan, eta Zabalak, aldiz, Altuna III.a.
2025/06/21 - 22:48
Omenaldi beroa Joseba Ezkurdiari Arbizun
15 urte daramatza profesionaletan, eta 6 txapel jantzi ditu: Lau t'erdikoan, 3, eta Binakakoan, 3 (azkena, orain gutxi). Aurreskua dantzatu, txapel berezia jantzi, bertsoak…
2025/06/16 - 15:22
2025eko CaixaBank Mastersa uztailaren 18an hasi eta irailaren 14an amaituko da
Aurkeztu dute jada 2025eko CaixaBank Mastersa. Txapelketa uztailaren 18an hasiko da. Finala irailaren 14an jokatuko da. Altuna III-Imaz, Artola-Martija, Ezkurdia-Iztueta, Zabala-Mariezkurrena II, Larrazabal-Rezusta, Jaka-Zabaleta eta Elordi-Albisu bikoteek parte hartuko dute.
2025/06/10 - 23:13
Astebeteko oporraldia amaituta, Jokin Altuna kantxan da, berriro ere
Buruz Buruko txapeldunak Bergaran jokatu du, asteartean, Julen Martijarekin batera; Joseba Ezkurdia eta Beñat Rezusta Binakako txapeldunak menderatu dituzte, 22-18.
2025/04/01 - 00:00
Binakako Txapelketako finaleko hiru tantorik onenak
Iñaki Artolak eta Joseba Ezkurdiak egin dituzte tantorik onenak, Binakako Txapelketako finalean.
2025/03/31 - 23:40
Beñat Rezusta: ''Ez nuen espero, inondik inora, hiru txapelekin egotea''
Bergararrak hirugarren aldiz lortu du garaipena Binakako Txapelketan; oraingoan, Joseba Ezkurdia izan du bikotekide, eta arbizuarraren lana goraipatu du finalaren biharamunean.
2025/03/31 - 17:29
Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 4an hasiko da Azkoitian, eta finala ekainaren 1ean jokatuko da Bilbon
Txapelketa apirilaren 4an hasiko da Ezkurdia-Larrazabal final-zortzirenetako kanporaketarekin. Altuna III eta Zabala izango dira final-laurdenetako ligaxkako A multzoko serieburuak; Laso eta Artola, aldiz, B multzokoak.
2025/03/31 - 17:24
Ezkurdia vs Larrazabal partidarekin abiatuko da Eskuz Banakako Pilota Txapelketa
Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 4an hasiko da Azkoitian, eta finala ekainaren 1ean jokatuko da Bilbon.
2025/03/31 - 11:53
Ezkurdia eta Rezusta Binakako txapeldunei harrera beroa egin diete Arbizun
Joseba Ezkurdia eta Beñat Rezusta dira 2025eko Binakako Txapelketako txapeldunak. Artola-Mariezkurrena II bikoteari finala 22-20 irabazi ostean, Ezkurdiaren herrian, Arbizun, egin diete harrera bikote irabazleari.
2025/03/31 - 11:30
Joseba Ezkurdiak irabazi du Pilotari Onenaren EITB Saria
Joseba Ezkurdiak jaso zuen igandean EITBren Pilotari Onenaren saria, Joseba Urkiola kirol arduradunaren eskutik.
2025/03/30 - 22:53
Binakako finaleko tantorik onena
Joseba Ezkurdiak eta Beñat Rezustak irabazi dute 2025eko Binakako Txapelketa, Nafarroa Arenan jokatutako final handian Iñaki Artola eta Jon Mariezkurrena 22-20 menderatu baitituzte.
2025/03/30 - 22:52
Ezkurdia eta Rezusta txapeldun, partida gogor batean (22-20)
Gorriak aurretik izan dira beti markagailuan, eta 14-8 ere aurreratu dira, baina urdinek ez dute amore eman, eta, azkenean, bi tantoko aldearekin bakarrik nagusitu dira gorriak.
2025/03/30 - 22:51
Beñat Rezusta: ''Neuk irabazteak ilusio handia egiten dit, baina Josebarekin irabazteak ere bai''
Bergarako atzelariak 2025eko Binakako Txapelketa irabazi du Joseba Ezkurdiarekin batera igandean, finalean Artola eta Mariezkurrena II.a 22-20 menderatuta. Partida amaitutakoan, Rezustak esan du final gogorra izan dela, urduritasun eta tentsio handikoa.
2025/03/30 - 22:25
Joseba Ezkurdia, emozioari ezin eutsita: ''Txapela gurasoentzako da, beraiek dira benetako txapeldunak''
Joseba Ezkurdiak 2025eko Binakako Txapelketa irabazi du, Beñat Rezustarekin batera, finalean Artola eta Mariezkurrena 22-20 menderatuta.