Jose Javier Zabaleta
2022/08/10 - 13:45
Ezkurdia eta Zabaleta, garaile Andre Maria Zuriaren txapelketan
Nagusitasunez gainditu zuen Lasok eta Imazek osatutako bikotea (11-22)
2022/08/07 - 23:10
Ezkurdia eta Zabaleta Andra Maria Zuriaren finalera, Altuna III.a eta Rezusta 22 eta 13 garaituta
Andra Maria Zuriaren bigarren finalerdia irabazi dute Ezkurdia eta Zabaletak. 22 eta 13 irabazi dute partida Altuna III.a eta Rezusta mendean hartuta. Lasoren eta Imazen aurka jokatuko dute finala.
2022/08/04 - 00:22
Egungo pilotari onenak egongo dira Donostia Hiria Torneoan
2022ko Donostia Hiria Torneoa aurekeztu dute. Aurten finalerdi bakarra izango du, Laso-Zabaleta eta Altuna III.a-Albisu bikoteek jokatuko dutena abuztuaren 28an. Irabazleek finala jokatuko dute Ezkurdiaren eta Mariezkurrena II.aren aurka, irailaren 2an.
2022/07/31 - 22:55
Jaka eta Zabaleta bikotea playoffetarako sailkatu da, 22 eta 20 irabazita
Jakak eta Zabaletak 22 eta 20 garaitu dituzte Urrutikoetxea eta Rezusta CaixaBank Masterseko 3. jardunaldiko azken partidan.
2022/07/28 - 12:41
Jakak eta Zabaletak CaixaBank Txapelketako lehen puntua bildu dute (22-15)
Jaka eta Zabaletak 22-15 irabazi diete Laso eta Martijari, eta, hartara CaixaBank Masterseko lehen puntua bildu dute Huercanosen (Errioxa) jokatu den bigarren jardunaldiko azken partidan.
2022/07/12 - 16:46
Labritek, zutik, ''El Rey'' abestu zion Zabaletari
Labriteko harmailetara bertaratutako zaleek "El Rey" rantxera ezaguna abestuz agurtu zuten Jose Javier Zabaleta, Irribarriarekin batera Altunaren eta Rezustaren aurkako neurketa amaitu ostean.
2022/07/12 - 16:46
Altuna eta Rezusta, sanferminetako binakako torneoko finalera
Jokin Altunak eta Beñat Rezustak 22-18 irabazi zieten Irribarriari eta Zabaletari, eta, era horretan, ostiralean jokatuko den sanferminetako binakako torneoko finala jokatzeko sailkatu ziren.
2022/07/08 - 18:24
Irribarria eta Zabaleta, nagusi San Fermin Torneoaren binakako txapelketako estreinakoan
Iruñeko Labrit frontoian, Irribarria-Zabaleta bikoteak 22-21 irabazi du torneoaren lehenengo partida. Urrutikoetxea eta Imaz aurkariek jardun ona izan dute, baina ez da nahikoa izan norgehiagokoa bereganatzeko.
2022/06/28 - 18:43
Sei bikote lehian CaixaBank Mastersean
CaixaBank Mastersa uztailaren 15ean hasiko da Balmasedan eta finala urriaren 2an jokatuko da Nafarroa Arenan. Laso-Martija, Altuna III.a-Imaz, Urrutikoetxea-Rezusta, Jaka-Zabaleta, Irribarria-Albisu eta Ezkurdia-Mariezkurrena II.a bikoteek parte hartuko dute.
2022/05/28 - 21:58
2022ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2022ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 15ean hasi eta maiatzaren 29an bukatuko da. Finala Nafarroa Arenan jokatuko da.
2022/05/09 - 00:51
Ezkurdia vs Jaka eta Altuna vs Laso izango dira Buruz Buruko finalerdietako kanporaketak
Partidak datorren larunbatean eta igandean jokatuko dira. Dena den, oraindik argitu egin behar da Unai Laso jokatzeko moduan izango den, eskuin besoan duen lesioa dela-eta.
2022/05/07 - 22:45
Altuna aise gailendu zaio Zabaletari (22-5), eta finalerdietan izango da
Garaipen horrekin, Jokin Altuna Buruz Buruko txapelketako finalerdietara sailkatu da, eta Unai Lasoren aurka neurtu beharko da finalerako txartela eskuratzeko, aurrelari nafarra sendatzen bada.
2022/05/07 - 16:40
Altuna eta Zabaleta, finalerdietarako txartelaren bila
Gaur, 17:15etan, Atano pilotalekuan, final-laurdenetako ligaxkako azken partida erabakigarria jokatuko dute Altunak eta Zabaletak. Irabazten duenak finalerdietarako txartela eskuratuko du. Partida ikusteko aukera, ETB1en eta eitb.eusen.
2022/05/05 - 17:03
Zabaleta, haserre: ''Ez da normala batzuk 14 eguneko atsedena izatea, eta beste batzuek, aldiz, hirukoa''
Jose Javier Zabaleta kexu agertu da Jokin Altunaren aurka jokatu beharreko partida erabakigarriari begira egindako pilota aukeraketan. Altunak ez zuen aurreko partida jokatu eskuan duen lesioagatik, eta 14 egun izan ditu atseden hartzeko.
2022/05/05 - 16:55
Jokin Altuna: ''Inor ez dago ehuneko ehunean''
Altunak larunbateko final-laurdenetako partida erabakigarria jokatzea erabaki du, aurreko jardunaldian, eskuan dituen arazoen ondorioz, jokatu barik egon ostean.
2022/05/05 - 14:16
Jokin Altunak larunbateko partida erabakigarria jokatzea erabaki du
ETBk jakin ahal izan duenez, Amezketako aurrelariak ezin izan zuen igandean Ezkurdiaren aurkako neurketa jokatu eskuetan dituen arazoengatik. Larunbatean Zabaleta izango du aurkari, Atano III.a pilotalekuan.
2022/05/04 - 15:53
Ezkurdia vs Dario partida, bertan behera, errioxarraren lesioagatik
Bi pilotariek elkarren aurka jokatu behar zuten larunbat honetan, Labriten, Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako hirugarren jardunaldiaren barruan, baina Ezkaraiko aurrelariaren lesioak eragotzi egingo du.
2022/05/03 - 22:57
Zabaletak 22 eta 14 irabazi dio Dariori
Errioxarra finalerdietan sartzeko aukerarik gabe gelditu da. Hortaz, Ezkurdia multzoko buru dela, asteburuko Altuna-Zabaleta partidutik aterako da multzo horretako bigarren sailkatua.
2022/04/28 - 00:15
Altuna III.a, Ezkurdia, Dario eta Zabaleta, prest final-laurdenetako 2. jardunaldirako
Maiatzaren 1ean neurtuko dituzte indarrak Altuna III.ak eta Ezkurdiak Eibarren. Hilaren 3an, Zabaleta eta Dario ariko dira nor baino nor Legazpin. Materiala aukeratu dute.
2022/04/24 - 22:50
Altunak markagailua irauli behar izan du Dariori irabazteko (22-19)
Amezketakoa 13-19ko markagailuari buelta emateko gai izan da, eta final-laurdenetako ligaxkako A multzoko lider jarri da.