Joseba Ezkurdia
2022/09/15 - 19:26
Caixabank Mastersaren finalaurrekoak aurkeztu dituzte Iruñean
Egun eta toki berean jokatuko dira bi finalerdiak, Nafarroa Arenan. Hilaren 30ean, ostirala, jokatuko dira. Ezkurdia eta Mariezkurrena Jaka eta Zabaletaren aurka arituko dira lehenengoan; bestean, Altuna eta Imaz Irribarria eta Albisuren aurka.
2022/09/08 - 21:27
Sei bikote San Mateo torneoan, horietako bat Dario-Zabaleta
San Mateo feria hilaren 18tik 25era jokatuko da. Zortzi jaialdi antolatu dituzte: zazpi, torneokoak eta zortzigarrena, ardoaren desafiokoa. Sei bikote arituko dira: A multzoan, Altuna-Martija, Dario-Zabaleta eta Urrutikoetxea-Imaz. B multzoan, Laso-Albisu, Ezkurdia-Rezusta eta Jaka-Mariezkurrena.
2022/09/04 - 23:05
Ezkurdia eta Mariezkurrena Caixabank Masterseko finalerdietan izango dira
22-9 nagusitu zaizkie Jaka eta Zabaletari Lezaman. Ostiralean Donostia Hiria Torneoa ere irabazi zuten bi pilotariek, asteburu bikaina osatuz.
2022/09/03 - 16:57
Ezkurdia eta Mariezkurrena II.a Donostia Hiria Torneoko garaile (22-18)
Finalerdietan ezustekoa eman bazuten ere, Irribarria eta Albisu ez dira faboritoen aurka gailentzeko gai izan. Hasieran partida berdindua izan bada ere, gorriek aurre hartu dute eta Donsotia Hiria Torneoa bereganatu dute.
2022/08/14 - 22:50
Ezkurdia eta Mariezkurrena II.a, finalerdietatik gertuago Urrutikoetxea eta Rezustari irabazita (16-22)
Ezkurdia eta Mariezkurrena II.a partidaren lehen zatian erraz nagusitu dira. Baina, akatsek zein Urrutiren jokoak gorriak bi tantora hurbildu ditu. Hala ere, gorriek jokoa hobetzea ez da nahikoa izan partida irabazteko.
2022/08/10 - 16:10
Ezkurdiak eta Zabaletak nagusitasunez bereganatu dute 2022ko Andre Maria Zuriaren txapelketa
Joseba Ezkurdiak eta Jose Javier Zabaletak bereganatu zuten astearte honetan Andre Maria Zuriaren txapelketako finala, Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatutako partidan, Unai Lasori eta Ander Imazi 11-22 irabazita.
2022/08/10 - 13:45
Ezkurdia eta Zabaleta, garaile Andre Maria Zuriaren txapelketan
Nagusitasunez gainditu zuen Lasok eta Imazek osatutako bikotea (11-22)
2022/08/07 - 23:10
Ezkurdia eta Zabaleta Andra Maria Zuriaren finalera, Altuna III.a eta Rezusta 22 eta 13 garaituta
Andra Maria Zuriaren bigarren finalerdia irabazi dute Ezkurdia eta Zabaletak. 22 eta 13 irabazi dute partida Altuna III.a eta Rezusta mendean hartuta. Lasoren eta Imazen aurka jokatuko dute finala.
2022/08/04 - 00:22
Egungo pilotari onenak egongo dira Donostia Hiria Torneoan
2022ko Donostia Hiria Torneoa aurekeztu dute. Aurten finalerdi bakarra izango du, Laso-Zabaleta eta Altuna III.a-Albisu bikoteek jokatuko dutena abuztuaren 28an. Irabazleek finala jokatuko dute Ezkurdiaren eta Mariezkurrena II.aren aurka, irailaren 2an.
2022/07/30 - 17:00
Ezkurdiak eta Mariezkurrenak garaipen handia lortu dute Getarian
Partida gogor eta estu batean Altuna eta Imaz 22-20 mendean hartu, eta Caixabank Masterseko bigarren garaipena lortu dute.
2022/07/30 - 14:26
Altunak min hartu du sorbaldan eta Ezkurdiak ordezkatuko du Azpeitian
Jokin Altunak min hartu zuen sorbaldan CaixaBank Masterseko 3. jardunaldiko partidan. Amezketakoak txapa azpiko horma jo zuen sorbaldarekin, pilota bat altxatzera joan zenean. Imazekin batera galdu egin zuen Ezkurdiaren eta Mariezkurrenaren aurka, 22-20.
2022/07/24 - 23:52
Irribarria eta Albisu nagusitu dira CaixaBank Masterseko 2. jardunaldiko lehen partidan
Ezkurdia eta Mariezkurrena II.a bikotea mendean hartu du Irribarria eta Albisu bikoteak. 18-22 gailendu dira urdinak Etxabarriko frontoian.
2022/07/23 - 16:55
Ezkurdiak eta Mariezkurrena II.ak garaipenarekin hasi dute CaixaBank Mastersa
Hasieratik agindu zuten kantxan gorriek. Ezkurdia-Mariezkurrena II.a bikotea berdinduta dago sailkapen nagusian Irribarria-Albisu eta Altuna III.a - Imaz bikoteekin.
2022/07/10 - 22:57
Ezkurdia eta Martija, garaile Jakaren eta Albisuren aurka (22-14)
Ezkurdiak eta Martijak garaipena lortuta esan diote agur San Fermin Torneoari, Jakari eta Albisuri 22 eta 14 irabazi arren, ez baitute aurrera egiteko aukerarik. Jaka-Albisu bikoteak oso zail du finalera sailkatzea.
2022/07/09 - 17:20
Mariezkurrena eta Artola, nagusi Ezkurdia eta Martijaren aurka
Jon Mariezkurrena eta Iñaki Artolak San Fermin torneoko lehenengo puntua lortu dute Labrit Frontoian. Partida bikaina izan dute garaileek, Ezkurdia eta Martija 22-5 emaitzarekin gaindituz.
2022/07/07 - 18:23
2022ko sanferminetako 4 t'erdiko txapelketaren egutegia eta emaitzak
Enpresa bakoitzak bere kanporaketak jokatuko ditu, eta finala uztailaren 7an izango da, San Fermin egunez, Iruñeko Labrit pilotalekuan, 11:00etatik aurrera.
2022/07/07 - 17:38
Ezkurdiak irabazi du San Fermin Torneoa finalean Laso mendean hartuta
Joseba Ezkurdia da 2022ko San Fermin Torneoko txapelduna. Ezkurdiak finala irabazi dio Unai Lasori, 22-15eko emaitzarekin.
2022/07/03 - 22:58
Lasok Peñari irabazi dio eta Sanfermin Txapelketako finala jokatuko du (22-15)
Unai Lasok 22 eta 15 irabazi dio Jon Ander Peñari eta San Ferminetako lau t'erdiko finala jokatuko du Joseba Ezkurdiaren kontra. Hona hemen partidaren laburpena.
2022/07/02 - 17:25
Ezkurdia Sanferminetako txapelketako finalera sailkatu da Etxeberriari irabazi ostean
Aspe enpresako finalerdian, Joseba Ezkurdiak 22-16 irabazi dio Peio Etxeberriari eta utzailaren 7an Iruñean jokatuko den finalerako txartela eskuratu du. Beste finalista Laso eta Peña II.aren arteko finalerditik aterako da.
2022/07/01 - 17:47
Ezkurdia vs Etxeberria gaur, 22:00etan, ETB1en
Gaur Sanferminetako txapelketako finalerdiak jokatuko dira. Baiko enpresaren adarrean, Laso eta Artola neurtuko dira. Aspe enpresaren adarrean, Joseba Ezkurdia eta Peio Etxeberria lehiatuko dira. 22:00tan, ETB1ek eskainiko du partida zuzenean.