Jose Javier Zabaleta
2023/09/09 - 22:19
Peña eta Rezusta Caixabank Masterseko finalerdietara sailkatu dira
Peña eta Rezusta CaixaBank Masterseko finalerdietan egongo dira. Play-offeko norgehiagokan 22-15 nagusitu dira Larrazabal eta Zabaletaren aurka.
2023/09/03 - 22:48
Ezkurdiak eta Mariezkurrenak finalerdietarako txartela lortu dute
Igande honetan, irailak 3, gorriz aritu den bikoteak erraz irabazi die Larrazabal eta Zabaletari Antzuolan jokatutako partidan, 22-11. Hala, Caixabank Masterseko finalerdietarako txartela lortu dute.
2023/08/30 - 16:45
Altuna III.ak eta Rezustak Donostia Hiria finala jokatuko dute
15-22 hartu zituzten mendean Elordi eta Zabaleta. Horrenbestez, ostiralean jokatuko den Donostia Hiria torneoko finalerako txartela lortu zuten.
2023/08/28 - 18:39
Javi Zabala, 2023ko San Mateo Feriako berritasun nagusia
Txapelketak irailaren 15etik 24ra iraungo du, eta hiru partida izango dira egunero, hilaren 16an eta18an izan ezik, egun horietan ez baita neurketarik egongo.
2023/08/27 - 22:43
Ezkurdia eta Zabaleta, Bilboko Aste Nagusiko Torneoko txapeldunak
Joseba Ezkurdiak eta Jose Javier Zabaletak Bilboko Aste Nagusiko Torneoa irabazi dute. Gorriak 22-17 nagusitu zaizkie Jon Ander Peñari eta Jon Mariezkurrenari.
2023/08/06 - 22:51
Altuna-Martijak finala jokatuko dute, Ezkurdia-Zabaletari 22-20 irabazi ostean
Partida gogorra jokatu dute Ezkurdia-Zabaletaren aurka. Astearteko finalean, Peña-Albisu bikotea izango dute aurkari.
2023/08/01 - 17:13
Joseba Ezkurdia Altunaren atzelari aritu da: ''Ahal dudana egiten saiatu naiz''
Joseba Ezkurdiak esperientzia berria izan du Azpeitiako pilotalekuan: profesionaletan lehen aldiz atzelari aritu da, Jokin Altunarekin bikote eginda. Arbizuakoak maila txukuna eman du eta garaipena lortu dute Elordi eta Zabaletaren aurka.
2023/08/01 - 17:05
Donostia Hiria Torneoa, enpresen arteko bikote mistorik gabe, 12 urte eta gero
Donostia Hiria Torneoa aurkeztu dute astearte honetan, eta aurtengo berritasun nagusia izango da ez dela enpresen arteko pilotari nahasterik egongo bikoteak osatzerako garaian. Enpresa bakoitzak bi bikote aurkeztuko ditu, abuztuaren 29an hasi eta irailaren 1era arte jokatuko den txapelketan.
2023/07/29 - 16:15
Bigarren puntua, Altuna-Imaz bikotearentzat (22-12)
Larrazabal eta Zabaleta 5 eta 11 aurreratu ziren, baina bikote gorriak emaitza iraultzea lortu zuen 17 eta 1eko partziala eginda.
2023/07/17 - 17:19
2023ko Aste Nagusiko Torneoa aurkeztu dute
2023ko Aste Nagusiak baditu bertako pilota txapelketan izango diren bikoteak. Hala, abuztuaren 24ko lehen finalerdian Urrutikoetxea-Imaz eta Larrazabal-Mariezkurrena II lehiatuko dira. 25eko bigarren finalerdian, berriz, Elordi-Zabaleta eta Altuna III-Rezusta izango dira aurrez aurre.
2023/07/06 - 20:05
Ezkurdiak eta Zabaletak txapela defendatuko dute Andre Maria Zuriaren Pilota Txapelketan
Txapelketaren lehen finalerdia abuztuaren 4an izango da; bigarrena, hilaren 6an, eta finala bi egun geroago, abuztuaren 8an.
2023/06/27 - 18:05
Sei bikote San Fermin Torneoan, uztailaren 7tik 14ra
2023ko San Fermin Torneoa uztailaren 7tik 14ra bitartean jokatuko da, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Hamabi pilotari arituko dira bertan (Baikoko sei eta ASPEko sei) sei bikotetan banatuta.
2023/06/27 - 17:25
2023ko San Fermin Torneoa aurkeztu dute
Finalerdietako ligaxka uztailaren 7ko gauean hasiko da, eta finala uztailaren 14an izango da, Labriten.
2023/06/23 - 16:13
Unai Mata, Eibarren debutatzeko gertu
Unai Matak bihar, ekainaren 24an, San Juan egunez, debuta egingo du profesionaletan, Eibarren. Irundarrak Zabaleta izango du bizkartzain eta Egiguren eta Rezusta izango ditu aurkari. Partida eitb.eus-en ikusi ahalko da 17:15etik aurrera.
2023/06/21 - 19:08
CaixaBank Mastersa uztailaren 21ean hasi eta urriaren 1ean amaituko da
Aurkeztu dute 2023ko CaixaBank Mastersa. Sei bikote ariko dira lehian: Elordi-Albisu, Ezkurdia-Mariezkurrena II, Peña II-Rezusta, Altuna III-Imaz, Jaka-Martija eta Larrazabal-Zabaleta. Txapelketako lehen partida Urrestillan jokatuko da uztailaren 1ean, eta finala urriaren 1ean Nafarroa Arenan.
2023/06/17 - 14:54
Elordik estreinatu du txapeldunaren elastiko gorria
Aitor Elordi Buruz Buruko txapeldunak urtean zehar jantziko duen elastiko gorria estreinatu du. Ekainaren 16an Mallabin, bere herrian, jokatu zuen Bizkaia Torneoko partida; Banakako Txapelketa irabazi ondorengo lehena.
2023/06/15 - 18:00
Zabaleta, prest Bizkaia Torneoa jokatzeko
Bi hilabete eta hamar egun kantxetatik kanpo egon ostean, Jose Javier Zabaleta berriz ere bueltan dago. Ostiralean, Elordirekin batera, Mallabian jokatuko den Bizkaia Torneoan egongo da.
2023/04/05 - 16:50
2023ko Buruz Burukoa aurkeztu dute; Zabaletak eta Rezustak ezingo dute jokatu
Elordik eta Elezkano II.ak ordezkatuko dituzte. Asteburuan, final zortzirenak jokatuko dituzte, Lekeition, Bastidan, Ezkarain eta Tolosan; jarraian, final laurdenetako ligaxka hasiko da, eta jardunaldi bakoitzean hainbat atsedenaldi egongo dira. Finala ekainaren 4rako dago aurreikusita, Bilbon.
2023/04/03 - 23:54
Aitor Elordi eta Jose Javier Zabaleta, pozarren Binakakoaren txapelak lortuta
Txapeldunek biharamun gozoa izan dute, astelehen honetan, Nafarroa Arean finala irabazita. EITB haiekin izan da.
2023/04/03 - 18:33
Elordi eta Zabaleta, txapeldunak merezimendu osoz
Txapelketak iraun dituen 4 hilabeteetan 15 partida irabazi dituzte eta soilik 3 galdu. Elordi, debutariak eta lau aldiz txapeldun izan den Zabaletak bikote bikaina egin dute. Elkarren osagai ezin hobea izan dira.