Joseba Ezkurdia
2022/12/03 - 15:45
Elordi eta Zabaleta, geldiezin Binakako Txapelketan Ezkurdia eta Martijari irabazita (22-5)
Bi partidatan 12 tanto jaso dituzte Elordik eta Zabaletak. Lau t'erdikotik maila oso onean da Elordi eta Zabaletarekin bikote bikaina osatu du. Ezkurdiak eta oraindik maila onenean ez dagoen Martijak ezin izan dute ezer egin.
2022/11/28 - 19:51
Puntuak garesti daude Binakako Txapelketan
Orain arte Binakako Txapelketan jokatutako hiru neurketak oso lehiatuak izan dira eta oso estuak. Gauzak horrela, badirudi lehia gogorra izango dela.
2022/11/26 - 15:45
Ezkurdia-Martija bikoteak txapelketako lehen puntua eskuratu du P. Etxeberria-Rezusta mendean hartuta (22-20)
Partidan sartzea kosta zitzaien gorriei eta 5-10 atzetik joateraino heldu ziren. Hala ere, behin berotuta, jokoan hobetuta 10 eta 1eko partziala lortu zuten (15-11) eta norgehiagoka irabazi zuten Ezkurdiak eta Martijak.
2022/11/23 - 17:42
Hasi dira Binakako Txapelketarako pilota aukeraketak
Txapelketa hasieraren atarian, hasi dira lehen jardunaldiko pilota aukeraketak. Estreinako partiduan Ezkurdia-Martija eta Peio Etxeberria-Rezusta bikoteek neurtuko dituzte indarrak.
2022/11/22 - 17:18
2023ko Binakako Txapelketa aurkeztu dute, eta ostiralean abiatuko da
P. Etxeberria eta Elordi dira berrikuntza nagusiak: lehen aldiz izango dira Binakako Txapelketan. Lau t'erdikoan bikain ibili dira biak. Aspeko pilotarien iritziz, Baikok bikote indartsuagoak osatu ditu.
2022/11/22 - 12:56
Elordi eta Peio Etxeberria, titular 2023ko Binakako Txapelketan
Bi aurrelari gazteek joan zen urtean hasieratik aritu ziren Iker Irribarria eta Danel Elezkanoren lekuak hartuko dituzte Aspe enpresan.
2022/11/21 - 22:53
Ezkurdia, Lau t’erdiko finala irabazi eta biharamunean: ''Final eta txapel gehiago nahi ditut''
Oraindik txapela jantzi izana sinetsi ezinik bildu da Joseba Ezkurdia EITB Mediarekin. Arbizuarrak handinahiz begiratzen dio etorkizunari, lortu duena handia izan denaren jakitun.
2022/11/21 - 17:35
Ezkurdiaren eta Altunaren arteko 2022ko Lau t'erdiko finaleko tantorik onenen bilduma
Joseba Ezkurdiak eta Jokin Altunak elkarren aurka jokatutako 2022ko Lau t'erdiko finala gogoangarria izan zen. Partidan zehar tanto ugari izan ziren zein baino zein hobeak. Hona hemen tanto onentsuenen bilduma.
2022/11/21 - 13:18
Lau t'erdikoaren palmares historikoa
Jokin Altuna amezketarra da 'kaiolako' egungo txapelduna, eta dagoeneko hiru garaipen ditu modalitate horretan, 2017an, 2020an eta 2021ean lortutakoak.
2022/11/21 - 12:32
Harrera beroa eskaini zioten arbizuarrek Ezkurdiari Lau t'erdiko finala irabazi eta gero
Joseba Ezkurdiak hirugarren aldiz bereganatu du Lau t'erdiko finaleko txapela, eta bere herrikideek ongietorri beroa eman zioten txapelarekin etxera itzuli zenean.
2022/11/21 - 11:22
Honela ospatu zuten Arbizuko taberna batean Ezkurdiak irabazitako finaleko azken tantoa
Arbizuar ugari Bizkaia Frontoira bertaratu ziren arren Ezkurdiaren eta Altunaren arteko Lau t'erdiko finala ikustera, herrian geratu zirenek algara batean ospatu zuten bere herrikideak 22. tantoa erdietsi zuenean. (Xabi Asa erabiltzaileak bidalitako bideoa).
2022/11/20 - 22:22
2022ko 4 t'erdiko txapelketaren egutegia eta emaitzak
Lehiaketa urriaren 7tik azaroaren 20ra bitartean jokatuko da, eta finala Bilboko Bizkaia frontoian izango da.
2022/11/20 - 21:57
Horrela bizi izan dute finala gure komentaristek
Emozioz jositako finala zirrara handiz bizi izan da irratietan ere. Horrela komentatu dute final handia Euskadi Irratiko eta Radio Euskadiko lankideek.
2022/11/20 - 21:50
Joseba Ezkurdiak Lau t'erdiko txapela jantzi du hirugarren aldiz
Joseba Ezkurdia da 2022ko Lau t'erdiko txapelduna finalean Jokin Altuna mendean hartuta, 22-21eko emaitzarekin. Biek ala biek, ikuskizun bikaina eskaini dute Bizkaia frontoian, pilotazaleen gozamenerako.
2022/11/20 - 21:38
Finaleko tantorik onena Ezkurdiak egin du: 16 eta 15ekoa
Partidako tanto luzeenetarikoa izan da 16 eta 15ekoa eta Ezkurdiaren aldekoa izan da. Horrez gain, partidako tantorik onena ere izan da, gogor lehiatu behar izan dute pilotariek puntua bereganatzeko.
2022/11/20 - 21:35
Joseba Ezkurdia: ''Aurtengo urtea ikaragarria izaten ari da eta horrela jarraitu nahi dut''
Joseba Ezkurdia Lau T'erdiko txapeldun izendatu da igande honetan Jokin Altuna 22-21 garaitu ostean. Fisikoki oso partida gogorra jokatu dutela adierazi du eta, partidan akats batzuk egin arren, pozik dagoela txapela bereganatu izanaz.
2022/11/20 - 21:07
Ezkurdia, Lau t'erdiko podimuaren koska altuenean
Ezkurdiak bereganatu du 2022ko Lau t'erdiko txapela. Partida zirarragarria jokatu dute Altuna III.ak eta Ezkurdiak, 21-21 berdintzeraino. Azkenean, arbizuarrak eraman du txapela.
2022/11/20 - 20:53
Ezkudiari garaipena eman dion partidako azken tanto ikusgarria
Bi pilotariek 21 tanto eginak zituzten jada, eta partidako azken sakea Altuna III.aren eskuetan geratu da. Hala ere, Ezkurdiak ondo eraman du eta gogor ekin dio azken tantoa eta txapela bereganatzeko.
2022/11/20 - 20:42
Ezkurdia, Lau t'erdiko txapeldun
Joseba Ezkurdia da 2022ko Lau t'erdiko txapelduna, final ikusgarrian Jokin Altuna mendean hartuta, 22-21eko emaitzarekin. Arbizukoak hirugarrenez jantzi du 'kaiolako' txapela.
2022/11/20 - 16:06
Giro bikaina Bilbon, Altunaren eta Ezkurdiaren zaleen artean
Lau t´erdiko final handiaren atarian, bi pilotarien zaleak Bilboko kaleetatik ibili dira goizean zehar giro paregabea sortuz.