Joseba Ezkurdia
2022/06/28 - 18:43
Sei bikote lehian CaixaBank Mastersean
CaixaBank Mastersa uztailaren 15ean hasiko da Balmasedan eta finala urriaren 2an jokatuko da Nafarroa Arenan. Laso-Martija, Altuna III.a-Imaz, Urrutikoetxea-Rezusta, Jaka-Zabaleta, Irribarria-Albisu eta Ezkurdia-Mariezkurrena II.a bikoteek parte hartuko dute.
2022/06/25 - 23:03
Ezkurdia, Sanfermin Txapelketako finalerdietara Elezkano II.a garaituta
4 t'erdiko San fermin Txapelketaren barruan, Ezkurdiak 22-8 irabazi dio Elezkano II.ari Aspe enpresako kanporaketako final-laurdenetan. Hortaz, Arbizukoak Altuna eta Peio Etxeberriaren arteko partidako garailearen aurka lehiatuko da.
2022/06/12 - 22:33
Oizek 3-0 gainditu du Ganekogorta Bizkaia Torneoan
Oiz taldea Ganekogortari nagusitu zaio Matienako frontoian jokatu dituzten Bizkaia Torneoko hiru partiduetan. Lau terdian, binaka eta buruz buru.
2022/06/11 - 15:53
Elezkanok eta P.Etxeberriak aurrera egin dute Sanferminetako Txapelketako kanporaketan
Aspe enpresako kanporaketan, Elezkanok eta Etxeberriak aurrera egin dute Dario eta Irribarriari irabazita, hurrenez hurren. San Fermin txapelketako final-laurdenetan, Elezkano Ezkurdiaren aurka arituko da, eta Peio Etxeberria Altunarekin neurtuko da.
2022/05/29 - 23:38
Nafarren festa latza Nafarroa Arenan
Nafarroa Arenako harmailetan giro paregabea bizi izan da bertan jokatzen zen lehendabiziko Buruz Burukoan. Ezkurdiaren zaleek zein Lasoren zaleek giro bikaina jarri dute finalean
2022/05/29 - 22:50
Lasok nagusitasunez irabazi dio finala Ezkurdiari (22-7)
Unai Laso Baikoko pilotaria 7 eta 22 gailendu zaio Joseba Ezkurdiari Nafarroa Arenan jokatu den Buruz Buruko finalean. Bizkarreta-Gerendiaingo aurrelariak ez dio aukerarik eman Arbizukoari.
2022/05/29 - 22:30
Ezkurdiaren eta Lasoren arteko Buruz Buruko finaleko tantorik onena
5 eta 14koa izan da Unai Lasok Joseba Ezkurdiari irabazi dion Buruz Buruko finaleko tantorik onena. Laso 7 eta 22 gailendu da azkenean.
2022/05/29 - 22:10
Joseba Ezkurdia: ''Ezinean ibili naiz, kolpea hartuta noa etxera''
Arbizuko pilotariak 7 eta 22 galdu du Unai Lasoren aurka jokatutako Buruz Buruko finala.
2022/05/29 - 22:09
2022ko Buruz Burukoaren sari banaketa ekitaldia
Horrela jaso dituzte 2022ko Buruz Buurko txapelketako pilotari onenek euren sariak lepo beteta zegoen Nafarroa Arena pilotalekuan.
2022/05/29 - 21:35
Hau izan da Buruz Buruko finaleko azken tantoa
Unai Laso Buruz Buruko txapeldun berria bilakatu da tanto honekin. Finala 22-7 irabazio dio Joseba Ezkurdiari.
2022/05/29 - 17:35
Ezkurdiaren eta Lasoren jarraitzaileak, prest eta gogotsu finalerako
Ezkurdiaren eta Lasoren jarraitzaileak Nabarreria plaza hautatu dute Buruz Buruko finalaren aurreko hitzordua egiteko, eta giro ezin hobean dabiltza.
2022/05/28 - 21:58
2022ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2022ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 15ean hasi eta maiatzaren 29an bukatuko da. Finala Nafarroa Arenan jokatuko da.
2022/05/28 - 16:34
Lasoren ilusioa Ezkurdiaren esperientziaren aurka
Baikokoa da faboritoa, baina Ezkurdiak badu nahikoa esperientzia bere herritarrari zailtasunak emateko.
2022/05/28 - 16:30
Zortzi urte geroago, nafarren arteko finala izango du Buruz Buruko txapelketak
Nafarroa Arenan igande honetan jokatuko den Buruz Buruko finala nafarren arteko 31.na izango da. Joseba Ezkurdia arbizuarra eta Unai Laso bizkarretarra azken partidara iritsi dira Jakari eta Altunari irabazi ostean, hurrenez hurren.
2022/05/27 - 17:15
Buruz Buruko aurreko urteetako txapeldunek final irekia aurreikusten dute Ezkurdia eta Laso artean
Buruz Buruko 11 txapeldun Sondikan bildu dira bazkaltzeko eta igandean Ezkurdiak eta Lasok jokatuko duten final handia izan dute hizpide.
2022/05/26 - 15:22
Mariezkurrena: ''Unaik badaki begirada batekin zer esan nahi diodan''
Jon Mariezkurrena, Unai Lasoren botileroa, datorren igandean jokatuko den finalaz eta pilotariarekin daukan harremanaz mintzatu da EITB Mediarekin. Horrez gain, Lasoren indarguneak eta argalguneak zeintzuk diren kontatu ditu.
2022/05/25 - 16:59
Aparteko ikusmina Buruz Buruko finalerako material hautaketan
Igandean, Ezkurdiak eta Lasok jokatuko duten Buruz Buruko finalerako pilota hautaketa egin dute asteazken eguerdian, Nafarroa Arenan. Pilotazale ugari bertaratu da, aukeraketaren nondik norakoen berri izateko.
2022/05/23 - 22:43
Joseba Ezkurdia: ''Aurkari gogor bat daukat aurrean, baina konfiantzarekin nago''
Ezkurdia Nafarroa Arenan entrenatzen ari da dagoeneko, igandean Unai Lasoren aurka jokatuko duen Buruz Buruko finala prestatzeko. Bere burua ongi ikusten duela kontatu digu, eta konfiantzarekin ikusten dela.
2022/05/23 - 20:07
Ayarra: ''Ezkurdiak txapela irabazi dezakeela sinetsi du''
Ruben Ayarra da Joseba Ezkurdiaren prestatzaile fisikoa eta botilleroa. Ayarrak EITB Mediarekin hitz egin du Ezkurdiak dituen ezaugarriei buruz. Buruz Buruko finalaz ere mintzatu da.
2022/05/19 - 17:45
24 pilotarik jokatuko dute, taldeka, Bizkaia Torneoa
Talde bakoitzean lau pilotari egongo dira eta hiru modalitateetan jokatuko dute: Binaka, Buruz Buru eta Lau T'erdikoan. Finala Bilboko Aste Nagusian jokatuko da.